ueu365

UEUren Jarduera Akademikoaren bloga

EGILE ESKUBIDEEN LEGEA (mintegia)

http://www.ueu.org/courses/one?id=440 =public Egile eskubideen gaia pil-pilean dugu, eta ugariak dira horri buruzko adierazpenak. Baina, horiek guztiak ulertzeko, behar-beharrezkoa da gutxieneko informazioa edukitzea. ELENA LAKA abokatuak idazlearen egile eskubideen babesaren nondik-norakoak azalduko ditu, legeak zer dion argituko du, eta, horren arabera, ohiko arazo edo akatsak aipatuko ditu, egilearen ikuspegitik betiere. Idazleen figura aipatzen bada ere, testu sortzaileak ez dira literaturakoak soilik, hori kontutan izanda bestelako egoerak ere landuko dira. Kontsultak egiteko aukera: Abokatuari kasu konkretuen kontsulta egiteko aukera egongo da (pribatasuna eta konfidentzialtasuna gordeko da), galderak bidali ahal dira otsailaren 27a arte ondoko helbidera: ikastaroak@ueu.org Antolaketa: UEU eta EIEren (Euskal Idazleen Elkartea) artean antolatutako mintegia, Matrikula: bi elkarte hauetako bazkideak onartuko dira soilik, matrikula DOAN. Data: otsailaren 29an (ostirala) Tokia: Markeskoa Jauretxea, Eibar. Ordutegia: 16.00-20.00 ordutegian. Izena emateko: epea: otsailaren 27a artebidea: idatzi ikastaroak@ueu.org helbidera edo deitu 943 82 14 26 (Irati)  2008/02/18 - 09:33:24

Geneen manipulazioa. Gosari akademikoa UEUn.

Atzo, hilak 22, UEUren ikasturte akademikoa aurkezteko aitzakiarekin Geneen manipulazioaren inguruko tertulia interesgarria izan zen Abando hotelean.Lore Erriondok, UEUren zuzendariak aipatu zuen moduan, ikasturte honetan ELKARLANA, KALITATEA, BERRIKUNTZA eta ERREFERENTZIALTASUNAk markatu dute jarduera akademikoaren iparra. Eta horren adibide izan zen antolatutako gosari akademikoa: elkarlanean oinarritutakoa, kalitatezkoa, formato berria eta gaurkotasun handiko gaiarekin eta euskarazko goi mailari lotutakoa.Bertan izan ginenok benetan gustura egon ginen. Erabat gertua, eskerrak Ana Zubiaga eta Itziar Alkortak erabilitako maila dibulgatiboari, oso ongi egituratua, Pili Kaltzada kazetariari esker, eta benetan giro gozoan aurrera eramandakoa.Tertuliaren izenburua: GENEEN MANIPULAZIOA. NOBEL SARIETATIK ITXAROPEN TERAPEUTIKORA.Parte hartzaileak:Lore Erriondo, UEUren ZuzendariaPili Kaltzada, kazetaritzan adituaAna Zubiaga, Genetikan adituaItziar Alkorta, Zuzenbidean adituaGuztira, ordu betez egon ginen, beraz, eta praktikotasunera jotzeko, hona Gosari Akademikoa atalka entzuteko: Gosari akademikoa Hitzaldiaren sarrera: Sarrera jaitsi Gaiaren kokapena: Gaiaren kokapena jaitsi Tertulia Tertuliaren lehengo zatia jaitsi Tertuliaren bigarren zatia jaitsi  2007/11/23 - 12:19:21

1960-2000 bitarteko euskal poesia

http://www.literaturaeskola.org/ Larrabetzuko Literatura Eskolako kideak, UEUko Literatura Saila lagunduta, literaturaren inguruko hainbat saio antolatu dituzte.Larunbatetan batuko dira, hilean behin, goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean. Hona asteburu honetarako zita:Gaia: "1960-2000 bitarteko euskal poesia"Hizlaria: KOLDO IZAGIRRE Data: azaroaren 17an, goizeko 10etan Tokia: Gasteizen, Alde Zaharreko "Landatxo" gizarte etxean. Sarrera: irekia  2007/11/16 - 11:53:07

Irakasle aritzeko lan poltsa: IRAKAS(L)ARI

http://www.ueu.org/courses/one?id=284 =public Azken urteotan UEUk bere jarduera akademikoa asko zabaldu du, Udako Ikastaroak dira ezagunenak, baina urte osoan zehar ikastaroak ematen ditugu, Euskal Herri osoan, EAEn, Nafarroan zein Ipar Euskal Herrian. Jarduera akademiko hori gauzatzeko, irakasleak behar izaten ditugu. Horregatik, 2006.urtean IRAKAS(L)ARI UEUn irakasle aritzeko lan poltsa abiatu genuen. Lan poltsa honetan, UEUrekin lan egin nahi duen orok eman dezake izena. Izen ematea: UEUren web gunearen bidez egiten da, ikusi hemen Irakasleen datu basean sartzeak ez du UEU ezertara konprometitzen.Emandako datuak barne erabilerarako dira, ez dira zabalduko ezta banatuko ere. Deialdiak: Posta elektronikoz egiten dira. Urtean behin, IRAKAS(L)ARI lan poltsaren zabalkundea egingo dugu, gure ikastaroetan ikasle/irakasle egondakoei, internet bidez, etab. Dena dela, urte osoan zehar irekita dago izen ematea. Dagoeneko 193 lagunek izena eman dute, ANIMATU ZAITEZ ZU ERE!  2007/11/08 - 14:23:16

Zientziaren dibulgazioa gaur egun

Gaur egun UEUk EHUko bi master ofizialetan parte hartzen du laguntzaile edo sustatzaile lanetan.Horietako batek master ofiziala bihurtzearekin batera izenburua ere aldatu du: Euskarazko Komunikazioa eta Hizkuntza Gutxituak. Eta hala ere, masterra aurreko urtetan doktorego programa bezain arrakastatsua izan da, 10 ikasle bilduz.Hilaren 18an masterraren irekiera-ekitaldia izan zen.Bertan EHUko Fisika eta Kimikan katedraduna den Jesus Mari Ugalde izan zen, ondoko hitzaldiarekin: "Zientziaren dibulgazioa gaur egun". Josi Sierraren Hezkuntza Telebista Blogak hainbat albiste eta bideo argitaratu ditu hitzaldi honen harira, denak benetan interesgarriak.hitzaldiaren berrihona Jesus mari Ugaldek emandako hitzaldia: Zientzia Berriak Berrietanhona Jesus Mari Ugalderi egindako elkarrizketa: Zientzia Ezagutzeko Grina, Zientzia komunikatzea beharrezkoa da  2007/10/30 - 16:41:05

APATXIN! egitasmoa, haurreskolen formazioa UEUren esku

http://haurreskolak.ueu.org/ Haurreskolen Partzuergoan lanean diharduten hezitzaileentzako UEUk diseinatu duen formazioa da APATXIN! egitasmoa. Hilabete honetan abiatu da proiektu hau lehenbiziko aldiz, eta ikasturte honetan guztira 39 ikastaro eskainiko ditugu, ondoko gaiekin: * Haur Eskola eta familiaren arteko harremana * Psikomotrizitatea 0-2 * Haur kantak eta Jolasak * Ordenadorea, teknologia berriak eta biok: baietz ados jarri!  2007/10/25 - 10:09:13

Nazioarteko gaiak. Bigarren mundu gerraren eragina gaur egungo gatazketan

http://www.ueu.org/courses/one?id=406 =public Gutxi aztertu da Bigarren Mundu Gerraren eragina egungo gatazketan, batez ere egun pilpilean den inguru musulmanean. Gako historikoen hausnarketan sakontzea egungo nazioarteko zenbait aldagai ulertzeko liteke ikastaro honen asmoa. Nazioarteko tailerraren dinamika irekia eta dinamikoa erabiliz saioz saio arlo historikoa eta egungo egoera eguneratua txertatzea liteke gure eginbeharra.3 asteartetan zehar ondoko gaiak jorratuko dira Markeskoan Gabirel Ezkurdiak zuzenduko duen ikastaroan: II. Mundu Gerra eta Musulmanak. II. Mundu Gerra eta Irak. II. Mundu Gerra eta Palestina (Israel barne). II. Mundu Gerra eta IMagreb II. Mundu Gerra eta Balkanak.  2007/10/24 - 09:50:25

Ipuinen mekanika. Webster eta Euskal Herriko ipuinak

http://www.ueu.org/groups/literatura/courses/one?id=408 =group _id=31 Ahozko ipuinak hobeto ulertzeko modu bat sailkapena da, eta ez alferrik, munduaren buelta osoko kulturetan ipuinek mekanika bat eta bera erabiltzen baitute. Berdintzen dituen ezaugarri horrez gain, desberdintzen dituzten moldeak dauzkate, zaletasun propioak, asmatutako moldeak eta oihartzun zaharrak... Sailkapen unibertsal ospetsuak daude, ez ordea euskal ipuinen sailkapen izena merezi duenik. Gu hutsune hori estaltzen saiatuko gara ikastaroan, W. Websterrek bildu zituen laurogeita bost ipuinak aitzakia hartuta.Ipuinen mekanika ulertzen saiatuko gara, giza geografia aztertuko dugu, ipuinak eredu nagusietan multzokatuko ditugu, heroiak hartzen duen (irten)bideaz hitz egingo dugu, eta zein sentimendu hanpatu nahi den ipuinarekin. Eta hori guzti hori, Websterren eta bildumagile esanguratsuenen errepasoa eginez.Ikastaroa Markeskoan izango da, azaroan.  2007/10/23 - 21:48:05

PODCASTING HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAN ikastaroa

http://www.ueu.org/groups/informatika/courses/one?id=405 =group _id=26 Podcasta audio eta bideo edukiak zabaltzeko era berritzaile bat da. Edukien sindikazioak erabiliz audio eta bideo edukiak hedatzeko eta hauetara harpidetza egiteko aukera ematen du. Komunikatzeko era berri honek gure informazioa eduki multimedietan hedatzeko eta erabiltzaileak eduki horietara harpidetzeko aukera ematen du. Elkarte, enpresa, talde, pertsonen komunikazioa gauzatzeko tresna berri bat da.Irratia.com, podcast-a euskaraz, adibidea: hemen.Gorka Julio izango da ikastaro honen irakaslea, eta Eibarren burutuko da, azaroan.  2007/10/23 - 09:46:16

Osasuntsu eta alai bizi nahi baduzu, BARRETERAPIA

http://www.ueu.org/groups/antzerkilaritza/courses/one?id=403 =group _id=16 Zer da barrea? Erantzun mekanikoa edo fisiologikoa? Ala barneko emozioak agerrarazten dituen jarduera psikologiko baten ondorioa? Zerk sortzen digu barrea? Txiste edo txantxa umoretsu bat entzuteak, albokoak estropezu egiteak, norbera agerian gelditzeak, kilimak jasotzeak.... Barre egitea mesedegarria dela ziurra da; are gehiago, zenbait sendagileren ustean, gaixotasunak uxatzeko metodo merke eta eraginkorra da.Ikastaro hau bigarren aldiz gauzatuko da UEUn, lehenengo edizioak izan zuen arrakasta ikusita.Hona sortu zuten BARRE MAKINA:Ikastaroa azaroko 3 larunbatetan izango da, Eibarren. Ba al dago asteburua osasuntsuago edo alaiago hasteko beste modurik?ANIMATU!!  2007/10/22 - 15:41:19