Erniarraitz

Erniarraitz Bertsozale Elkartearen bloga (Elkartearen informazio orokorra)

Agur herritar eta agur erbesteko

Hauxe da leihoan jarriko dugun azken bertsoa, oraingoz. Aukera izan gendun pantaila pizteko, balio izan zuna bertsotan hasteko, berrehun bertso inguru batanaz besteko, iritsi da ordua leihoa ixteko, agur herritar eta agur erbesteko. Dena den, Erniarraizko kideok konpromisoa hartzen dugu, gutxienez, hamabost egunez behin baino sarriago artari honetan albiste eta datu berriak sartzeko.  2010/05/07 - 16:38:08

Krisiari jarriak

IMANOL LAZKANO I Nahiz ta amestu ondo izango ginela bizi guzian, uste gutxien genuenean sartu gaituzte krisian. Atzo artean denok aberats, gaur denok ezin bizian, harrapatuta gelditu gara II Errepasatzen jarri ezkero azkenengo urte haueri, harrokeria punttu bat ere ez ote zaigu ageri, zeru bezala saldu zaiguna bilakatu da aberi, gezurretako putzu batean III Etxe, autoa edo oporrak kontsumismoa zutabe, aurreratutzen saiatu baino aurrez gastatzea hobe. Dena kreditu, dena hipoteka ta bankua denen jabe, denok aberats sentitu gara txanpon bat ikusi gabe. IV Diruarekin diru egiten mozkorturikan bankuak beti kreditu eskeinka ziren nahi ziren bezalakuak oinarririkan gabeko planak gero emaitzak halakuak bide hortatik etorri dira V Orain alferrik aritzea da egin banu ta bazendu, aska hustuta nola dagoen behia ezin da gizendu, ari direla diote baina inork ezin du zuzendu, gizena antzu omen dago ta VI Nahiz ta ohitura hori ez izan lehengo aitona zaharrena, behia ahaztuta ibili gara denok munduan barrena, gero hortatik etorri zaigu konpon ezin den herrena, behia esnedun izan nahi bada pentsua eman aurrena. Doinua: Ari naizela ari naizela  2010/04/20 - 11:42:03

Apirila da Aste Santuaren altzo

Nahiz eta Gabonetan ia ginen atzo, pasa dira urtarril otsail ta martxo. Apirila da Aste Santuaren altzo, baina pasa ezean egun hauek mantso, ez ahal gera ariko zahartzen azkartxo.  2010/04/09 - 10:41:02

Euzkitze, Sarasua eta Egaņa bertso afarian

Gure Erniarraitz Elkartearen 10. urteurreneko bertso-astea bukatzeko, bertso afaria antolatu genuen. Gonbidapena egin genien, ausardia haundiz, hiru lagun eta bertsolari haundiri: Jon Sarasua, Xabier Euzkitze eta Andoni Egaņa. Emaitza, dotorea. Ziripot elkartean, Erniarraitz taldeko eta inguruko 70 bat lagunen aurrean, maila bikainean aritu ziren hiru bertsolariak hontaz eta hartaz. Hona hemen, saioko lehen bertsoak.  2010/03/24 - 11:38:16

10 urteko ibilbidea, bideoan

Aurten 10 urte betetzen ditugula-eta, gure ibilbidea laburtzen duen bideoa prestatu dugu Erniarraitzen. 1999ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren inguruan lagun batzuk elkartu eta gaur egungo Erniarraitz osatzera nola iritsi garen kontatzen du bideoak, protagonisten ahotik. Bideoa, Haritz Arzallusek egin eta montatu du, Nekane Zinkunegi eta Haritz Etxeberria-ren laguntzarekin. Joan den asteazkenean Enparan Dorretxeko mahai-inguruan eskaini genuen bideoa  2010/03/22 - 17:10:14

Bertso eleganteak, inprimatzeko

Aurtengo bertso astearen barruan, elegante egunean, jarritako bertso batzuk kantatzen aritu ginen kalean, trikitilarien laguntzarekin. Han abestutako bertso sortak koadernutxo batean inprimatu eta asteazkenean Enparan Dorretxeko mahai-ingurura etorri zirenei eman genizkien. Nahi baduzue, hona hemen zeuok ere bertsoak, oso-osorik, deskargatu, inprimatu eta kantatu nahi badituzu ere  2010/03/22 - 17:10:14

Jai egun asko degu jarraian gertuan

Jai egun asko degu jarraian gertuan, San Jose, aste-santu, elkarren onduan, bakar batzuek fin-fin eliz-errezuan, gehienak hortik zehar bidaia santuan, denok batu gaitezen amaitutakuan.  2010/03/16 - 20:26:15

BIZI NAHI ETA EZIN

 2010/03/15 - 19:19:09

Utikan negu beltza hator udaberri!

Utikan negu beltza hator udaberri! Txoriak ari dituk kantu eta irri. Nonbait bake-doinua digu azken berri, nahiz zenbaitek nahiago oztopoak jarri, kukuak aurten behingoz dezala ekarri.  2010/03/05 - 18:20:10

Erniarraitz Sariketa 2010

 2010/03/01 - 12:04:02