ZingiZango Legazpiko Euskara Elkartea - Albisteak

Gurasoen arteko euskararen erabilera

 2012/02/23 - 08:37:05

Juani Delgadori Parot doktrina ezarri diote

Igande honetan bete behar zuen bere kartzela-zigorra. Parot doktrina ezarrita, hamar urte gehiago egin beharko ditu kartzelan. Aurrez, Kepa Solanari ere gauza bera gertatu zitzaion. Legazpiko Herrira taldeak manifestazioa deitu du egoera horiek salatzeko. Manifestazioa, otsailaren 24an, 19:00etan aterako da udaletxe atzetik. Bestalde, datorren astelehenean manifestazioa antolatzeko eta erabakiak hartzeko bilera egingo da Kultur Etxean, 19:00etan. Legazpiko Herrira taldeak legazpiar guztiei hitzordu horietarako deia egin die.  2012/02/17 - 16:12:06

Bertso-afaria bertsoa.com-en

Joan den ostiralean bertso-afaria izan zen Aitxuri jatetxean. Bertsoa.com orrian bertako saioak zintzilikatu dituzte. Bestalde, gure galerian argazkiak sartu ditugu. Hona hemen saioetako bideoak: http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea =2849 Hemen berriz, gure galerian, argazkiak: http://www.zingizango.com/argazkiak/taldeak/bertso-olariak/soto-arzallus-2012-02-10  2012/02/16 - 17:09:03

Euskal Abizenak Euskal Grafiaz kanpaina

Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako Euskara zerbitzuok "Euskal Abizenak Euskal Grafiaz" kanpaina jarri dugu martxan. Animatu , erraza da eta denbora gutxi eskatzen du!!! EUSKAL ABIZENAK EUSKAL GRAFIAZ Herriko epaitegietan egiten da. Erraza da, eta denbora gutxi eskatzen du. HELBURUA Erdarazko grafiaz idatzitako euskal jatorrizko abizenak euskaratzea. Adibideak: Aguirre > Agirre Echeverria > Etxeberria Aramburu > Aranburu Garcia > Gartzia Arcelus > Artzelus Iturrioz > Iturriotz Areizaga > Areitzaga Manchola > Mantxola Echave > Etxabe Mugica > Muxika Echaniz > Etxaniz Ormaechea > Ormaetxea BA AL DAKIZU NOLA IDATZI ZURE ABIZENA? Abizena euskal grafiaz inskribatu nahi izanez gero, Euskaltzaindiak araututakoaren arabera egin behar duzu. Beraz, zure abizena euskaraz nola idatzi behar den jakin nahi baduzu, begiratu Euskaltzaindiaren web orrian: http://www.euskaltzaindia.net/dok/eaeb/eoda/deiturak.pdf ZER ETA NON EGIN BEHAR DUZU? Izen-abizenen grafia euskaratzeko tramitea bake epaitegietan egin behar da, eta honako agiriak eraman behar dira: Nortasun Agiria eta horren fotokopia; jaiotza-agiri literala (Bake Epaitegian eskatu behar da) eta errolda-agiria (udaletxean eskatu behar da). INFORMAZIO GEHIAGO (BAKE EPAITEGIETAN): Ezkio-Itsaso: 943721303 Legazpi: 943 73 71 70 Urretxu: 943 08 27 29 Zumarraga: 943 72 91 58  2012/02/15 - 14:11:21

LEGAZPI STOCK 2012 - AUKERA PAREGABEEN 3. AZOKA

Urola Garaiko Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegotik honako oharra bidali digute: Ilinti, Legazpiko Merkatarien Elkarteak antolatuta, Legazpi Stock azokaren hirugarren edizioa ospatuko da otsailaren 25ean, larunbata. Kalitatezko produktuak preziorik onenean erosteko aukera izango da Legazpiko Euskal Herri plazan. Besteak beste, arropa, oinetakoak, osagarriak, barne-jantziak, etxerako oihalak eta papergintza produktuak izango dira salgai aparteko deskontuekin. Guztira 14 merkatarik hartuko dute parte azokan 9:30etatik 19:00etara.  2012/02/15 - 14:11:21

Mozorro desfilea Gaztetxean

 2012/02/13 - 19:56:17

Martxoan Bertsoa Legazpin

10. urtez antolatuko du Urretxu-Zumarragako bertso eskolak Martxoan Bertsoa. Urte batzuk badira ekitaldi horietan Legazpik eta legazpiarrek ere parte hartzen dutela. Oraindik egitaraua itxi gabe daukate baina legazpiarren parte hartzea ezagutzen dugu, dagoeneko: Martxoan Bertsoaren barruan antolatzen den txapelketan, gure herriko bi taldek kantatuko dute eta kanporaketetako bat Legazpiko Arranon jokatuko da, martxoaren 3an, 23:00etan. Beste bi talderekin batera Hegialde taldeak kantatuko du hor. Talde horretako kide dira Iñaki Lizarralde, Andoni Aizpeolea eta Joseba Barandiaran. Beste talde legazpiarrak martxoaren 17an kantatuko du Urretxun. Hgezurralde taldean Igor Iñurritegi, Julen Agirreburualde eta Asier Iriondo izango dira. Oraindik tokia ez dute erabaki. Badakigu gogoz entrenatzen hasita daudela eta bihoakie gure animoa herrikideei eta gainerakoei.  2012/02/13 - 16:01:02

Ume-eramaileak hitzaldi-tailerra

Otsailak 13, astelehenean 17:30etatik 19:30etara Kultur Etxeko ikastaro gelan eta Meitaimaitie elkarteko kide batek eskainia. Herritar batzuen ekimenez Amatasun tailerrak jarri nahi dira martxan eta horretarako lehen saioan ume-eramaileen gaia jorratuko da. Lehen saio honen erantzuna ikusi ondoren aztertuko da tailerrei jarraipena eman ala ez. Lehen saio honetan honako hauek jorratuko dira: - Umearen anatomia, jaiotzetik oinez hasten dan arte. - Kanpo-haurdunaldia, umea gainean eramatearen garrantzia. - Egoera eta etapa bakoitzerako ume-eramaile guztiak. - Probatzeko aukera.  2012/02/10 - 10:43:04

Kaurismäkiren "Le Havre"

Film hau da ostiral eta larunbata honetan, otsailak 10 eta 11, gaueko 22:15etatik aurrera Zine-Klub taldeak Latxartegi Aretoan eskeiniko duena.  2012/02/07 - 13:31:10

Festa mexikarra Alaitasuna errondailarekin

Otsailaren 17an, Alaitasuna errondailak giro mexikarra ekarriko du gure kaleetara. Hori iragartzen duen kartela bidali digute:  2012/02/06 - 18:19:02

Nabigatu euskaraz