Grupo Coeducación ZUBIAK ERAIKITZEN Hezkidetza taldea

HEZKIDETZA TALDEA-GRUPO DE COEDUCACIÓN

Josune Muñoz: "Objektibitatea da emakumeok desautorizatzeko erabiltzen duten tresna

ITURRIA: SAREINAK Uxue Alberdik elkarrizketa interesgarria egin dio Josune Muñozi Argian. Hemen duzue interneteko bertsio luzea eta baita paperekora lotura ere. "Emakumeen bizi-esperientziei buruzko tabu batzuk komikien bidez argituko dira" Uxue Alberdi ... handitzen zarenean ikasiko duzu isilik egoteak ze min egin digun... Euskal filologia unibertsitatean ikasi zenuen. Nondik jaso duzu formakuntza feminista? Autodidakta izan naiz. Ni aspaldiko feminista naiz eta garai hartan Euskal Herrian ez zegoen ikasketa feministak egiteko aukerarik. Londresen eta AEBetan bakarrik eskaintzen ziren ikasketa feministak, eta nik ez nuen haraino joateko modurik. Etengabeko autoformakuntza izan da. Ikaragarrizko hutsunea zegoen, eta formakuntza hori Euskal Herrian eskaintzeko beharra sentitu nuen. Horregatik sortu nuen Skolastika eta horregatik eskaintzen dut literatur kritika feministan trebatzeko mintegia. Nola egin dudan formakuntza hori lortzeko? Asko irakurriz, are gehiago pentsatuz, ondorioak ateraz, aplikatuz, frogatuz... Zorionez, ikasitakoak berehala frogatzeko aukera izan dut. Oso azkar hasi nintzen idatzitako eta pentsatutako guztia praktikan jartzen, eta feedbacka izan dut beti. Nire ibilbidea teoriko-praktikoa izan da. Teorizatze prozesu luzea izan da, baina praktikan ipintzea izan da gehien aberastu nauena. Betidanik ikusi dut jendartean bazegoela teoria feministak jasotzeko gogoa, eta hortik nire egungo ibilbidea. Skolastika 2004an jarri nuen martxan, baina aurretik 6 urte gehiagoko esperientzia nuen, Skolastika ordura artekoari marko bat jartzeko abiatu nuen. Hau sortu arte ni joaten nintzen kanpora, jendearen bila, baina Skolastika martxan jarri nuenetik hau da topagunea, eta ikasleak, interesdunak hona etortzen dira. Hau egunero zabalik dagoen lekua da, gune bat, aukera bat. Lehen kontaktua ni nintzen, baina orain badago espazio bat, liburutegi berezitua, egitasmo bat. ARTIKULU OSOA HEMEN  2010/03/14 - 09:14:04

BIDEOA: Yo soy una mujer saharaui

Yo soy una mujer saharaui from circoa on Vimeo . Esta es la realidad de mujeres de un mismo pueblo que viven dividas por el muro que las separa desde hace 35 años. Las exiliadas saharauis que viven en los Campamentos de Refugiadxs de Tindouf (Argelia), tienen una representación del 88% en la enseñanza y en la salud, y un 9% en el gobierno, evidencia de que son el pilar fundamental de la sociedad... http://www.vimeo.com/8910857  2010/03/13 - 09:30:04

Jezabel Lucas: "Aurre egin behar dion gizarte-errealitatearekiko sentibera da euskal gazteria"

EN CASTELLANO FUENTE/iturria: EUSKO IKASKUNTZA Zure doktoretza-tesian garatzen ari zaren gaiari buruzkoa da lehiaketa irabazi duen zure posterra. Gaur egun, ongizate-estatua ikertzen ari naiz, Europako esparruan gizarte-babeserako tresna den aldetik: nola eraiki den eta gaur arteko bilakaera. Bilakaeran, eraldaketarik eza nabari zaio, ez baitu betetzen biztanlerian diren desberdintasunei aurre egiteko eta pertsona guztientzat berdintasunezko estaldura sortzeko zeregina, bereziki, ugaltze-lanaren bitartez ongizate-estatuari eusten laguntzen dioten emakumeei dagokienez. Gizarte-zerbitzuen estalduran zer desberdintasun aurki ditzakegu? Gizarte-zerbitzuak ongizate-estatuaren baliabideak dira, biztanleen arteko gizarte-desberdintasunen ondorioak arintzeko, aberastasuna banatzeko eta gizarte-solidaritatea sortzen laguntzeko helburua dutenak. Ongizate-estatuak ez duela bermatzen berdintasuna esan badugu eta, laguntzarik ezean emakumeek egindako etxeko lanetan eta zaintza-lanetan oinarrituriko ereduari eusten badiogu, gauza bera gertatuko da gizarte-zerbitzuetan? Gure ikuspegitik, baiezkoan gaude. Desberdinak integratzea falta da, izan ere, egungo egoerak desberdintasunak sortzen baititu, baina ez generokoak soilik, baita beste etnia, jatorri, kultura, nahiaren orientazio bat dutenen artean ere. Zaila izan da gai hain konplexua posterrean irudikatzea? Lehiaketa erronka bat izan zen niretzat. Urtetan ikertu ditudan teoriak eta diskurtsoak integratzeko, laburtzeko eta iruditan adierazteko ideia oso konplikatua zen, baina aldi berean oso dibertigarria. Nire asmoa nire lana ezagutzen ez duten pertsonek posterra begiratuz nire ondorioak ezagutu ahal izatea da. Aurrez kartelik egin duzu? Inoiz. Orain kalean nabilenean iragarki-poster ugari ikusten ditut, eta lehen ematen ez nien balioa ematen diet. Hori guztia lehiaketari esker! Zer iritzi duzu biltzarrean jorraturiko gaien inguruan, eta batez ere, kartelean salatzen duzun gaiaren inguruan? Genero desberdintasunak jorratzea funtsezkoa dela iruditzen zait euskal gizarte-errealitatea eta beste edozein testuingurukoa ezagutzeko. Gainera, zeharka genero-sistemarekin zerikusia duten gaiak ere aintzat hartu zituzten Kongresuan. Honako hau da horren adibidea: genero-ikuspegia aintzat hartu gabe ezin da "gizarte-aurrerapen iraunkorrerako berrikuntzarik" gauzatu. Euskal gazteria kezkatzen duten gaiak direla uste duzu? Bai. Aurre egin behar dion gizarte-errealitatearekiko sentibera da euskal gazteria. Horren adibide da azaroaren 25ean genero-indarkeriaren aurkako manifestazioetan zegoen gazte kopurua handia, baita Kongresuak programatu zuen Gazte Forora inguraturiko gazteen kopuru handia ere. Adierazpen eta diskurtso askoren kontra, kontuan hartzen gaituztela ikusten dugunean, gazteok parte hartzen dugu.  2010/03/12 - 15:44:02

BLOG MI NOVIO ME CONTROLA...LO NORMAL

http://minoviomecontrola.blogspot.com/ mi novio me controla lo normal... es un blog... que trata de recopilar imágenes y materiales sobre la violencia de género en la juventud . Nacido para darnos cuenta de que no se trata de un problema ajeno a l@s más jóvenes, y para promover las relaciones igualitarias entre chicas y chicos. Sabías que... ... muchos jóvenes consideran normal controlar los mensajes del móvil o el e-mail de su pareja, decirle cómo se tiene que vestir o con quién puede salir? ... muchos de estos jóvenes continúan anulando a sus parejas, aislándolas del resto del mundo y no permitiendo que tomen sus propias decisiones, como si fueran sus dueños? ... unos cuantos terminan agrediendo gravemente o asesinando ? Desde pequeñ@s nos han enseñado que ellos eran los príncipes salvadores y poderosos que debían conquistar a las princesitas indefensas encerradas en su torreón. Y a las princesitas no nos quedaba más que ... esperar... y esperar... y hacerle feliz al príncipe, como no. Menudas historias de amor más esclavas . Pero después del comieron perdices y fueron felices nunca nos contaron nada más. Y el amor no es como en los cuentos de hadas. En el amor real no hay para siempres jamás . Apostemos por un amor real donde ambas partes nos beneficiemos, nos esforcemos y disfrutemos. Somos jóvenes y tenemos la oportunidad de darnos cuenta y establecer relaciones de pareja sanas no violentas y tratarnos de igual a igual ¿te animas? ;-)  2010/03/12 - 09:48:07

Stella Pires: "Tengo la ilusión de ser una persona independiente, autosuficiente."

Un glaucoma se llevó la vista de Stella a los 16 años. Al morir su madre, esta joven angoleña decidió salir del país en busca de un lugar donde su discapacidad no fuera un freno para llevar una vida autónoma. Llegó al aeropuerto de Barcelona con 22 años y tan sólo 9 euros en el bolsillo. Hoy estudia cuarto de Derecho y busca empleo. "Tengo la ilusión de ser una persona independiente, autosuficiente." "Cuando conseguí mi primer trabajo fue como la lucecita al final del túnel. Pensé: 'si ha llegado éste, otros llegarán'." "En mi país hay una expresión que es: estamos siempre subiendo, siempre para arriba."  2010/03/10 - 10:22:06

MARTXOAK 8 de marzo

 2010/03/08 - 10:54:03

NO ES NO

 2010/03/07 - 11:10:03

2010 emakumeen munduko martxa!- Marcha mundial de las mujeres 2010

Publicar entrada Publicar entrada B log  2010/03/07 - 11:10:03

MARTXOAK 8 de marzo-MANIFA BILBO-PREKARIETATEARI AURRE EGINEZ EMAKUMEOK MARTXAN

 2010/03/06 - 11:27:05

Hezkidetzaz: Zientzia eta hezkidetza. Hezkidetza eskola-zientzian bultzatzeko proposamenak

ITURRIA: HIK HASI NUÑO ANGOS, Teresa. UPV-EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolako katedraduna Zientzia Esperimentalen Didaktikan Zientzia, gizonei lotua ageri izan zaigu maiz, baina emakumeen esparrua ere izan da, eta bada. Teresa Nuñok artikulu honetan dioenez, emakumeak esparru zientifiko-teknologikora heltzeko, zenbait aldaketa gertatu beharko lirateke, eta bide horretan, ikasgelan baliagarriak izan daitezkeen hainbat proposamen egin ditu. XVIII. mendeaz geroztik, maskulinitatea atxiki izan zaio zientziari, baina, atribuzio hori XX. mendearen bukaeran teknologiara pasatu ez ote den hausnartu beharko genuke, esparru hori hartzen baita gaur egun botere tresnatzat (Solsona, 1998). Sexismoa, desberdintasun sozialak sortzen dituen arazoa da, eta, giza-talde batek, neskenak, ikasketa zientifiko-teknologiko batzuetan sartzeko eta ondoren arlo horietan lan egiteko mugak eta oztopoak aurkitzen ditu. Muga eta oztopo horiek formalak ez izan arren, egon badaude. Teknozientziaren esparruan, zientziak, teknologiak eta, gizartean, generoak estereotipatuta aurkitzen ditugun disuasio indarrek, zientzien irakaskuntzan eragiten dute; eta ondorioz, oraindik ere, emakumeak teknologiaren eta zientziaren mundutik aldentzen dira. Sexismoa, gaur egun ez dago agerian hezkuntzan sartzeko ehuneko orokorretan edo emaitza akademikoetan, nesken arrakasta akademikoa mutilena baino hobea edo antzekoa baita, unibertsitate aurreko ikasketetan, unibertsitatean sartzeko frogetan eta unibertsitate-ikasketak burutzean. Teknozientzia arloetan hain emakume gutxi egotearen arrazoia ez datza dituzten gaitasunetan, inkontzienteki arbuiatzen duten irakaskuntzak eskaintzen dien zientzia eta teknologia munduan baizik. Zientzia inpertsonala eta sormen gabeko gisara aurkezten zaie zientzietako ikasgeletan eta laborategian. Neskak eta emakumeak esparru zientifiko-teknologikora heltzeak, bertan gelditzeak eta aurrera egiteak, hainbat mailatan aldaketak egotea eskatuko luke: a) Aldaketak zientziaren produkzioan Zalantzekin, errakuntzarekin eta ziurgabetasunarekin bizi behar duen zientzia, non egia absolutuetarako tokirik ez den egongo, eraikitzea izan behar du jomuga. Naturarekin harmonikoki bizitzen ahaleginduko den zientzia, diziplinarteko ikuspegira irekia, generoa aztergaitzat izango duena. b) Aldaketak irakasleengan Irakasleek zientzian eta eskola-zientzian sexismoa eta androzentrismoa antzeman eta saihesteko tresnak izan behar dituzte eskura. Pentsamolde dikotomikotik aldendu eta curriculumari generoa eransten ikasi behar dute. d) Aldaketak mutilengan Gizartean maskulinitatea eraiki izanak eragin dituen ondorio negatiboak, genero estereotipoari lotuak, zuzentzen ahalegindu behar gara: lehia, agresibitatea, alderdi afektibo eta emozionalekiko adeitasunik eza, materiala eta espazio fisikoa zein ahozkoa bereganatzea. e) Aldaketak neskengan Halaber, feminitatea eraiki izanak genero estereotipoari loturik eragin dituen efektu negatiboei aurre egin behar zaie: segurtasun eza eta norberaren balioa gutxitzea. Ildo horretan ezinbestekoa da nesken autoestimua sustatzea, mutilena baino askoz ere baxuagoa baita. f) Aldaketak eskola-zientzian Eskola-zientziaren ikuspuntu tradizionala moldatzeko, aintzat hartu behar da historian zehar, ezagutza zientifikoaren eraikuntzan parte hartu duten itzal handiko emakumezko erreferentzia zientifikorik badela. Baina, hori da zientzietako eskoletan hezkuntza moldea pentsatzeko eta aldatzeko dugun oztopo nagusia; emakumeen errealitatea eta jakituria hartzen dituen benetako jakintza zientifikoa ez dela eraiki, alegia. Maskulinitate atribuziorik gabeko jakintza zientifikoak eraikitzeko, enpresa zientifikoak generoak estereotipatutako hainbat ohitura barne dituela onartu behar da, eta horiek genero diferentziatik begiratuta ikus daitezke soilik (Solsona, 1998) . ARTIKULU OSOA  2010/03/06 - 11:27:05