Iparrorratza
Ikaskuntza, jakintza eta teknologia Image: http://s23.sitemeter.com/meter.asp?site=s23iparrorratza Image: http://banner.wirenode.com/widgets/ico2.gif
Penguin argitaletxea iPaderako liburu digital interaktiboak prestatzen ari da
Aste honetan Penguin argitaletxearen zuzendari nagusi John Makinson-ek aurkezpen bat egin du Londresen. Bertan iPaderako zer motatako liburuak ari diren prestatzen azaldu du. Liburuok ez dira ePub formatukoak. Hori testu soila duten liburuetarako bakarrik ikusten dute egokia. Ostera, beren liburuak aplikazioak dira eta HTML formatuan eginak dira. Audioa, bideoa eta streaming-a txertatuko diete. Liburuon ezaugarri nagusia interaktibotasuna da. Eduki batzuk liburuak baino gehiago jokoak dirudite. Ikus bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=jdExukJVUGI 2010/03/05 - 13:50:03
Consumer Electronics Show 2010en aurkeztutako koloretako zenbait irakurgailu
elektroniko
enTourageeDGe Android sistema-eragilea du. Bi pantaila ditu, bata tinta elektronikozkoa eta bestea koloretako kristal likidozko ukipen-pantaila. Aldi berean irakurgailu elektronikoa eta ordenagailua da.Irakurgailuaren zuri-beltzeko pantaila 9,7 hazbetekoa da eta ordenagailuaren koloretakoa 10,1ekoa. Irakurtzen den liburuan oharrak idatz daitezke, dela eskuz, arkatzaren bidez,dela teklatu birtual baten bidez. ePub eta PDF formatuak onartzen ditu. Wifi eta Bluetooth konektibitateak ditu. Ikus demoa Liquavista Pebble Electrowetting teknologian oinarrituriko koloretako pantaila du. Teknologia horrek ez du zerikusirik tinta elektronikoarekin. Bideoa erakusteko gai da eta bateria gutxi kontsumitzen du. Mirasol pantailak Irakur teknologia honi buruzko aurreko artikulua SpringdesignAlex Pantaila bikoitza du, Barnes & Nobleren Nook irakurgailuak duenaren antzekoa. Goikoa tinta elektronikozkoa da eta behekoa kristal likidozkoa. Behekoaren bitartez amaraunean nabiga daiteke. 2010/01/09 - 12:27:03
Europar Batasunaren kide diren estatuetan hizkuntza-industriak 2008an izan zuen balioa
8.400 milioi eurokoa izan zen.
Europar Batzordearen Itzulpenerako Zuzendaritza Nagusiak txosten bat argitaratu zuen 2009ko abuztuaren 17an Europar Batasunean hizkuntza-industriak duen tamainaz. Txosten horren arabera, Europar Batasunaren kide diren estatuetan hizkuntza-industriak 2008an izan zuen balioa 8.400 milioi eurokoa izan zen. Kopuru hori osatzen duten sektoretzat honako hauek hartzen ditu: itzulpena, interpretazioa, software-lokalizazioa eta webgune-globalizazioa, hizkuntza-teknologiako tresnen garapena, hizkuntzen irakaskuntza, hizkuntza-gaietako aholkularitza eta komunikazio eleaniztuna behar duten nazioarteko konferentzien antolaketa eta hizkuntzekin zerikusia duten enpresa-giroko jarduerak.Merkatu horrek datozen urteetan izan dezakeen hazkundea gutxienez urteko % 10ekoa izango dela uste dute, eta 2015ean 16.500 milioi eurokoa izatera iritsiko dela.Dirudienez, hizkuntza-industriari gutxiago erasan dio krisialdiak beste sektore batzuei baino. 2009/12/29 - 12:33:05
Amazon ala Barnes & Noble?
Ikusmin handia sortu du orain dela egun batzuk AEBetako Barnes & Noble liburu-denda kateak aurkeztu duen Nook irakurgailuak. Batzuek bere buruari galdetzen diote ea tresna hori Amazonen Kindle irakurgailuari nagusituko ote zaion. Bi tresna horien arteko lehian zer gertatuko den ikusiko dugu. Dena den, niri gehiago interesatzen zait bi negozio-ereduen arteko lehia: Amazonenaren, guztiz Interneten eta orotariko produktuetan oinarritua, eta Barnes & Noblerenaren, ia 800 liburu-dendaz osaturiko katearen jabe denaren, artekoa. Barnes & Noblek, Nook tresnaz gain, bai Internet bidez eta baita liburu-dendetan ere, Plastic Logic-en QU E irakurgailua ere saltzeko erabakia hartua du. Badirudi Nooka publiko zabalari zuzendua dela eta QU E, berriz, erabilera profesionalari begirakoa, Wordeko, Power Pointeko eta bestelako dokumentuak irakurtzeko balio duelako. Barnes & Noblek Android sistema eragilea aukeratu du, Kindleren jabe-sistemaren aldean malgutasun handiagoa izan dezakeena. Amazonek tinta elektronikozko pantailak bakarrik erabiliko dituela dirudi, baina Barnes & Noblek, era xumean bada ere, tinta elektronikozko pantaila nagusia koloretako pantaila batekin konbinatu du. Nookaren beste ezaugarri interesgarri bat Nook tresnak dituztenen artean 14 egunez edukiak partekatzeko aukera da. Liburu-denda fisikoak izateak ere ematen dizkio B & Nri abantaila batzuk: denda horietan, Wifi bidez, edukiak, erosi aurretik, libreki aztertu ahal izatea. Titulu-aukera ere inork baino zabalagoa du B & Nek: 700.000 titulu, Amazonek Kindlearentzat dituen 360.000k baino askoz gehiago. Googlek berak, egile eskubideak iraungiak dituzten 500.000 titulu "bakarrik" eskaintzen ditu. Niri, egia esan, egokiagoa iruditzen zait B & Nren eredua eta gainera liburu-denda fisikoak mantentzeko apustuak kulturaren ikuspegitik garrantzi handia duela uste dut. 2009/11/01 - 21:57:12
Ebook ala cloud library. Safari Books Onlineren kasua
Cloud computing edo hodeiko informatikan erabiltzaileak ez dauzka zerbitzariak, aplikazioak eta gainerako azpiegiturako osagaiak. Horiek nonbait daude eta berak zerbitzu gisa erabiltzen ditu. Esate baterako ez du zertan eduki beharrik testu-prozesadore bat, hori sarean egongo da eta berak erabili egingo du, dela doan (GoogleDocsen antzera), dela harpidetza bidez edo egiten duen erabileraren araberako ordainketa baten bidez. Ideia horretan oinarriturik daude hodeiko liburutegiak, adibidez Safari Books Online . Safari liburuen eta bideoen harpidetza bidezko zerbitzu bat da. 10.000 liburu tekniko eta bideo baino gehiago dauzka, 40 argitaletxe baino gehiagorenak eta 15 milioi erabiltzailetik gora. Amazonen ondoren salmentarik handienak dituena da. Zerbitzuaren batez besteko erabiltzaileak gutxienez zazpi liburu erabiltzen ditu hilean. Zenbait harpidetza-formula eskaintzen ditu: merkeena 21 dólar hileko kostatzen dena eta garestiena 43 dólar hileko. Jende askok uste du ebookak azken finean euskarri digitalean dauden liburuak direla, inprimatuak bezalakoxeak, baina tresna elektroniko batean irakurtzen direnak. Hori ez da pentsamolderik egokiena. Pentsatu behar dena da ea zertako izango den eskainiko den edukia eta euskarri digital batek nola emango dion zerbitzurik egokiena erabiltzaileari. Esate baterako, eskaini behar dena arau teknikoak baldin badira, erabiltzaileari gehiena interesatzen zaiona eguneraturiko informazioa kontsultatzea da. Paperezko edizioa zuenean adi egon behar zuen arau berriak eskuratzen zituenean zaharrak baztertu eta berriak haien lekuan jartzeko. Hodeian baldin badaude arauok, haien sortzailea arduratuko da guztiontzat hori egiteaz. Matematikako ariketak egitea baldin bada helburua, zenbat eta iturri gehiagotako ariketak eduki eskura, hainbat eta hobe. Hodeiko liburutegiak aukera ematen badit nik nahi ditudan arloko eta mailako ariketak bilatzeko eta erabiltzeko, zerbitzu bikaina emango dit, etab., etab. Horrelako zerbitzu batek beste aukera batzuk ere eskain ditzake, hala nola: ˇ Irakurtzen ari den liburuan irakurleak oharrak egitea, azpimarratzea, lastermarkak egitea. ˇ Irakurleak bere liburu-bilduma aukeratuta eta bere erara sailkatuta edukitzea ˇ Talde batek liburu-bilduma partekatu bat izatea eta hor oharrak ere partekatzea. ˇ Eduki mota bateko nobedadeen berri berehala izatea. 2009/10/28 - 19:41:11
Adobe eta Barnes & Noble lankidetzan
Adobe Systems softwaregileak eta Barnes & Noble liburu-denden kateak liburu digitaletarako ePub eta PDF formatuak estandarizatzea adostu dute eta lankidetzan jardungo dute edukiak babesteko estandar bat garatzeko. Argitaletxeek eta liburu-dendek aukera izango dute ePub eta PDF formatuetako liburu digitalak babesteko pasahitz bidez edo identitatean oinarrituriko sistemen bidez, eta irakurleei plataformen bidez edukiak eskuratzeko aukera emateko. Barnes & Noblek denda fisikoak eta birtualak ditu (click and mortar) eta denda fisikoak liburu digitalen salmentan beren lekua izan dezaten ahalegintzen ari da. 2009/10/23 - 10:43:06
Ingelesezko testuak entzuteko tresna
Ingelesa entzunez ulertzea zaila egiten zaigunontzat ariketa ona da testuak ahots bihurtuta entzun eta ulertzen ez duguna idatzita nola agertzen den ikusi eta berriro entzutea. Horrela belarria egiten joaten zaigu. Hona ariketa horiek egiten lagunduko digun tresna bat: iSpeech 2009/10/15 - 19:43:03
Hizkuntzen-industria lantaldea aurrera doa Gipuzkoa Berritzenen barruan
Ikus bideoa . Ikus wikia 2009/09/29 - 10:48:05
Zein da amarauneko hiztegien etorkizuna?
Chadwick Matlin kazetariak 2009-09-27an The Washington Post egunkarian argitaraturiko It's Getting Easier to Find the Definition of 'Parasitic ' Online artikulutik itzulitako eta moldaturiko pasarteak. Amarauneko hiztegiek irauteko duten bide bakarra bilatzaileetatik baliabideak mailegutan hartzea da. Trafiko mota guztiek bilatzaile baten bidez iristen dira amarauneko hiztegietara, eta horrek esan nahi du publizitate bidezko diru-sarrera guztiak haietatik datozen kliken mendekoak direla. Interneten, orri-ikustaldiak ditu-sarrerak dira, bereziki orri batean dozenaka iragarki biltzen direnean, hiztegiak dituzten webguneek egiten duten moduan. Hiztegien trafikoa bilatzaileek ez balute elikatuko kontsulta-guneek ezin izango lukete iraun. Baina bilatzaileek beti izan dute eboluzionatzeko eta definizioak beren kabuz eskaintzen hasteko. Beraz hiztegiak dituzten guneak beti egon dira egoera ahulean. Hiztegiak dituzten guneek inoiz baino arrisku handiagoa dute. Oraindik ez dira hasi gainbehera, baina hasiko dira. Haiek hauspotu zituzten bilatzaileei begiratu besterik ez dago. Has gaitezen Googlerekin. Bilaketen merkatuko nagusiak funtsean ez du aldatu definizioak tratatzeko modua urtetan. Hitz arrunt bat kontsultatzen denean ez du zuzenean definiziorik ematen; hiztegietaranzko estekak eskaintzen ditu. Hori, ordea, nahita ari da egiten, emaitza batzuk ezkutatu egiten ditu. Hiztegiek ere babesten dituzte definizioak, zuzenean eman ordez, datu-base baten kontsulta baten bidez erakutsiz. Horrela joan dira gauzak orain arte, baina aldatu egingo dira. Bilatzaileak informazioa bilatzeko tresnak baino gehiago izango dira; erabiltzaileei galdetzen dutenaren erantzunak eskainiko dizkiete. Esate baterako Microsoftek abian jarri duen Bing bilatzaileak bestelako filosofia du. Hitz bat kontsultatzen zaionean Encartako definizioa aurkezten du hasteko eta beheraxeago Dictionary.com-ek eskaintzen duena. 2009/09/28 - 11:37:03
Nola ahoskatzen da?
Maiz sortzen da galdera hori ezagutzen ez den hitz bat idatzita ikusten denean. Arazo hori konpontzeko jaio da Forvo. Donostiako Forvo Media S.L. enpresak jarri zuen abian 2008ko urtarrilean. Web 2.0 moduan funtzionatzen du. Edozein erabiltzailek gauza hauek egin ditzake bertan: Hitzen ahoskera zein den beste batzuei adierazi, mp3 grabazioen bidez. Nola ahoskatzen diren ez dakien hitzak gehitu. Beste batzuek eskainitako ahoskerak ebaluatu eta eztabaidatu. Gehitu dituen hitz ahoskatuek zer bide egin duten ikusi. Hitz ahoskatuen mp3 fitxategiak jaitsi. Dagoeneko 32.000 erabiltzailek baino gehiagok egin dituzte ekarpenak ehunka hizkuntzatan. 2009/09/26 - 19:09:07
