elgoibarren.net
Elgoibar eta Mendaroko orainkaria
Niko eta Izarretako Bidea umeentzako filma euskaraz eskainiko da
Datorren domekan (martxoak 14), Michael Hegner eta Kari Juusonen zuzendariek egin duten “ Niko eta izarretako bidea ” haurrentzako filma eskainiko da euskaraz, Elgoibarko Herriko Antzokian. 2010/03/12 - 15:49:04
Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketan 19 elgoibartarrek parte hartuko dute
Elgoibarko IX. Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa jokatuko dute bihar (martxoak 13) eta etzi, Elgoibarko Herriko Antzokian. Nafarroa eta Gipuzkoa osotik etorritako dantzariak lehiatuko dira, tartean hemeretzi elgoibartar. 2010/03/12 - 10:01:03
Ostegun Bidaiariak hitzaldi zikloko azken saioa
Gaur: Denboraldi luzea pasa du Danele Sarriugartek Alemanian eta bertako txoko asko ezagutzeko aukera izan duenez, bertako kultur adierazpenak eta beste hainbat kontu izango ditu mintzagai, gaur (martxoak 11) Ostegun Bidaiariak hitzaldi zikloaren azken saioan. 2010/03/11 - 14:42:03
Otegik dio "Loiolako aurrerapenak garatu" egin beharko direla
/ > PSE-EEk, Batasunak eta EAJk Azpeitian, Loiola auzoan, 2006ko udazkenean, egindako negoziazioa kontatu du Imanol Murua Uriak “ Loiolako hegiak ” liburuan, eta berria.infok Loiolako Arrupe Etxean non bildu ziren erakusten du bideo erreportaje honetan. Arnaldo Otegi da bideoko protagonista nagusienetako bat. Hain justu, “ Loiolako aurrerapenak garatu ” egin beharko direla eta “ pazientzia handia ” izateko eskatu du Otegik ‘ Res publica ’ euskal atari juridikoak egin dion elkarrizketan. 2010/03/11 - 14:42:03
Orbea taldeko Beņat Uraini bizikleta ostu diote Madalan
2010/03/11 - 12:47:02
Estilistaz inguratutako profesional horiek ere ez dute beti asmatzen
Oscar sarien alfonbra gaineko glamourrak baino zenbait zine izarren itxura “ zaharrak ” , edo zahartuak, atentzioa deitu dio Jasone Osorori, eta halaxe idatzi du Diario Vasco egunkarian duen zutabean: “ Estilistaz inguratutako profesional horiek ere ez dute beti asmatzen ” . Antonio Banderas eta Myley Cyrus (Hannah Montana) aktoreen estilismoa, batere egokiak bere ustez, jarri ditu adibide gisa. 2010/03/10 - 17:29:02
Gemma Agirregomezkortaren eskutitza Peruko presidenteari
Alan Garcia, Peruko presidenteri idatzi dion eskutitz batean, ufalek kaltetutako herritarrenganako erakutsi duen axolagabekeria eta sentsibilitate falta salatu nahi izan ditu Gemma Agirregomezkortak. 2010/03/10 - 15:34:02
Laster amaituko dituzte Idotorbe eta Arriagako elkarte berrietako lanak
Idotorbeko elkarte berria Aste Santu osterako eta Arriagakoa “ aste bat edo bi ” barru amaituta egongo direla aurreratu dute Hirigintza Saileko arduradunek. Eguraldiak lanak baldintzatu ditu eta atzerapen pixka batekin irekiko dituzte bi bailaretako auzotarren erabilerarako izango diren elkarteak. (argazkiak dauzka) 2010/03/10 - 15:34:02
Sektore aeroespaziala aztergai IMHn
Eskualdeko enpresa txiki eta ertainetan, bereziki txikienetan, berrikuntza bultzatzea da GIGA (Gaitasun Industrialak Garatzen) egitasmoaren helburu nagusienetakoa. Enpresa horiek krisiari aurre egiteko irtenbidea izan daitekeen sektore baten inguruko jardunaldiak antolatu ditu erreminta makinaren institutuak. Internetez zuzenean jarraitu daiteke sektore aeroespazialerako mekanizazioa jardunaldia. 2010/03/10 - 11:43:02
Jon Ugartetxea Euskadiko zesta-punta txapeldun
Euskadiko zesta punta txapelketa irabazi du Jon Ugartetxea zesta-puntista mendaroarrak, Ibai Aretxabaleta bizkaitarrarekin bikote eginez. Ugartetxeak 16 urte dauzka eta Berriatuako zesta-punta eskolako kidea da. Bertan entrenatzen du, astean hiruzpalau bider, Roberto Lekueren aginduetara. 2010/03/09 - 14:29:07
