Egian Egiaz

Egiako Bloga

Babel eta Igogailua II

Iturria: Irutxuloko Hitza Orain dela denbora asko, urte bat ia, Egia auzoko blog honetan hitz egin genuen Plaza Haundiko Igogailuaren inguruko gorabeherei buruz. (Ikus: Babel eta Igogailua). Urte bete da, jada, obrak hasi zirela, Udalak lau hilabete eta erdian bukatuta egongo zela esan zuen arren. Orain dioenez, 2008. urte hasierarako bukatuta egongo dira, obrak hasi eta [...]  2008/02/26 - 10:38:31

Egian Egiaz-en urteurrena. Mila esker Blogak Zerotik.

Bada urte bat Egian Egiaz sortu genuela. Eta gaurko honetan, urtemuga honetan, Egiako Atari honen Genesiaz jardungo gara. Urte bat bada Blogak Zerotik kurtsora joan ginela, blog egoki bat nola egin erakutsi zigun ikastaro bat. Hura Galder Segurola-ren eskutik etorri zen, lagun on bat. Azaldu zizkigunak idatzi egin zituen gero eta bere blogera igo zuen ikastaroa, [...]  2008/02/26 - 10:38:31

Abertzale.eu-ren Jaiotza

Pasa den ostegunean, abuztuak 8, buletin digital berri bat jaio zen: Abertzale.eu. Blog horrek, indetependentismotik eta ezkerretik beste Euskal Herri baten eraikuntza izan daitekela dio. Egian Egiazetik zortea izan dezatela espero dugu.  2008/02/26 - 10:38:30

Le Bukowski

Itzuli da. Bukowski itzuli da. Aste batzuk badira Bukowski taberna berriro ireki zela. Egin genuen, Egian Egiaz blog honetan taberna mitiko honi buruzko omenaldi-idazki bat. Hura: Bukowskiren Memorian artikuluan irakur dezakezue. Baina orain itzuli egin da, Egia Kaleko 18an dagoen musika ikonoa itzuli egin da. Aurpegia garbituta dauka, izena aldatuta: Le Bukowski. Musika Kluba. Baina betiko [...]  2008/02/26 - 10:38:30

Egia EgitEA

Lehengoan, Egia gure auzotik paseoan nenbilenean, Eusko Alkartasunako udaleko hautagaiak aurkitu nituen. Han zeuden, Jaione Arratibel, Ricardo Burutaran eta Harkaitz Millan, besteak beste. Haien alderdiko Egiako hauteskunde programa banatzen ari ziren. Bi gauza iruditu zitzaizkidan harrigarri. Lehena, auzokako programa izatea. Bigarrena, haiek hura banatzen aritu izana. Lan gogorra, euria baitzen. Benetan konpromisoa harturiko hautagaiak, [...]  2008/02/26 - 10:38:28

Hauteskunde Eguna

Atzo gauzatu ziren, Euskal Herri osoan bezala, Donostiako Udalerako hauteskundeak. Irabazlea PSOE izan genuen, baina gure blog hau Egia auzoari dagokionez, gure auzoko emaitzak jarriko ditut: PSOE: 2342 ANV: 1341 PP: 982 PNV: 818 EB-ARALAR: 734 EA: 437 Artikulu hau gaztelaniaz irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.  2008/02/26 - 10:38:28

Euskal Herria EgitEA

Hauteskundeak hasi dira. Nabaritu duzue, ezta? Buzoiak Odonen panfleto eta sasi-aldizkariez beterik. Geure diruarekin egindako panfletoak. Kanpainian gaude, nabari da. Haizeak daramatza esames asko, gehiegi agian. Orain Eusko Alkartasunak kanpainiarako egin duen bideo batekin utziko zaituztet. Bideo oso interesgarria: Artikulu hau gaztelaniaz irakurri nahi baduzue sakatu hemen.  2008/02/26 - 10:38:27

Espaloi txikia. Espaloi handia.

Bukatu dira Aste Santua eta Pazkoko Astea. Bukatu dira oporrak. Denok hasi gara berriro lanean. Eta gu bezala, udal-langileak ere lanean hasi dira. Eta zein lan dute oraingoan? Karmengo Amaren kaleko espaloia handitzea. Astelehenean ikusi nuen lehen aldiz lurrean, espaloia bitan bereizten zuen marra eten bat. Gero jakin nuen, marra hura hesi batzuen kokalekua markatzen zutela. Orain [...]  2008/02/26 - 10:38:27

Egian Egiaz Elebidun!

Bai, hala da. Gaurtik aurrera Egia auzoko blog hau elebiduna izango da, euskaraz eta gaztelaniazko bertsioak izango ditu. Beharrezkoa ikusten genuen irakurleei gaztelaniazko aukera bat ematea. Ildo horretatik, Wordpressekin gaztelaniazko bertsioa eraiki dugu. Ez da erraza izan eta arazoak izan ditugu eta. Horregatik, gure lagun on Galderri eskerrak eman nahi dizkiogu, eskaini eta emandako laguntzarengatik. Egian [...]  2008/02/26 - 10:38:26