Mundua Begira
Just another WordPress weblog
Estandar bikoitza
Behin baino gehiagotan ikusi dugu. Aste honetan berriz ere gertatu da. Europar Batasunak estandar ezberdinak erabiltzen ditu bere mugetatik kanpo edo barne gertatzen direnak epaitu eta aztertzerako orduan. Estrasburgon, Europar Parlamentuko plenoak Kubari buruz kristonak esan ditu. Bitxia egiten zait horrelako gauzak entzutea. Kubako egoeran sartu gabe, bitxia egiten zaidala diot, ez ditudalako europar diputatuak horren [...] 2010/03/11 - 21:56:07
Irlandar Batasuna
Sinn Fein alderdiak Irlandar Batasunaren inguruko konferentzia antolatu du Londonen aurreko larunbatean, Otsailak 20. Oso konferentzia mamitsua izan zen eta mota eta alderdi guztietako hizlariak batu zituen. Sinn Fein kideetaz aparte Westminsterreko hainbat diputatuk, hala nola Jeremy Corbin, John McDonneld, Diane Abot eta beste askok, Londoneko alkate ohia den Ken Livingstone, Hego Afrikako ordezkariak, Irlandako beste [...] 2010/02/23 - 14:38:07
The Spanish Inquisition
Aurreko artikuluan aipatu nuen Fundacion para la libertad taldeak Europako Parlamentura etorri zela, Euskal Herrian bizi den egoera azaltzera . Bada, jaso ditudan informazioen arabera haien bisita nahiko desastre izan zen, eta aurreko egunetan hainbat espainiar komunikabideetan azaldu zutenaren kontra EZ ziren Friendshiparekin bildu. Egia esateko Parlamentuko inor gutxirekin bildu ziren egun horietan. Berdin zitzaien baina. Haien [...] 2010/02/09 - 18:42:07
Fundacion para la Libertad?
Euskal Herrian ezker abertzaleak daraman barne eztabaida, eta bereziki honek izan ditzakeen ondorioak eta sortu dezakeen agertokiaren beldur da espainiar gobernua. Euskal Herrian Espainiar gobernuak azken hilabeteetan garatu duen jarduera errepresiboa horren adierazle argia da. Gero eta argiago geratzen ari da ere nazioartearen esku hartzeari espainiarrek dioten beldur ikaragarria. Eskozia, Ipar Irlanda, Faroe, Groenlandia eta beste [...] 2010/01/27 - 22:25:06
Anderlecht-Athletic
Otsailaren 25ean jokatuko da Anderlecht Athletic partida Bruselan. Urteak daramatzat Bruselan, eta bigarren aldiz Athletic ikusteko parada izango dut. Aurretik, 2004ko Abenduan, Liejako Standard-aren kontra biziki gozatu nituen giroa, parranda eta partida bera. Nola ez, 1 eta 7 irabazi zutenean bilbotarrak. Zazpiak bat! izan zen gau hartako lema nagusia. Aurten aldiz Bruselan jolastuko dute. Ez [...] 2010/01/13 - 14:39:08
FLIK
Ludo Docx apaiza Flandesen ezagutu nuen FLIK elkarteak antolatu zuen ikastolen aldeko azken gaualdian. Beste behin Ludo Dock eta Walter Luyten-ekin batera Berlaar deritzon herrian pasa genuen eguna nik eta beste lagun batek. Walter Luyten jada oso gaixorik zegoen, baina hitza hartzen zuenean eta Euskal Herriari buruz hitzegiten hasten zenean bazirudien 20 urte zituela oraindik. Egun [...] 2009/12/16 - 16:47:08
Mitchell, Rubalcaba eta Landa
George Mitchell, Alfredo Perez Rubalcaba, eta Karmelo Landak ezer gutxi daukate amankomunean. Lehenengoa Palestinan dihardu Estatu Batuen ordezkari gisa, bakerako bide ezberdinak aztertzen. Bigarrenaren ustez, Ezker Abertzaleak balizko bake prozesu baterako lehenengoak Ipar Irlandan aplikaturiko printzipioak onartzea ez omen du ezer berririk suposatzen. Eta hirugarrenak kartzelan jarraitzen du, epaiketarik gabe, eta nahiz eta Nazio Batuak bere [...] 2009/11/18 - 18:52:05
Islandia Europar Batasunean?
320.000 biztanle inguru eta 103 aireportu dituen herri honek 1944. urtean bilakatu zen estatu. Burutu zen erreferendumean %95ak bozkatu zuen independentziaren alde. Danimarkak erabaki hau errespetatu zuen. Islandia ongizate estatuaren eta eskandinaviar politikagintzaren eredua izan da. Urteetan mundu mailan egin diren estatistika eta zerrenda ugariren buru. Nazio Batuen 2007-2008 Human Development Index buru eta Gini koefizientearen [...] 2009/11/04 - 17:01:05
BHV
Brussel Halle Vilvoorde afera konpondu gabe jarraitzen du Belgikan. Belgikar politikari guztien ahotan dago berriz ere. Halle eta Vilvoorde Vlaams Bravant probintzi flandestarreko zati dira. Hala ere Halle eta Vilvoorde, Bruselarekin batera hautez barruti bat osatzen dute. BHV bezala ezagutua dena. Eta horretan datza arazoa. Halle eta Vilvoorden bizi diren frantsez hiztunak Bruselan aurkezten diren hautagai [...] 2009/10/21 - 15:18:06
Kolonbia eta Ekuador, adiskidetzen?
2008ko martxoak 1ean Ekuadorreko Sucumbios eskualdean, Kolonbiako ejerzitoak Raul Reyes FARCeko nazioarteko arduraduna eta beste 24 pertsona erahil zituen. Geroztik, bi herrialdeen arteko harremana, minimoetara mugatua dago. Ekuadorren, Amerikar Estatu Batuetako aire ejerziotaren esku egon den Mantako base militarra, herriari itzuli zaio iragan irailak 18an. 1999. urtean 10 urtetarako kontratua iraungi eta Correaren gobernuak ez du [...] 2009/10/06 - 13:48:03
