Iratzarri Gazte Erakundea - Bizkaia
Bizkaiko Aralarren gazteen bloga
Orrialdez aldatzen gara
Iratzarrik web territorialen sare berria estreinatu duela eta, Bizkaiko iratzarriren web adierazleak helbide berria izango du gaurtik aurrera: http://bizkaikoiratzarri.wordpress.com 2007/10/17 - 08:38:01
Murala Erandion
Bart gaualdean Iratzarriko ekintzaileek Erandio eta Astrabuduako metro geltokien artean "independentzia denon artean ezkerretik" lemapean murala margoztu zuten 2007/09/29 - 08:18:05
Denon artean INDEPENDENTZIA!
Denon artean INDEPENDENTZIA! kanpainari buruzko bideoa editatu du Iratzarrik! - http://www.euskaltube.com/play.php?vid=635 - http://www.youtube.com/watch?v=zqyFi69EY4I 2007/09/26 - 08:14:20
Martxan!
Iratzarri Bizkaia badago martxan! Irailetik aurrera ez gara geldituko - nahiz eta uda osoan lanean egon gara- eta Iratzarrikoek, beti bezala, Euskal Herri, ezker, langile, mugimendu Euskal herri libre eta ezkertzalea lortzeko garaia da, eta denon artean lortuko dogu... Animatzen zara? Bat egin gurekin eta lagundu hazten! Gure e-mail: bizkaia [a] iratzarri.org Ea ba, MARTXAN! 2007/09/07 - 07:52:07
AHTri buruz / Sobre el TAV
2007/08/30 - 07:44:05
Iratzarrik independentziaren aldeko udako kanpaina martxan jarri du
2007/07/27 - 02:17:05
Iratzarriren San Ferminetako Iruñeako afarira apuntatzeko azken eguna, bihar
Bihar arte eman daiteke izena iratzarriren Iruñeako afarian nafarroa@iratzarri.org helbidera izen abizenak, telefonoa eta pertsona kopuruarekin idatziz. 2007/07/11 - 12:27:07
Iratzarri.org berriro dabil
Gure webgunea berriro ere interneten, begira ezazu www.iratzarri.org eta egon adi Uda kanpainarako! 2007/07/11 - 12:27:07
Iratzarriren web orrialdeak 10.000 bisita izan ditu lehen 7 hilabetetan.
Iratzarriren web orrialde ofiziala 10.000 bisitara iritsi da duela 7 hilabete martxan jarri zenetik eta eguneko bisita kopurua gelditu gabe hazten jarraitzen du. Bisita kopuru honek gazte erakunde independentistaren web orrialdea gazte mugimenduaren artean bisitatuenetako bat bihurtzen dute, lehen eta bigarren mailako gazte erakunde askoren webguneen aurretik. Aipatzekoa da, kanpaina garaian eman zen bisita kopuruaren gorakada, normalean ematen den kopurua bikoiztu zuena. Web orrialdearen gorakada, militantziaren gorakadarekin batera etorri izanak, gainera, pozerako tartea utzi du. Azkenik, gazte erakundeak euskal gazteria animatu nahi du interneten ere independentziaren aldeko sarea osa dezan.. 2007/07/10 - 13:12:16
gay askapen eguna. Ekainak 28, 20:00etan Moyuatik manifestazioa
Iratzarriko Bilboko kideek bat egin dute askapen gay eta lesbianoaren nazioarteko eguneko prestaketa lanekin. Nahiz eta alderdi politikoek eta euren gazteriek ekainaren 28ko asanblada bateratuan zuzenean ezin parte hartu, gazteria independentistako kideek beharrezko ikusi dute homofobiak, lesbofobiak nahiz transofobiak zigurturik daukan LGTB kolektiboarekin bat egitea. Iratzarrik ere dei egin dio gazteriari, bere sexu orientazioa dena delakoa izanda ere, ostegunean arrastiko 20:00etan Moyuatik abiaraziko den manifestazioan parte hartzera. 2007/06/27 - 00:00:21
