Txapela
Euzkotarron aberria Euzkadi da
Eta orain bai
Irailera arte !!!!! Ondo pasa oporretan !!!!! 2010/08/17 - 10:55:02
Kasualitatea ote ...
Atzo Francisco Lopezek eguneratu zuen bere bloga. Irudi berria eman dio blog horri. Baina, kurioso, kurioso, ..., esan beharra dago Iñigo Urkulluk herenegun bere blog berriaren irudiarekin harritu gintuela. Kasualitatea ??? Ez dut uste. Datorren urtean, hauteskundeak dauzkagu. Eta orain dela urte bat Paco Lopezek saldu zuena (2.0, teknologi berrien erabilera, ...) egia ez dela ikusi dugunez, beste gauza bat saltzeko garaia heldu dela argi eta garbi daukat. Kea, kea, ... Inkestek ematen duten emaitzarekin batera beldurra heldu da PsoEn, hemen Euzkadin ere bai. Pasa den astean Batzarreri mehatxuak egiten, orain Pacoren blog berriarekin. Edukinari buruz ez dut ezer esango, pena merezi ez duelako. Soilik esango dut triste dela. Iñigo Urkullu, Iñaki Anasagasti, Izaskun Bilbao eta beste JELtzale batzuen eguneraketak begi-bistan daude. Baina sozialistenak non daude ??? Baina badirudi Teleberrin aipamena egiteko nahiko ez dela, hori bai, Paco Lopezen irudi berriarena ... Hau bai. Suriok ez du kontrakorik esango, badaezpada EITBren datuak Paco Lopezek eta Rudolf Aresek irakurtzen badituzte agian etxean bukatuko delako. Abuztua da eta ez daukazue berririk ??? Triste, triste, triste. Baina ez da pasatzen ezer, arazoa euskal gizarteak daukalako !!! Haiek ez dute kale egiten, guk geuk egiten dutena goraipatzen ez dugunez haiek jasotzen duten balorazia ona ez da. Beti pentsatu dut propaganda ordaindu behar dela, baina Suriok bere jabeari oparia egin dio. Esan dudan bezala, berrien faltagatik izango da; edo hori espero dut. Blog pribatua denez, ez du merezi titularrik telebista publiko batean. 2.0 ??? Non ??? EAJn bai. 2010/08/17 - 10:55:02
Oporrak
Irailera arte blog hau ez dut eguneratuko. Laster arte. 2010/08/17 - 10:55:02
nomadak tx -trailer-
Aste honetan Bermeon egon nintzen Nomadak TX kontzertua ikusten. Filma 2006. urtekoa da eta guztiz interesgarria dela uste dut. Gero arte. 2010/08/10 - 10:57:04
Zorionak EAJ-PNV
115 urte eta gehiago !!!!! 2010/08/03 - 11:01:02
rammstein - engel
2010/07/13 - 11:09:02
Hau da nire selekzioa
Ofizialtasuna merezi dugulako. Txapelketa guztietan parte hartzeko eskubidea gurea delako. GORA EUZKADI ASKATUTA !!!!! GORA GURE SELEKZIOAK !!!! 2010/07/13 - 11:09:02
Greba orokorra eta sindikatuen koherentzia
Gaur egungo egoera berria al da ??? Zer egin dute sindikatuek langileon egoera larri hau ekiditeko ??? Hauek dira langile bati, sindikatu baten militantea dena, egin nizkion galderak. Erantzun zehatzik ez nuen entzun. Zenbat hitzarmen lortu dute sindikatuek azkenengo urte hauetan. Eta lan-prekaritatea ??? Ez al zen existitzen ??? Hori bai, bitartean diru publikoarekin finantzaketa lortu dute sindikatu guztiek (Fondos de Formacion, ...). Liberatuak non egon dira ??? Gaur, antza denez, greba eguna da. Ni neu etxean egongo naiz, baina nire lan kontratua atzo bukatu zelako. Prekaritateari buruz hitz egiteko, hemen naukazue ... Greba egiteko eskubidea guztiona da, baita lanera joatekoarena ere. Bakoitzak egin dezala nahi duena. 2010/06/29 - 11:15:04
Hiena baten irribarrea
2010/06/15 - 11:20:03
Enjunto Mojamuto
2010/06/15 - 11:20:03
