hackresearch

Hacking eta *NIX/POSIX sistema askeen ikertokia

Beastie, FreeBSD-ren maskota

Freenode IRC zerbitzariko #eldemonio kanalean *BSD familiari eta FreeBSD sistema eragileari buruzko hitzaldia egon da. Hitzaldi honetan, *BSD sistema falimiaren historia, GNU/Linux-ekiko desberdintasun batzuk, Unix/POSIX espezifikazioak, BSD lizentzia eta FreeBSD-ren optimizazioa izan dugu mintzagai, beste gai batzuen artean. Nire eskerrik beroenak xlony-ri izan duen partehartze sutsua dela eta. Hitzaldi honen log-a hurrengo hau da: < hckrs > [...]  2007/10/27 - 00:18:06

Beastie, FreeBSD-ren maskota

FreeBSD un demonio controlable hitzaldiaren baitan, zenbait eztabaida puntu azaldu zaizkigu. Eztabaida puntu hauek, hurrengo mahainguruan eztabaidatuko dugu: Eguna: Martxoaren 18an, igandea. GMT ordua: [...]  2007/10/27 - 00:18:06

hack.in#badakigu informatika taldearen ikurra

Pozgarria da Euskal Herriko hacking eszenak martxan dirauela ikustea, honen adierazgarri da hack.in#badakigu informatika elkarteak gaur posta zerrenda estreinatzea. Elkarteak berak sareko bizidun guztioi zabaldu digu izena emateko gonbita. Albistea hack.in#badakigu informatika elkarteko blogean ikusi dezakegu. Nik ere nire aldetik mundu guztia animatzen dut talde honen posta zerrendan izena ematera. [...]  2007/05/02 - 13:23:04

Espirala, Debian GNU/Linux sistema eragilearen logotipoa

Azkenean, kostatu da, baina gaur, 2007ko apirilaren 8an Debian GNU/Linux 4.0 sistema eragilearen bertsio establea plazaratu da. Bide luzea izan da, lehendabizi Debian GNU/Linux honen bertsio berriaren kaleratzea 2006ko abendurako espero zan, azkenengoz entzun nuena, aurtengo apirilean aterako zela da eta azkenik hemen daukagu. Informazio gehiago hemen. Debianen bertsio berri hau hemendik deskargatu dezakegu. Zerbitzari guztiak [...]  2007/04/08 - 19:35:01

Asterisk PBX-a

Gaur Asterisk PBX edo zentral telefonikoari buruzko mahaingurua egon da Freenode IRC zerbitzariko #HCKRS kanalean. Mahaingurua gaztelaniaz izan da eta Asterisk-en inguruko oinarrizko ezagupenak azaldu dizkigu x-ip lagunak. Hemen dago eskuragarri mahainguruaren log fitxategia: 18:04:50 < hckrs > etenemos con nosotros como ponente a x-ip que se ofrecio voluntario para darlas 18:04:56 < hckrs > perdon, darla 18:05:12 < hckrs > la forma [...]  2007/03/12 - 11:01:03

100 segurtasun tresna erabilienak

Nmap eskaneatzailearen sortzaile eta mantentzaile den Fyodor-ek hiru urtero inkesta bat burutzen du eta aurtengo ekainean azken inkestaren emaitzak, orduan sortu berri zuen SecTools.Org webgunean argitaratu zituen. Segurtasuna bermatzera baino hau apurtzera zuzendutako tresnak dira gehienak. Tresnen zerrenda jartzeaz gain, tresna bakoitzaren azalpen orokor bat eta eurei buruzko informazioa ematen diguten ikono [...]  2007/03/12 - 11:01:02

Software askea eta beronen sozializazioa

Gaur, 21:00etatik 23:00etara software askea eta beronen sozializazioari buruzko hitzaldia egon da irc.freenode.org IRC zerbitzariko #Reciclanet kanalean. Bertan, software askea zer den, beronen 4 askatasunak, GNU/Linux eta BSD sistemak aipatu dira beste gai askoren artean. Ondoren mahainguru bat burutu dugu. Hitzaldi hau gaztelaniaz izan da, eta honetaz gain beste batzuk ere egingo dira, hitzaldien zerrenda hemen.  2007/03/12 - 11:01:02

ATAPI/CAM euskarria gaitzen FreeBSD sisteman

SCSI gailuekin lan egiten duen CD/DVDekin lan egitera zuzendutako software ugari dago. FreeBSD sisteman, ATA bidezko gailuak SCSI azpisistemaren bitartez erabiltzea eta hauei SCSI helbideak ematea posible da. Driver honek, ATAPI gailuetara (CD-ROM, CD-RW, DVD gailuak ) SCSI azpisistema bidez atzitzea baimentzen du, honela cdrdao edo ta cdrecord bezalako aplikazioak erabiltzea ere baimentzen du. Driver hau erabiltzeko [...]  2007/03/12 - 11:01:02

OpenBSD

Honetarako lehendabizi, gure etxeko direktorioan OpenBSD/4.0/i386 direktorio estruktura sortuko dugu: $mkdir -p OpenBSD/4.0/i386 Azken direktorioa gure makinaren arkitekturarekin lotuta egongo da, adibidez gure arkitektura AMD 64 bada, azken direktorioa i386 izan beharrean amd64 izango da, direktorio estruktura honetan FTP zerbitzarian agertzen den direktorio estruktura errespetatu behar izango dugu, honetan arkitektura ezberdinen direktorioen izenak aurkitzeko aukera dugularik. Orain, sortu [...]  2007/03/12 - 11:01:02

Beastie, FreeBSD-ren maskota

Atzo jakinarazi zidatenez, FreeBSD 6.2 RELEASE eskuragarri dago FreeBSD proiektuaren FTP zerbitzarian. FreeBSD sistema eragilearen bertsio berri honek, hurrengo 7 arkitekturak jasaten ditu: alpha amd64 i386 ia64 pc98 ppc sparc64  2007/03/12 - 11:01:02