euskal ekonomiaz

LURRALDE ANTOLAKETA (berrian, 2007-09-30)

 2007/10/29 - 17:07:20

TEKNOLOGIA PLANAK (Berrian, 2007-10-28)

 2007/10/29 - 17:07:20

ETXEKO BORTIZKERIA (Berrian, 2007-07-01)

 2007/10/29 - 17:07:19

EKONOMIAREN ATROFIA (Berrian, 2007-07-29)

 2007/10/29 - 17:07:19

I+G+b (Berrian, 2007-06-03)

 2007/10/29 - 17:07:18

ARTOA, HIDROGENOA ETA URANIOA (eta II) (Berrian, 2007-04-15)

 2007/10/29 - 17:07:17

ARTOA, HIDROGENOA ETA URANIOA (I) (Berrian, 2007-04-08)

Itsusia, txintxoa eta maltzurra. Egunotan petroleoaren ordezkari izateko postulatzen diren protagonistak. Adituek diote hamar urte baino lehen petroleoaren ekoizpenaren gailurra gertatuko dela eta asko jota hiru hamarkadetan akabo direla errefinatu ahal izateko kalitate askiko petroleo erreserbak. Gasari buruz berdin diot, nahiz honi hogei urtetan igotzen dioten bizitza esperantza. Guzti honek egitura produktibo osoa aldaraztera eramango du erregaien erabilera ordezkatzearren. Baita gure bizimoduan eta kontsumo patroietan ere. Elektrizitatearekiko menpekotasuna handituz joango baita, gure sukaldean ikus dezakegun fenomeno baten jarraipen gisa. Elektrizitatea, bainan, sortu egin beharra dago eta hortan datza etorkizuneko gakoetako bat, alegia, nola sortu. Bigarren gakoa: elektrizitatea gordetzerik ez dago eta sortu bezain pronto kontsumitu behar da. Horregatik gaude guztiok generadore batzuetara konektatuta tentsio altuko dorreen bitartez. Baina kotxeek, autobusek, itsasontziek, abioiek ezin dute konektatuta egon, eta derrigorrez gasolina edo gasoleoaren ordezkari premian daude. Elektrizitatea nondik sortu?. Une honetan gasa darabilten ziklo konbinatuko zentralak gainditzen ari dira teknologia nagusi gisa. Eta honek esplikatzen du hein handi batetan gasista eta elektriken arteko fusio dinamikak, Endesa ingurukoa kasu. Euskal Herrian nozitu dugu teknologia honen suspertzea Zornotzan eta Kastejonen ditugun zentralen bidez. Baina gasa ere amaituko da eta bitartean menpekotasun erlazioak sortzen ditu hornitzaileekiko, are Errusia, Iran, Venezuela, Algeria eta Qatar hornitzaile nagusiek (munduko erreserben % 70aren jabe) merkatua kontrolatzeko elkartea sortu nahi dutenean petroleokoaren antzera. Hortaz bi aterabide daude mahaian: iturri berriztagarriak eta energia nuklearra. Azken hau babesleak irabazten ari da, baita ekologismoaren mundutik ahots batzuena ere. Baina hiru arazo nagusi planteatzen ditu: ondakin erradiaktiboekin zer egin, uranioa ere amaituko da eta azkenik, betiko segurtasun arazoak biderkatu egin daitezke gatazka armatuek jantzi dituzten forma berrien ondorioz .Iturri berriztagarriek ez dituzten arazoak. Energia berriztagarrietan hiru teknologia mota nagusituko omen dira: energia eolikoa, teknologia foltovoltaikoa eta energia termosolarra. Hirurek elektrizitatea sortzeko balio dute. Eta aukerak sendoak dira. Nazio Batuetako eta Europar Batasuneko hainbat txostenek diote energia hauek egungo munduko energia kontsumo osoaren halako hiruzpalau estali dezaketela. Arazoak bi dira ordea: garestitasuna eta bere izaera intermitenteak sortzen duen fidagarritasun eza. Kosteari dagokionez, elektrizitate merkeena eolikoa da, are merkeagoa ohiko energia iturriek jasotako dirulaguntzak eta sortutako ingurugiro eta osasun kalteak barneratzen baditugu ekuazioan. Teknologia fotovoltaikoa oinarritzen den silizioko plakak garestiak dira eta errendimendu baxua dute, baina adituek bigarren belaunaldi teknologikoaren etorrera aurreratzen dute beste plaka eraginkorragoen bidetik. Teknologia termosolarrak, nagusiki forma zilindroparabolikoa duten ispilu konzentratzaileen bitartez eguzkiaren beroa xurgatuz elektrizitatea sortzen duenak, etorkizun arrakastatsuena duen teknologia omen da. Energiaren arloan inbertsioak iturri hauetan du proiekzio nagusia, eta 2004. urtean 30.000 milioi dolarrekoa izanik ere (ohiko energiatan 150.000 milioi), igoerarako joera nabarmena du eta hamar urte baino lehen 170.000 milioi izatea espero da. Bestalde, egia da energia iturri hau aldizkakoa dela, eguzkitsua dagoenean baino sortu daitekela elektrizitatea. Hala ere, ezin da ahaztu iturri ezberdinen arteko osagarritasuna. Eolikoa, geotermikoa eta hidraulikoa ere kontutan izanez gero hornikuntza uniformeagoa lor daiteke. Gainera, energia berriztagarria metatzeko alternatiba garatzen ari da: hidrogenoa. Hurrengo zutabetxorako gaia.  2007/10/29 - 15:06:07

PROGRESIBITATEA (Berrian, 2007-01-07)

Duela hilabete prentsara filtratu egin zen espainiar gobernua aztertzen ari zela elektrizitatearen tarifa bi faktoreen arabera mailakatzea. Kontsumoaren arabera eta pertsonen erreta mailaren arabera. Lehen faktorea mantendu egin da eta bigarrena desagertu. Errentaren araberako tasa eta salneurri politika egiteak, errenta apalenei lagundu ahal izateko balio du. Filosofia hori iada erabiltzen da beka, garraioa eta babes ofizialeko etxebizitzen kudeaketan adibidez. Baina elektrizitatearen fakturan progresibitatearen ideia txertatzeak unibertsalki lehenbizikoz ezartzea zekarren. Eta gerora oinarrizko beste kontsumo batzuetara hedatzeko aukera, hala nola, ur kontsumoa, zaborrak, zirkulazio zerga, gasa, zerbitzuen tasa munizipalak. Arazoa, ordea, gizarte honetako errenta banaketa erreala errenta aitorpenak ze neurrirarte isladatzen duen da. Interesgarria da ideia, gure gizartean jarduera ekonomikoak sortzen dituen desberdintasun sozial sakonak zuzentzeko ezinbestekoa delako zerga egitura progresiboa diseinatzea. Platonek zioen gizarte on batetan aberatsenaren errrentaren eta txiroenaren errentaren arteko erlazioa gehienez lautik batekoa izan behar zuela. MCCko kooperatiba batzuetan ezik, eskala hori ez da inon erabiltzen. Are, errentaren banaketan disparekotasunak handitzen joan dira azken bi hamarkadetan. Horren adierazle: 1982. urtetik hona langile kopurua 250.000tan igonik ere, Barne Produktu Gordinean soldaten pisua 14 puntu murriztu egin da, 1982an tarta osoaren % 63 suposatzen baitzuten eta 2000. urtean % 49a. Langile kopurua nabarmen igotzen bada eta banatzen diren soldaten multzoa murrizten bada, argi dago batazbesteko soldatak murriztu egiten direla eta langileen arteko disparekotasunak biderkatu egiten direla. Ulergarri bihurtzen du Hego Euskal Herrian hileko 540 euro baino gutxiago irabazten duen 380.000 langile egoteak (INEren datu ofiziala). Arlo produktiboa ez bada gai errentaren banaketa egokia ziurtatzeko, ezinbestekoa zaio arlo publikoari neurri zuzentzaileak ezartzea. Boteretsuenen artean, zerga sistema progresiboa, hau da, gehien irabazten dutenei proportzio handiagoa eskatzen dien sistema. Horregatik elektrizitatearen adibidea da interesgarria. Eta kontraesankorra. Bitartean, errentaren birbanaketarako dauden tresna indartsuenei, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari eta Sozietate Zergari progresibitatea ahultzen ari zaielako etengabe. Lehenik, pisua galtzen ari dira bilketa osoan, zerga erregresiboen mesedetan. Bigarrenik, nagusia den PFEZa lan errentari soilik eragiten dion zergan bilakatzen ari da, soldatapeko lanak, aitortutako errenten % 80 osatzen duen unetik. Iruzurrari oso lotua gainera, ez baita sinisgarria jarduera enpresarial eta profesionalengatik aitorturiko bataz besteko errenta %33 txikiagoa izatea soldatapekoarekin alderatuta. Hirugarrenik, kapital errentei progresibitatea guztiz kendu egin zaie azken erreforman eta %18ko tasa bakarra ezarri. Alegia, norbaitek 30.000 euro soldatapeko lanaz irabazten badu kuota 6590 eurotakoa da, aldiz burtsan edo inbertsio funtsetan irabazten badu, kuota 5400 euro. Laugarrenik, Ogasun Ahaldunek diotenaren kontra azken erreforman norbaitek irabazten badu errenta altuak dira, 20.000, 30.000, 60.000 eta 100.000ko errentek aurrezten dutena 167, 199, 572 eta 1700 euro baita hurrenez hurren. Bostgarrenik, zergaren linealtasunerantz goaz. Sortu zenean, 1978ean 25 errenta tramu bazituen eta errenta altuenentzat % 65,5eko zerga tasa maximoa, gaur egun bost tramu besterik ez du eta tasa maximoa % 45ekoa edo baxuagoa. Laburbilduz, zerga sistemaren progresibitatea soldatapeko errentetan konzentratzen da. Alegia, hemen elkartasun fiskala erakusten duten bakarrak soldatapeko langileak dira.  2007/03/19 - 14:06:04

ESPAINIAR HAUEK EROTUTA DAUDE (Berrian, 2007-03-04)

 2007/03/19 - 14:06:04

ERREGAIAK (Berrian, 2007-02-04)

 2007/03/19 - 14:06:04