gutagutarrak
bertso berriak eta lagun zaharrak
Iruņea, Amurrio, Baigorri, Getxo
Bidean gara Gu ta Gutarrak! Asteburu luzea, gogorra eta polita daukagu aurretik! Ostegunean Iruņean dugu lehenengo zita. Arratseko 20:30etan Gaiarre antzokian izango gara gu eta gure gutarrak oro, katetoak eta hipotenusoak barne. Euskal hiriko hiriburuan (Bilbon) egin genuen lehenengo emanaldia eta Euskal Herriko hiriburuan bigarrena, hau plazera! Eta plazera aipatu dugunez, plazeraren apologo bat, gure [...] 2007/02/07 - 10:14:14
BILBO
Bilborock aretoa 2007/02/07 - 10:14:14
Estreinaldia Bilbon
Aste osoan zehar Mekoleta zuri eta hotzean entseatu eta gero, otsailaren 1ean, korrika iritsi ginen Bilboko zitara. Pozez eta urduri hiriratu ginen; urte erdi lanean eman ondoren, plazaratzera gentozena jendeaurrean eskaintzeko irrikaz eta arduraz. Gozatu eta gozarazteko gogoz bai, baina, zalantzak eta beldurrak ere gutar. Esan zuen Xalbadorrek: asko maite duenak asko sufritzen du. Ika, ika, [...] 2007/02/07 - 10:14:14
lehen zita
gaueko 00:30etan 2007/02/02 - 10:09:11
Korrika gatoz!
Urtarrilaren 24an aurkeztu genuen aurtengo Korrika Kulturala, Durangoko Plateruenean. Hainbat gutar elkartu ginen bertan, AEK-ko lagunengandik hasita. Tartean ziren Bihotz Bakartien Klubeko Gotzon Barandiaran, Logela Multimediako elorriarrak, Eidabe eta Hiru Punttuko antzerkilariak, Jon Maia, Porrotx, Patxi Usobiaga eta beste hainbat. Gu Ta Gutarrok Korrika Kulturalaren barruan emango ditugun emanaldien berri eman genuen, gure aurkezpen bira Euskal [...] 2007/02/01 - 10:08:04
