Kuba mundua balitz

Independentziaren kostuak

Kuban bi hilabete izan eta gero, ohartu naiz, azkenean, Karibeko uharte eder horretan bizi duten arazo politikoaren funtsa ez dela sozialismoa, kapitalismoa edota zer eredu ekonomikoren bidez antolatuko duten jendarte hura. Nire ustez, hori beste auzi sakonago baten azpian dago: burujabetza edo independentzia politikoaren auziaren azpian, hain zuzen ere. Kubak Iraultza sozialista jarri zuen indarrean 1959ko urtarrilaren 1ean, Jose Martiren ideietan oinarrituta. Fidelek eta gainerakoek meritu handiz gidatu dute herrialdea ia 50 urteotan. Akatsak egin dituzte, nola ez, eta estalinismoaren itzalak handiak dira, oraindik ere herri honetan. Kubara etortzen diren milaka atzerriko ezkertiarrek zuzen-zuzen egiten dute topo, egunero, akats horien aurka. Baina ez da erraza, lubakietan dagoenarentzat, Ambrosio Fornet editore ezagunak esan zidanez. AEBen blokeo ekonomikoari aurre egin diote, Aldi Berezikoaren tamainako krisiei aurre egin diete. Baina oraindik lubakietan dago Kuba. Zeren AEBetatik 80 mila eskasera dagoen herrialdea munduko inperioaren begiradapean dago beti. Kuba kapitalista balitz, soilik AEBen menpe luke etorkizuna. Alegia, AEBen menpeko herria izatera joko luke ezinbestez. Ez da bideragarria, bestela, ekonomikoki. Burujabea izaten jarraitzen badu, berriz, arazoak izango ditu beti: zeren Kuba herrialde pobrea da, eta independentziak baditu kostuak Kuban, Euskal Herrian ere, izango lituzkeen bezala.  2008/01/23 - 21:30:49

Desfilea

Azkenean ez zen atera Fidel hilaren 2an, bere urtebetetzearen harian antolatu zituzten ekitaldietan. ¨Oso gaizki egon behar dik ez ateratzeko¨, esan dit hemen aspaldi bizi den euskaldun batek. Bere osasunari buruzko esamesak non-nahi entzuten badira ere, kaleko inork ez daki Nagusia zer moduz dagoen. Desfile militarrean indar erakustaldia egin nahi izan zuen Kubak, baina mezu politikoa hauxe zen: eskua luzatzen diotela Washingtoni negoziatzen hasteko. Alegia, kredentzialak erakutsi eta gero, giharra eta ahalmena azaldu eta gero, eskua eskaini hitz egiten hasteko.Zer negoziatzeko, ordea? Kuban datozen urteotan egin beharreko doikuntza eta aldaketak, akaso? ¨Ulertzen dakienari, hitz gutxi!¨, esan dit kubatar batek. Bestetik, La Habanako karriketan Fidelen urtebetetzearen ekitaldiei beha zeuden bitartean, denek Caracasi begira zeuden hemen, bularra estututa. Chavezek erraz irabazi du berriro, eta, hemen, kubatar askok arnasa hartu dute sakon, eta bezperan baino hobeto lo egin, inolako zalantzarik gabe. Zeren, Kubako herritarren bizimolde hobekuntza txikian, Venezuelaren itzala oso handia da, ez Sobiet Batasunak garai batean izan zuenaren heinekoa, baina bai oso kontuan hartzekoa. Sei urte gehiago Iraultza Bolivartarrarentzat. Sei urte Kubako Iraultzarentzat, eta Raulen taldearentzat. Eta zalantzarik gabe sei urte hauek Kubarentzat oso garrantzitsuak izango dira, datozen hamarkadetako panorama politikoa argituko dutenak.  2008/01/23 - 21:30:48

Desfilea

Azkenean ez zen atera Fidel hilaren 2an, bere urtebetetzearen harian antolatu zituzten ekitaldietan. ¨Oso gaizki egon behar dik ez ateratzeko¨, esan dit hemen aspaldi bizi den euskaldun batek. Bere osasunari buruzko esamesak non-nahi entzuten badira ere, kaleko inork ez daki Nagusia zer moduz dagoen. Desfile militarrean indar erakustaldia egin nahi izan zuen Kubak, baina mezu politikoa hauxe zen: eskua luzatzen diotela Washingtoni negoziatzen hasteko. Alegia, kredentzialak erakutsi eta gero, giharra eta ahalmena azaldu eta gero, eskua eskaini hitz egiten hasteko.Zer negoziatzeko, ordea? Kuban datozen urteotan egin beharreko doikuntza eta aldaketak, akaso? ¨Ulertzen dakienari, hitz gutxi!¨, esan dit kubatar batek. Bestetik, La Habanako karriketan Fidelen urtebetetzearen ekitaldiei beha zeuden bitartean, denek Caracasi begira zeuden hemen, bularra estututa. Chavezek erraz irabazi du berriro, eta, hemen, kubatar askok arnasa hartu dute sakon, eta bezperan baino hobeto lo egin, inolako zalantzarik gabe. Zeren, Kubako herritarren bizimolde hobekuntza txikian, Venezuelaren itzala oso handia da, ez Sobiet Batasunak garai batean izan zuenaren heinekoa, baina bai oso kontuan hartzekoa. Sei urte gehiago Iraultza Bolivartarrarentzat. Sei urte Kubako Iraultzarentzat, eta Raulen taldearentzat. Eta zalantzarik gabe sei urte hauek Kubarentzat oso garrantzitsuak izango dira, datozen hamarkadetako panorama politikoa argituko dutenak.  2007/01/05 - 13:47:01

Independentziaren kostuak

Kuban bi hilabete izan eta gero, ohartu naiz, azkenean, Karibeko uharte eder horretan bizi duten arazo politikoaren funtsa ez dela sozialismoa, kapitalismoa edota zer eredu ekonomikoren bidez antolatuko duten jendarte hura. Nire ustez, hori beste auzi sakonago baten azpian dago: burujabetza edo independentzia politikoaren auziaren azpian, hain zuzen ere. Kubak Iraultza sozialista jarri zuen indarrean 1959ko urtarrilaren 1ean, Jose Martiren ideietan oinarrituta. Fidelek eta gainerakoek meritu handiz gidatu dute herrialdea ia 50 urteotan. Akatsak egin dituzte, nola ez, eta estalinismoaren itzalak handiak dira, oraindik ere herri honetan. Kubara etortzen diren milaka atzerriko ezkertiarrek zuzen-zuzen egiten dute topo, egunero, akats horien aurka. Baina ez da erraza, lubakietan dagoenarentzat, Ambrosio Fornet editore ezagunak esan zidanez. AEBen blokeo ekonomikoari aurre egin diote, Aldi Berezikoaren tamainako krisiei aurre egin diete. Baina oraindik lubakietan dago Kuba. Zeren AEBetatik 80 mila eskasera dagoen herrialdea munduko inperioaren begiradapean dago beti. Kuba kapitalista balitz, soilik AEBen menpe luke etorkizuna. Alegia, AEBen menpeko herria izatera joko luke ezinbestez. Ez da bideragarria, bestela, ekonomikoki. Burujabea izaten jarraitzen badu, berriz, arazoak izango ditu beti: zeren Kuba herrialde pobrea da, eta independentziak baditu kostuak Kuban, Euskal Herrian ere, izango lituzkeen bezala.  2007/01/05 - 13:47:01