Gaztetxie
Sagardotegira irteera
Martxoak 13 larunbata sagardotegira irteera egingo da gaztetxetik. Sagardotegira joateko tiketak honako tabernatan daude salgai 10 euroren truke: Zuhatz, Txarrantxa, Orkatz, Ihintz, Korrale eta Etxe-Zuri. Izen emateko epea martxoak 9a izango da. Giro jator eta ederra egoten denez, oso ongi pasatuko dugu! 2010/02/25 - 13:26:02
Noviembre filmea ikusgai Gaztetxean
Pasa den hilean bezalaxe, datorren igandean, otsailaren 21ean, Noviembre filma izango da ikusgai Azpeitiko Gaztetxean 18:00etan. Madrilgo kale antzerkiaren inguruko istorioa interesgarria kontatzen digu filmak, hausnarketara ere bultzatzen du ikuslea. Guztiok zaudetela gonbidatuta, ez dago esan beharrik. -Urtea: 2003 -Zuzendaria: Achero mañas -Gidoria: Achero Mañas eta Federico Mañas -Aktoreak: 2010/02/19 - 13:55:02
Oinarrizko soinu teknikari ikastaroa
2010/02/04 - 15:05:02
Hau bai ZIRKUE !
Urtarrilaren 15ean Azpeitiko gaztetxeko kideok azken urteotan Azpeitian eman den etxebizitza politika salatu nahi izan genuen. Etxebeltz-Izarrako etxebizitzen azken zozketa zela aprobetxatuz, hauen inguruan gertaturiko guztia zirko batekin alderatu Pailazo ugariz beteriko zirkoa bizi du Azpeitiak azken urteotan.Zirko honen sortzaile eta zuzendari PNV eta bere etxebizitza politika izan direla esan genezake, hauteskundeen gertukotasunak bultzatuta, gauzak azkar eta gaizki egin baitzituzten. Etxebizitzez hitz egitean, eraikitzaileek beren txokoa aurkitu ohi dute herri honetan, malabarista profesionalenen pare mugitzen dituzte pilotak beraien zementu puska landatu ahal izateko bertan. Hauen arteko lehiak ordea ez dira xamurrak, eta malabaristak pizti izatera pasa daitezke. Hau pasa zitzaigun Munorekin, bere txoko berdea ez aurkitzean lehoi bihurtu eta hortzak erakutsi zizkigun. Trapezistak ere ez zaizkigu falta, EAko zinegotziak ari baten gainetik baitabiltza noraezean, erori artekoa izaten da hori ordea. Zirko hau desmadratzen hasia zen beraz, eta honen parte izateko ordaindu zuten guztiak haserretu egin ziren, etxe-jabeak esaterako. Zirkoan parte hartu nahi izan zuten hauek txintik esan gabe, honen erorketak ordea ipurdia astintzera bultzatu zituzten. Orain zirkoak aurrera jarraitzen du, etxebizitzak geldirik (edo ez? nork jakin ), prezioak gora, etxe gehiago eraikitzearen mamua .. eta honen aurrean, mimoak, txintik esaten ez duten mimoak. Etxebizitza eskubidea zozketatzea ZIRKOA da. EAJ-ren etxebizitza politika ZIRKOA da. Eraikitzaileen diru-gosea ZIRKOA da. Herriko berdeguneen suntsiketa ZIRKOA da. Herrian 1000 etxe huts egotea ZIRKOA da. 2010/01/28 - 15:37:03
La Haine (El Odio) filma ikusgai gaztetxean
Datorren igandean, urtarrialren 17an, La Haine (El Odio) filma izango da ikusgai Azpeitiko Gaztetxean 18:30etan. Parisko auzo gatazkatsu bateko hiru gazteren eguna kontatzen digu beronek. Guztiok zaudete gonbidatuta. -Urtea: 1995 -Zuzendaria eta Gidoia: Mathieu Kassovit -Aktoreen zerrenda: Vincent Cassel Hilero pelikula bat eskaintzeko asmoa dago Gaztetxean, beraz, datorren hilean ere emango dizuegu eskainiko den pelikularen berri. 2010/01/14 - 16:42:03
KONTU LEPO gaztetxeko fanzinea martxan da !
Kalean da dagoeneko Kontu Lepo Azpeitiko Gaztetxeko fanzinea. Abendukoa da kaleratu den lehenengo alea. Hilero ale bat plazaratzeko apustua egin dugu. Hainbat atal ditu, bai herri mailakoak baita mundura begirakoak ere. Hilabete bakoitzean Gaztetxeak jorratu dituen eta jorratuko dituen gaien inguruan ere hitz egiten du. Honakoan dira lehenengo aleak dituen atalak: -Gure Etxie -Azpeitian Zer?-tan -Mamu bati elkarrizketa -Herri bat Gaztetxe bat -Hil honetako lanketa -Garai haiek -Munduari begira -Jakin daola -Zapping -Herria borrokan -S@rien -Denborapasak -Baratzeko porruak -Lore sortie.... ta ximaurre Hainbat tabernatan eta kioskotan dago salgai euro baten truke. 2009/12/24 - 18:17:03
Azpeitiko gaztetxea Saharako herriarekin
2009/12/08 - 19:26:04
gaztetxearen 4.urteurrena
Aupa gazte! Email honen bidez Uztailak 18an ospatuko den Azpeitiko Gaztetxearen 4.urteurrenean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. zuen parte hartzea beharrezkoa den baltsa jeitsiera batez hasiko dugu eguna, besteak beste, bazkari, jolas, kontzertu eta giro ona faltako ez delarik. Gaztetxea gazteok osatzen dugulako, 4.urteurren honetan ere zuen partehartzea ezinbestekoa dugu!! ANIMATU ETA ONDO PASA!!! 2009/07/07 - 02:52:04
Futbito finalak
Kaixo Larunbat honetan urtero bezala futbito txapelketaren amaierako finalak izango dira: 16:00tatik aurrera plazan kopako eta ligako finalak burutuko dira. Final aurrekoak ere aste honetan izango dira asteartean eta ostegunean. Gauean berriz 21:00tatik aurrera gaztetxean afaria izango da parte hartzaileen eta nahi duenaren artean. Parte hartu ez dutenek 6€ko sarrera ordaindu beharko dute. 2009/06/10 - 01:28:08
Boulder txapelketa herrikoia
2009/05/19 - 00:41:09
