Mutrikuko Albisteak
atxukale.com
Okelar bertsopaper sariketa 2008
Abian da aurtengo Okelar bertsopaper sariketa. Hemen daukazue aukera egokia zuen kezka edo ezinegonak bertsotan adierazteko. Lanak azaroaren 20a baino lehen bidali behar dira. 2008/09/23 - 13:28:01
MUTRIKUKO MENDI BIZIKLETA MARATOIA
Irailak 21 igandea, goizeko 9:30-tan hasita, mendi bizikletako proba jokatuko da. Ibilbide luzea eta laburra izango dira nahi duen guztiak parte har dezan ibilbide luzia:Mutriku, Artzainerreka, Armintza, Kostolamendi, Arnoate, San Miguel, Ameikutz, Olatz, Kalbaixo, Laranga, San Juan, Mutriku. Ibilbilde Motza: San Miguel eta Larangako tramoak kentzen dira 2008/09/16 - 12:50:26
Mutrikuko plano librea aurrera doa
Mutrikuko planoa behar duzuela edozertarako? Hementxe daukazue doan, edozein aldizkari edo folletotan erabiltzeko moduan. Azken hilabeteotan poliki-poliki betetzen ari gara eta itxura hartzen hasi da, baina Mutrikuarren laguntza ere ondo etorriko litzateke. 2008/09/11 - 12:19:02
Mutrikuko Udalaren web gune berria
Atzo Garin mezuan irakurri genuen Mutrikuko Udalak web gune berri bat publikatu duela. Ez dakigu noiztik dagoen, baina Google-en katxea begiratuz, esango genuke abuztuan publikatu dutela. 2008/09/02 - 17:34:01
Mutrikuko kanta zaharrak berreskuratzeko proiektuta
Herriko kantuak berreskuratzeko asmoz talde bat osatu dugu Mutrikun. Mutrikuko Kantak izeneko blog bat zabaldu dugu proiektuaren berri emateko. 2008/07/04 - 23:28:01
Oinarrizko Segurtasuna Interneten
Arazoak izaten dituzu zure ordenagailuan ? birusak dauzkazu eta ez dakizu nola kendu ? Beldurra ematen al dizu Internet sareak ? IMHko web gunean manual bat publikatu dute euskeraz gai guzti hauek nola konpondu azalduz. 2008/07/04 - 17:26:03
Mozilla Firefox nabigatzailearen erabilpena
Firefox 3.0 bertsio berria deskargatzeko eguna etzi izango da, download day izenarekin bataiatu dute eguna 2008/06/15 - 21:13:06
Arnoko IV. Mendi Lasterketa eta Ibilaldia
Ekainak 8 (Igandea) Arnoko IV.Mendi lasterketa eta ibilaldia ospatuko da Mutrikun. 2008/05/28 - 13:30:07
Zerikasi, zerbitzu eta web berria Debabarrenan
ZERIKASI Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Irakaskuntza Zuzendaritzaren Debabarreneko prestakuntzaren bitartekaritza zerbitzu berria da. ZERIKASIKO lan-taldeak Debabarrenerako prestakuntzaren-bitartekaritza zerbitzu berriaren aurkezpena egingo du 2008ko apirilaren 4an, goizeko 10:00etan Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Institutuan. 2008/05/18 - 18:41:03
Mutrikun lapurreten aurkako blog-a
mutrikulapur.blogspot.com Lapurretei aurre egiteko blog berria. 2008/05/18 - 18:41:03
