Albisteak

Fakultateak gida bat sortu du, unibertsitateko lanak egiteko

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ikerketa batzordeak adostu du behin betiko gida bat unibertsitateko lanak egiteko: "Unibertsitateko lanak egiteko gida", bertako irakasle zein ikasleek erabil dezaten lan akademikoak edo zientifikoak egiten dituztenean.  2012/02/09 - 23:03:02

Gaur, otsailak 9, osteguna, arratsaldez eskolak emango dira HUHEZIn

Trafiko Sailarekin hitz eginda, eta kontuan hartuta zein den errepideen egoera (ez dago arazorik), gaur, otsailak 9, osteguna, arratsaldez ere eskolak emango dira, normal, HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan.  2012/02/02 - 07:57:01

Ate irekiak otsailaren 9ra atzeratu dira, eguraldi txarra dela-eta

Datozen egunetarako eguraldi oso txarra iragarrita dagoela-eta, eta etortzekoa zen jendearen segurtasuna gogoan, HUHEZIko zuzendaritzak erabaki du otsailaren 9ra atzeratzea ostegun honetan, hilak 2, egitekoa zen Ate Irekiko jardunaldia. Datorren astekoa arratsaldeko 18:00etan egingo da, aretoan. Barkatu eragozpenak.  2012/02/01 - 16:41:06

Aurtengo Komunikaldiak, bideo jokoen inguruan izango dira

Martxoaren 21ean, asteazkena, Komunikaldien 7. aldia egingo da Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, gai honen inguruan: "Bideojokoak eta hezkuntza".  2012/01/26 - 01:04:08

Javier Agirresarobe zine-argazki zuzendaria, HUHEZIn

Abenduaren 20an, asteartea, eta Jakiunde akademiak babestuta, Mondragon Unibertsitatean izan zen Javier Agirresarobe zinemako argazki-zuzendari eibartarra, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, eta bertan hitzaldi-mintegi bat zuzendu zuen. Areto nagusia beteta egon zen, eta MUtelebistak zuzenean eman zuen hitzaldia, streaming bidez.  2011/12/24 - 22:09:18

Iñigo Arteatx eta Elena Lopez de Arana, bikain cum laude

Abenduaren 13an batak eta hiru egun geroago besteak, Iñigo Arteatx eta Elena Lopez de Arana irakasleek bikain cum laude lortu zuten euren doktore tesien defentsan. Lehenak euskarazko egitura jokatu gabeak izan zituen aztergai. Bigarrenak, berriz, aztertu zuen umeen portaera familian eta haur eskolan.  2011/12/22 - 13:49:09

Juan Jose Ibarretxek EraLan topaketan hartu zuen parte

Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak hitzaldia eman zuen EraLan topaketan, Soziolinguistika Klusterrak Mondragon Unibertsitateko Huhezi Fakultatean egindakoa. Juan Jose Ibarretxek euskararen lidergoaren inguruko lekukotza eskaini zuen, beste hizlari hauekin batera: Maite Artola kazetaria, Mari Luz Esteban EHUko irakaslea eta Julen Arexolaleiba Mondragon Unibertsitateko irakaslea.  2011/12/19 - 20:00:12

Oihartzun handia izan zuen ezker abertzaleko buruzagien hitzaldiak

Azaroaren 28an jende askok jarratitu zituen Rufi Etxeberria eta Iñigo Iruin ezker abertzaleko buruzagiek Mondragon Unibertsitatean egindako hitzaldiak, biak gonbidatuta etorri baitziren Gizarte aldaketak irakasgaiaren barruan. Guztira hiru ordu izan ziren, zati bat irekian eta bestea pribatuan, ez eragozteko ikasleen partehartzea.  2011/11/29 - 14:55:04

Jardunaldi emankorrak hezkuntza aldatzeko

2011ko azaroaren 10ean eta 11n Maria Acaso eta Eva Morales, biak Unibertsitate Complutenseko irakasleak, Mondragon Unibertsitatean izan ziren, Eskoriatzan, eta bertan hitzaldi bizi bat eskaini zuten, partekatzeko Hezkuntzako ikasle eta irakasleekin zenbait ideia giltzarri hezkuntza aldatzeko.  2011/11/11 - 09:50:03

Komunikazioa erakundeetan aditu titulua sortu du MUk Eskoriatzan

Mondragon Unibertsitateak aditu titulu bat sortu du, Komunikazioa erakundeetan, zuzendua lanean diharduen jendeari eta lizentziadun berriei. 2012ko urtarriletik hasita, ostegun arratsaldero emango da, Eskoriatzan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Aditu tituluak zortzi hilabete iraungo du, eta erabat praktikoa izango da. Bertan matrikulatzeko epea azaroaren 30ean amaituko da. Prezioa: 2.800 euro.  2011/11/02 - 08:40:07

Nabigatu euskaraz