Muxika, Busturialdeko hitza
Hitzako albiste zerrenda muxika
Alberto Iñurrategi eskualdeko gazteekin izango da bihar
Alberto Iñurrategi (Aretxabaleta, Gipuzkoa) alpinista ospetsua Muxikako Zubieta-Errota eraikinean izango da bihar arratsaldean. Hain zuzen, Busturialdeko Gazte Planak antolatuta, eskualdeko gazteekin izango da hizketan, 17:30etik aurrera. 18:30ean, bestalde, `Gure Himalaya´ hitzaldia emango du mendizaleak. Interesa duen orok izango du hitzaldian parte hartzeko aukera. Busturialdeko Gazte Planak «gazteen garapen pertsonala hobetzea» du helburu, kirolari famatuen partaidetzaren bitartez. Gazteek era «aktibo» batean parte har dezaten nahi dute antolatzaileek, eta horretarako esperientzia gogorrak bizi izan dituzten kirolariak hautatu dituzte. ... 2010/11/04 - 00:07:04
Ugarte errekaren zati bat garbituko dute Muxikako gazteek
Muxikako Urretxindorra eskolako gurasoen elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatuta, Erreka Eguna izango da zapatuan Muxikan. Isidro Rodriguez Urretxindorra eskolako zuzendariak azaldu bezala, Ugarte errekaren zati bat garbituko dute. Hitzordua 10:30ean jarri dute, udaletxearen aurrean. Rodriguezen hitzetan, «helburu nagusia gazteak ingurumenak duen garrantziaz jabetzea da». Ildo horretatik, Erreka Eguna umeak «sentsibilizatzeko» aukera ona dela uste du. «Era honetako jarduerak antolatzea ezinbestekoa da aurrerapausoak ematen jarraitzeko». Rodriguezen arabera, gainera, umeekin lan egitea nagusiekin lan egitea baino errazagoa da. «Gazteak helduak baino sentiberagoak dira ingurumen gaiak lantzerakoan». ... 2010/11/04 - 00:07:04
Markesina jarri dute Ugarte auzoan
2010/11/03 - 00:57:02
Presoen eskubideen alde
2010/11/02 - 00:30:21
Gazte Egunak izan duen harrerarekin «pozik» azaldu dira antolatzaileak
Iragan zapatuan Muxikako lehenengo Gazte Eguna izan zen San Roman auzoan. Herriko gazteek antolatutako jaialdian jai giro bikaina izan zen eta gerturatu zirenak ederto pasatzeko aukera izan zuten. Eguna goibel esnatu zen eta lainoek euria botatzeko mehatxua egin zuten, baina horrek ez zituen bertaratutakoen animoak gutxitu. Egun osoan zehar ez zuten aspertzeko denborarik izan. Antolatzaileek azaldu bezala, «pozik» daude Gazte Egunak izandako harrerarekin. Hartara, etxea eraiki ahal izateko lehenengo harria «ondo» jarri dutela diote. Muxikako gazteen hitzetan, «goizean triste samar geunden, eguraldia bezala». Hala ere, jendea gerturatu ahala tristezia poztasun bihurtzen joan zela azaldu dute. «Aurreko egunean egin zuen euriarengatik zein zapatuko haize bortitzarengatik izango ez balitz, jende gehiago etorriko litzateke goizean». Hala ere, «zortea» izan zutela diote, izan ere, aurreko egunean zein domekan euri ugari egin zuen, baina ez zapatuan. ... 2010/11/02 - 00:30:21
Urdaibaiko Patronatuak oniritzia eman dio bide-erradialaren proiektuari
Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza adostasun batera iritsita, Zornotza eta Gernika-Lumo lotuko dituen bide-erradialaren proiektuak aurrera egingo du. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuko osoko bilkurak aho batez onartu du Zornotza eta Autzagane gaineko tunelaren tartea. Bestalde, baztertu egin du tunel horren amaieratik Muxikaraino helduko litzatekeen errepide zatia. Horregatik, Aldundiko Herri-Lan sailak ibilbide berria diseinatzea gura du. Patronatuko teknikariek bide-erradialaren proiektuaren aldeko txostena eman zuten iaz; gerora, aldiz, proiektuak berak zenbait aldaketa jasan zituen. Esaterako, Autzagane gaineko tunela hodi bakarrekoa izango zela zioen lehenengo proiektuak. Bigarrenak, aldiz, bi hodikoa eta norabide bakoitzean bi errei izango zituela azaltzen zuen. Gainera, erreiak zabaltzeko aurreikusten ziren hobekuntzak Egiarteko biaduktu batez ordezkatuko zirela aipatzen zen txostenean. ... 2010/10/25 - 23:30:01
Bide-erradialaren proiektuan «neurri zuzentzaileak» hartzeko eskatu du EB-Bk
Jose Ferrera Ezker Batua-Berdeak (EB-B) taldeko ordezkariak «neurri zuzentzaileak» hartzeko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari batzar orokorretan, Muxika eta Zornotza arteko bide-erradialaren proiektua «gehiago atzeratu ez dadin». Ferrerak ezinbestekotzat jo du «alderdi politikoen arteko adostasuna» errepide berria egin ahal izateko, eta adostasun horren alde lan egiteko eskatu dio Aldundiari. Bidezko neurriak «lehenbailehen» hartzeko eskatu du, gainera, EB-Bko kideak. «Urdaibaiko Patronatuko teknikariek proiektuari buruz egin duten aurkako txostenak proiektua behin-behinean geratzea ahalbidetu dezake», azaldu du Ferrerak, «kezkatuta» daudela gaineratuz. ... 2010/10/21 - 23:01:02
Patronatuak gaur erabakiko du bide-erradialari oniritzia ematen dion
Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuaren osoko bilkurak gaur erabakiko du Zornotza eta Gernika-Lumo lotuko dituen bide-erradialaren proiektuari oniritzia ematen dion edota proiektua gehiago atzeratu behar duten. 10:00etan batuko dira osoko bilkurako kideak, Udetxea jauregian. Arkaitz Zarraga Gorozikako sarreratik gertu dagoen baserri batean bizi da eta bere garaian helegiteak jarri zituen, proiektua geratzeko asmoarekin. Patronatuko teknikariek «proiektuaren aurkako txostena» egin dutela azalduta, «pozik» azaldu da Zarraga. Hala ere, «adi-adi» jarraitu beharko dutela esan du. «Urdaibaiko Patronatuaren erabakia ez da loteslea», Zarragaren esanetan, eta oraindik «beldur» dira. Patronatuak teknikarien txostenaren aurka egitea «gogorra» izango litzatekeela dioen arren, proiektuak «aurrera egiteko» arriskua badagoela uste du. ... 2010/10/20 - 23:48:03
Bizitzaren azken fasean nola zaindu irakatsiko dute gaur Ariatzan
Urtero bezala, Muxikako medikuak, Iñaki Laboak, herritarrei zuzendutako hitzaldia emango du aurten ere. Gaur bertn izango da berbaldia, 18:00etan, Ariatza auzoko eskolan. Berbaldia bukatu ostean, gainera, `lunch´-a izango dute bertaratutakoek. `Bizitzaren azken fasearen zaintzak´ izenburupean ariko da hizketan Laboa. Gutxi gorabehera ordu eta erdi iraungo duen hizketaldian hainbat herritar bilduko dituelakoan dago medikua. Izan ere, hamabost urte baino gehiago igaro dira Muxikan tankera horretako hitzaldiak ematen hasi zirenetik, eta urtero-urtero, asko dira bertara hurbiltzen direnak. Gutxi gorabehera 80 pertsona inguru hurbiltzen dira hitzaldietara. Batzuetan 100 bat pertsona izatera ere ailegatu dira Muxikako Udalak eta Santa Kurtz Nagusien Elkarteak antolatzen dituzten berbaldietan. Muxikako sendagilearen esanetan, « herritarrentzako ohitura bihurtu da mintzaldi hauetara joatea». ... 2010/10/19 - 23:31:03
Gazte mugimendua eraikitzeko «lehen harria» izango da Muxikako Gazte Eguna
Muxikako gazteek antolatuta, Gazte Eguna ospatuko dute hilaren 30ean herri horretan, San Roman auzoan. Egitarau zabala prestatu dute gerturatzen diren guztiek ondo pasatzeko aukera izan dezaten, baina, zenbait aldarrikapen egiteko ere baliatu nahi dute eguna. «Herriko gazteak bizirik gaudela erakutsi nahi dugu», azaldu dute, «herrian gazte mugimendu sendoa izateko lehenengo harria izango da hilaren 30eko Gazte Eguna», gaineratuta. Hala, egitarau zabala prestatu dute Muxikako gazteek, eta hilaren 30eko egunean zehar ondo pasatzeko aukera izango da San Romanen. Eguerdira bitartean paellak egiten ariko dira gazteak, lehiaketa antolatu baitute. Euskal musika tresnak ezagutarazteko ikastaroa ere egongo da goizean. ... 2010/10/19 - 23:31:03
