1937
Larrabetzu, guda baten lekuko
Agur Intxorta maite
Agur Intxorta maite izeneko diskoan bildu zuten 1936-37 arteko gerra kantuak. Kronikak, filmeak eta gerra zibilaren dokumentuak bazeuden baina kantuak falta ziren. Garaiko Euskal Herriaren soinu banda bildu dutela esan daiteke disko honekin. Ostegunean ( Ekainak 14) izan ziren gurekin disko honen sortzaileak: Joseba Tapia musikaria eta Koldo Izagirre idazlea, kontzertu hitzaldi bat eman zuten Hori [...] 2007/06/17 - 01:07:13
Bideo gehiago ikusgai
Ukl bideo produkzioen eskutik hemen dituzue ikusteko beste bi bideo-erreportaia, lehenengoa pasa den domekako ibilaldiarena eta bigarrena Angulerin dagoen erakusketaren inguruan. Bide batez , azken orduko ohar bat daukagu zuei komentatzeko: Bihar Osteguna, Ekainak 14, HORI BAI gaztetxean 20:00etan kontzertu-hitzaldi bat emango dute KOLDO IZAGIRRE k eta JOSEBA TAPIAk. Beraz ez da Angulerin egingo, [...] 2007/06/14 - 03:13:05
Larrabetzutik Ibilaldia
Domekan herritik egin zen ibilaldia arrakastatsua izan zen, 100 bat lagun ibili ginen Burdinazko gerrikoaren aztarnak bisitatzen. Sarrikola, Zerra, Gaztelumendi eta Basagunetik ibili ginen. Sancho de Beurco elkartearen Aitor Miñambres historialaria izan zen gure gida. Momentuan ikusten genituen aztarnen azalpenak maisuki erakuzten zizkigun. Honen lekuko dira egun hartan ataratako Argazki eta bideoak, hemen [...] 2007/06/13 - 03:52:05
1937ko gerra gogoratzeko
1936an faxistek Errepublikaren kontrako gerra hasi zuten. 1937an gerra horren lekuko izan zen gure herria. Bizkargi, Gaztelumendi, herriko baserri eta auzoak, herria bera. Orain, 70 urte beranduago Burdinezko garrikoari buruzko kultur astea antolatu dute Arrekikili elkarteak eta Bizkargi 1937 ekimenak. Aste honetan hasita, faxistak Gaztelumenditik Bilbora egin zuten bidea gogoratuz, eta euskal gudariak omentzeko, ekitaldi sorta itzela [...] 2007/06/06 - 08:38:02
Argazki erakusketa herriko tabernatatik
Ukl-ren blogetik ateratako sarrera, larrabetzu-larrabetzuTIK kaixo. Argazki erakusketa martxan dau. Larrabetzuko tabernetan eskegita dauz. ARGAZKI GEHIAGO. Asteburuan, lanean ibili dira, anguleri ingurua prestatzen. Trintxerak eta guzti prestatu dabez. Aste buru honetan martxan jarriko da Anguleriko esposaketa. Txarlak, pelikulak, kantaldiak, . oso oso interesantea, eta herrian eginda eta herritarrok egindako kultur ekitaldia. hau da hau, dagoena 2007/06/06 - 08:38:02
Burdinazko gerrikoa
Burdinezko gerrikoa edo Gazteleraz ezagutzen dugun Cinturon de hierro, tunel, trintxera, bunker eta gotorlekuz osaturiko defentsa sistema bat izan zen 1937ko gerra zibilean. Bilbao eta iguruak defenditzeko eraiki zen Alberto de Montaud y Noguerol generalaren aginduetara. Militar aldetik ikusita Lehen mundu gerrako frantzesen defentsa estrategia estatikoa hartu zuten eredutzat, Linea Maginot baten antzeko [...] 2007/06/06 - 08:38:02
