Hetzordua

Hezkuntza eta unibertsitateari buruzko euskarazko bloga

Webguneak pankartetan

Internet leku guztietara heltzen ari dela argi dago. Webguneen erabileraren azkeneko froga IAk ostegunean (bihar!) deitu duen mobilizazio eta borroka egunerako deialdi batean irakurri daitekeena da: Ikusten duzuen bezala bigarren pankartan norbaitek sinetsi nahi ez badu edo webgune batera berbidalketa egiten da, modu birtualean. Hemen gutxienez modu errealdean jar daiteke: http://www.ert.be/doc/0061.pdf. Norbaitek sinetsi nahi ez badu, [...]  2008/05/15 - 00:08:02

Nakba eta patatak.

Maiatzaren 15ean Nakba, palestinarrentzat Hondamendia, oroitzen dugu. Ostegun honetan 60 urteko beteko dira XX. mendeko historia hainbeste markatu duen gertakari honetaz. EHBEk Herriek Bere Eskola nazioarteko hezkuntza informazio buletinaren ale berezia egin du horren inguruan, hezkuntzan duen eragina aztertuz. Nahiko interesgarria da ikuspuntu horretatik aztertzea ere, eta Israelen boikot kanpainaren barnean ere koka daiteke. Bitxiena zera [...]  2008/05/14 - 00:02:06

Osteguna maiatza izan dadila!

Ikasle Abertzaleakek mobilizazio deialdia luzatu du ostegun honetarako eta orain dela 40 urteko Maiatza gogoratu nahian edo lelo polita aukeratu dute: Hilabetero Maiatza izan dadila . Orain dela gutxi entzun nuen errektore bat hortik zebilela ikasleak tanteatzen zer gertatuko litzateken jakiteko baldin eta espedienteak irekitzen bazituen. Ez da oso abila izan behar zer gertatuko litzatekeen jakiteko, [...]  2008/05/12 - 17:56:03

Bestelako UPV bat ez da posible.

2000. urteko otsailaren 28a ez da Iņako Perezek ondo ahaztuko duen eguna. Hurrengo goizen UPVko errektore hauteskundeak zeuden eta jakin bazekien Salabururen errektoreorde honek Monterok aurrea hartua ziola Klaustro hartan. IAk hauteskunde haietan Euskal Unibertsitatearen aldeko bozka eskatu zuen eta Miren Zabaleta aurkeztu zuen errektoregai. Eta jakin bazekien IAren bozik gabe ezingo zuela bere kargua [...]  2008/05/10 - 17:47:02

Kulturarik gabe askoz hobe!

Beste zutabe bat nuen prestaturik gaurko, baina haserre, eta agian horregatik beroegi, beste bat idaztea erabaki dut. Zergatik? Beno, ba PNV, EA eta EBk hartu duten kulturaren aurkako jarrera berria dela eta. Bitxia izan daiteke, baina ez da. Historia guztia Euskal Unibertsoan hasi zen, Gasteizko campusean, ostegunean Euskal Herriak Bere Eskolak antolatu zuen ekimenean. Bertan egun [...]  2008/05/10 - 17:47:02

IAren protesta bat Google Earthen

Aurreko ikasturtean IAk protesta batzuk egin zituen Bologna Prozesuaren aurka, trafiko seinale batzuk erabiltzen (arriskukoak, STOP seinalea ). Gasteizko campusean margoketak egin zituzten lurrean eta orain Google Earthen irudia aldatu dutenean argi ikusten dira. Ikusi nahi duenak (Google Earth eduki behar da, noski!) http://bbs.keyhole.com/ubb/download.php?Number=1152983 helbidean klika dezala.  2008/04/17 - 15:49:06

Radio Euskadik lotsatzen nau.

Radio Euskadik 25 urte betetzen ditu eta gaur arratsaldean 10 minututan PNVren 25 urte hauetako hizkuntza politika laburbildu dute. Aukera ederra zuten aldaketa batzuk egiteko, baina ez, horren ordez berriro ere inposaketa izan da nagusi. Gaur Mauleko alkatea elkarrizketatu dute, Euskal Herriko hiriburuetako alkateetatik euskaraz dakien bakarra. Aukera bikaina zen honen kontura autokritika bat egiteko (PNVk [...]  2008/04/14 - 21:36:24

Abiadura Handiko Gastua

Aurrekoan irakurri nuen interneteko blog batean euskarazko liburugintzari urtero Eusko Jaurlaritzatik ematen zaion dirulaguntzarekin Abiadura Handiko Tren madarikatu horren 28 metro eta 46 zentrimetro eraiki ahal zirela. Iaz Euskal Herriak Bere Eskolak antolatu Euskal Unibertsoan (bide batez, aurtengoa berehala dator!) Iņaki Antiguedadi entzun nion AHTa eraikitzeko beharko zen dirua EAEko Hezkuntza Sailaren aurrekontua 107 urtez betetzeko [...]  2008/04/12 - 09:24:08

Campusak biluztu

Euskal Herriak Bere Eskolak laburmetraia lehiaketa jarri du martxan Campusak biluztu izenaren pean. Eta horri heldu diotela dirudi, bideoan ikus daitekenez. Arraroa da herri mugimendu batek horrelako tonoa duten bideoak egitea, baina behintzat bere efektua egingo duela suposa dezaket.  2008/04/07 - 02:57:05

EHBE da 25.000. artikulua

Euskarazko Wikipedia 25.000 artikulura iritsi da igande honetan, Euskal Herriak Bere Eskolaren inguruko artikuluarekin. 24.999.a Finlandiako Maunu herriaren ingurukoa izan da eta 25.001.a Sunset Boulevard filmaren ingurukoa. Zorionak bertan parte hartzen duzuen guztiei!  2008/04/06 - 20:55:07