LEGAZPIKO GAZTETXEA
ESKUZ BINAKAKO III. HERRI TXAPELKETA
Hemen da berriro ere urteroko ESKUZ BINAKAKO HERRI TXAPELKETA. Aurtengoa hirugarrena izango da, 40 bikotek parte hartuko dute eta horrela dago banatuta txapelketa: - TALDEAK - I. JARDUNALDIA - II. JARDUNALDIA - III. JARDUNALDIA - 2. FASEA 2009/02/09 - 20:39:01
Aurtengo sanferminetarako gutxiago falta da!
2009/02/06 - 02:07:01
2009ko ZAPATUKO IHAUTERIAK MARTXAN!
2009/01/30 - 19:15:02
KONTZERTUA GAZTETXEAN
TALDEEI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO: http://www.myspace.com/ymotek http://www.myspace.com/n0humano 2009/01/19 - 23:49:02
INAUTERIAK
2009/01/19 - 23:49:02
SUBELTZA FESTA
Arratsaldeko zazpiretan emango zaio hasiera festari. Herriko hainbat taldek hartuko dute parte. 5 euroren truke, kontzertuak eta garagardoa, kalimotxoa eta solomo bokataz gozatzeko aukera izango da, hau da, garagardo, kalimotxo eta bokaten barra librea. 2008/12/21 - 10:46:02
GAZTETXEKO II. BERTSO TXAPELKETA
Urtarrilak 2, hori da "aurtengo" GAZTETXEKO BERTSO TXAPELKETAren data ofiziala. Pasa den urtean parte hartu zuten Bikendi eta Mikel falta badira ere, Oier eta Azperekin batera bi fitxaje beri izango ditugu, Andoni Zabaleta eta Beñat Aierbe. Jakina, txapelduna ere bertan izango dugu, Iñurri hain zuzen. Eguna aprobetxatuz, Zingi Zangok, Legazpin, XX. mendeko euskararen inguruan egin zuen ikus-entzunezkoaren aurkezpena ere egingo da. 2008/12/21 - 10:46:02
BURDIN ROCK IV
Datorren larunbatean, hilak 20, BURDIN ROCK jaialdiaren laugarren edizioa ospatuko da Gaztetxean. Aurtengo honetan, BETAGARRI eta ERASO taldeek hartuko dute parte. Jaialdia 22:30etan hasiko da BETAGARRIREKIN eta sarrerak egunean bertan Gaztetxean eskuratu ahal izango dira 5 euroren truke. INFORMAZIO GEHIAGO BETAGARRI: http://www.betagarri.com/bio.php?lang=eu ERASO: http://www.erasomania.com/euskera/biografia.htm 2008/12/13 - 15:41:01
KONTZERTUA GAZTETXEAN
2008/11/06 - 16:22:04
ENEKOREN AGUR KONTZERTUA
ELBERETH taldeko bateriajole den Eneko Maizek taldea uzten duela eta, agur kontzertu bat emango dute bere omenez ostiralean gaztetxean. Hortik aurrera, taldea burubelarri hasiko da beraien bigarren KDa izango dena prestatzen. Xabier Etxeberria (Expansion, Mala Hierba, Goiz Deia) izango da hemendik aurrera ELBERETHeko partaide berria. ANIMO ETXEBE!!!! 2008/10/11 - 14:56:06
