Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info

Getxo Antzokitik berriak 2

PDF fitxategiaren deskarga Getxo Antzokiko informazio guztiarekin 2.  2010/03/11 - 09:29:03

Kirol campusak Aste Santuan (Gurasoentzako informazio interesantea)

Datorren Aste Santuan, gabonetan egin zuten bezala, hainbat klubek, Getxo Kirolak-ekin elkarlanean, gimnasia erritmiko, eskubaloi, errugbi eta saskibaloi campusak antolatuko dituzte udalerriko umeentzako. Saskibaloia Getxo Saskibaloia Taldeak campusa antolatu du apirilaren 6, 7, 8 eta 9rako, Gobelako kiroldegian 09:00etatik 14:00etara. Kirol anitz praktikatzeko aukera izango dute 4 eta 11 urte arteko umeek. Saskigetxo ikastaroan psikomotrizitatea, patinajea, saskibaloia, dantza eta igeriketa egiteko aukera izango dute. Lau eguneko ikastaroak 55 euroko salneurria du (hamaiketakoa barne); egun bakarrerako izena eman nahi izanez gero 15 euro ordainduko da. Inskripzioa egiteko deitu 662 940 474 edo 662 940 436 telefonoetara; bestela, www.getxosaski.com web orriaren bitartez. Errugbia Getxo Rugby Taldeak ere campusa antolatuko du apirilaren 6, 7, 8 eta 9an 09:00etatik 14:00etara arte, Fadurako errugbi zelaian eta kiroldegiko frontoietan. Errugbiari lotutako ariketak eta jolasak ingelesez praktikatzeaz gain, osasunari, elikadurari,... buruzko hitzaldiak emango dira. Prezioa 80 eurokoa da (60 euro, Getxo Kirolak-eko bazkidea izanez gero). Izena emateko: 94 491 39 65 tel. edo getxorugby@getxorugby.org Gimnasia erritmikoa Getxoko Gimnasia Erritmikoko Klubak martxoaren 29, 30 eta 31an antolatuko ditu kirol honi lotuta hainbat ekitaldi 10:30etatik 13:30etara Fadurako kiroldegian. Jolasaren bidez gimnastika erritmikoa guztien esku jarri nahi du. Argibideak: intxaurragari@hotmail.com -en edo, bestela, deitu 665 73 35 57 zenbakira. Izena emateak 40 euroko salneurria du, 20 eurokoa klubeko bazkidea izanez gero. Eskubaloia Martxoaren 29, 30 eta 31an, 08:45etatik 14:00etan, 6 eta 14 urtekoentzat egingo da campusa Gobelako kiroldegian. Bertan eskubaloia ardatz duten ariketak zein jolasak praktikatzeko aukera izango da, baita igerilekua erabiltzeko ere. Getxo Kirolak-eko edo klubeko bazkideek 50 euroko prezioa ordaindu beharko dute; beste guztiek 60 euro. Informazio gehiago: 94 608 18 88 zenbakian edo, clubbalonmanoromo@euskalnet.net -en.  2010/03/09 - 15:58:04

Areetako Urkijo kalea oinezkoentzako

 2010/03/02 - 12:03:04

Getxo antzokia: PPren proposamena Getxoren etorkizun kultural eta ekonomikoaren aurka

 2010/02/26 - 19:09:05

Familia ugarientzat onartutako dirulaguntzen zenbatekoa bikoiztuko dugu aurten

Informazio gehiago: getxo.net  2010/02/26 - 19:09:05

Getxo antzoki barria

 2010/02/22 - 08:29:03

BiscayTIK: teknologia-gunea eta enpresa elkartegia

Teknologia-gunea Egitasmo guztiz berritzailea eta bakarra da, Microsoft etxeari lehiaketa publiko bitartez 17,4 milioi eurotan eman diotena, eta bere helburuen artean daude herritarrei administrazioa hurbiltzea, komunikazio bide berri baten bidez, Interneten bidez, Bizkaiko udalen informatika-tresnak homogeneizatzea, udal horien barne kudeaketa eta herritarrekiko harremanak hobetezeko eta Bizkaiko nazioarteko erreferente bihurtzea udal administrazioan informazio eta ezagutza teknologien aplikazioari dagokionez. Proiektuaren lehenengo ardatza posta elektronikoko zerbitzua herritarrentzat indarrean ezartzea izango da. Proiektuaren bigarren jarduera udaletarako informatika sistema bat abiaraztea da. Horren bidez, udalek kudeaketa integraleko sistema bakarra izango dute; sistemak herritarrei aukera emango die administrazioarekin harremanetan jartzeko, etxetik irten gabe. eta enpresa mintegia BiscayTIK proiektuak Teknologia-Gune berria garatuko du Bake Eder lursailean, nazioarteko lehen mailako etxe ezberdinen sostengua dela medio. Gune honek biziraun ahal izateko behar bezainbat diru-sarrera sortuko ditu; horrez gainera, aberastasun gehigarria sortzen ahaleginduko da, ekonomikoa ala beste mota batekoa, -adibidez, ezagutzaren transmisioarekin loturikoa-, denboran zehar iraunkorra, eta Getxoko zein Bizkaiko pertsonen eta enpresa-ehunaren garapenerako lagungarria. Getxok ekimen honetan Teknologia-Gunearekin ere kontatuko du, Areeta merkatuaren egungo kokalekuan eginiko eraikin berrian. Bertan instalatuko dira BiscayTIK proiektuaren inguruan sortzen diren enpresak. Informazio gehiago: BiscayTIK  2010/02/19 - 15:18:06

Uribe kostako hizkuntza ondarea jaso eta zabaltzeko lankidetza hitzarmenaren sinaduran

Ekitaldi honetan Uribe Kostako Hizkuntza Ondarea Jaso eta zabaltzeko lankidetza hitzarmena sinatzeko bildu gara. Horretarako ,hain zuzen ere, gaur nirekin Juan Olea Mentxaka, Lemoizko Alkatea eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen lehendakaria, Eneko Arruebarrena Elizondo, Leioako alkatea eta Joseba Goikuria Zarraga Erandioko alkatea, ditut mahaikide eta alde horretatik nire eskerrak adierazi nahi nizkioke. Beraz, esan dudan moduan, agerraldi honetan gauden guztiak gure hizkuntza jaso eta zabaltzeari bultzada emateko asmoarekin bildu gara gaur, tokian tokiko garrantzi handia ematen diogulako. Orain arte udalerri bakoitzean lan egin da esparru horretan eta orain batera jokatzeko une aproposa izan daitekeela uste dugu. Hitzarmenarekin eskualdeko herri guztietan jasotako materiala bateratzea, kalitatea zaintzea eta guztiok erabili ahal izateko formatuan jartzeko beharra ikusi dugu. Hori dela eta egindako lanak herritarren artean zabaldu nahi dugu, produktu interesgarriak sortuz. Produktu horiek, besteak beste, ondarea ezagutzera emateko, kultur interesa sortzeko eta ordezkatzen dugun ingurua hobeto ezagutzeko balio behar dute, hori da, azken batean, ekimen honekin honekin. Hori dela eta helburu hauek zehaztuko ditu lankidetza-hitzarmenak: -Datozen urteotan monografikoak egitea eta argitaratzea, ingurua eta historia hobeto ezagutzen laguntzeko. Alde horretatik beraz, Monografiek, gure esparru geografikoan gai bati buruzko jakintza-esparru oso bat hartuko dute. -Bigarren helburua, jasotako materiala egoera txarrean dagoenean (esanahia galdutako abestiak, zentzu argirik gabeko esaldiak, funtzio didaktikoa galdu duten ipuinak...) berreraikitzea izango litzateke Hitzarmena 2011ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean eta denboraldi honetarako hainbat zeregin ezarri dira, tartean: *Herri bakoitzak aldez aurretik egin duen lana formatu bateratuan jartzea eta beste edozein erabilerarako sailkatzea. *Monografia bi egitea: (bata ahozko tradizio errimatuari buruzko monografia eta bestea herri egutegiari eta Uribe kostako mitologiari buruzkoa). *Hondatutako kultur adierazpenak berreskuratzea eta formatu literarioan jarri eta zabaltzea Lan hauen aurrekontua 60.000 euro izatea aurreikusten delarik . Beraz, gure euskararen alde lan egiteko, gure ondare lingistikoa babesteko eta ezagutarazteko, eskualdeko udalerri guztiak ahaleginak batu, estrategiak zehaztu eta guzti horretarako baliabideak jarri egingo ditugu. Orain, inoiz baino gehiago, denak norabide berdinean arraun egin behar dugulako, dudarik gabe.  2010/02/10 - 23:50:03

Asteburuko beharra Sabino Arana Fundazioaren sari banaketarekin amaituz

Aurreko astea gogorra izan bazen lanaren aldetik, asteburua ez zen atzean gelditu eta horrela, ostiraleko osoko bilkuran Getxo Antzokiaren eztabaida jarri bazen mahai gainean (auzokideak ere bertan agertu zirelarik) zapatuan Gobela ibaiak berriz bere protagonismoa berreskuratu zuen eurite indartsuak zirela eta. Azkenean gauzak ez ziren gehiago okertu eta beraz igandean Arriaga Antzokiann egoteko aukera eduki nuen, Sabino Arana Fundazioak urtero ematen dituen sari banaketan hain zuzen. Ekitaldi benetan unkigarria, Ibarretxe Lehendakariak eta ETAk erahildako Uria enpresariaren, Altuna-Uria erainkuntza enpresaren zuzendariek botatako hitzen ondorioz batez be. Bertan egon ginen guztien txalo, babesa eta beroa jaso zituzten biak, dudarik gabe, euskal gizartearen babesa eta laguntza daukatelako ere. Aipatzeko ere noski Manuel Ekin Patarrollo ikertzaile kolonbiarraren hitzak. Guztiek besteen errekonozimendua jasotzeko lan egiten dugula esan zuen berak. Beharrezkoa dugula.Ez da gutxi, azken batean aberastasun pertsonala alde batera utziz malariaren bakunan lortu zituen emaitzak dohainik eskeini zituen ikertzailearen ahotik baldin badator iradokizuna. Azkenean, euskal arrantzaleen ordezkariek ere egi borobilak bota zituzten, euskal gizarteari eskerrak eman ondoren. Bertan zegoen Lopez Lehendakariaren ordezkariren bat, Bermeoko Kofradiaren Presidenteak hitza hartu zuenean momentu txarrak pasa zituela komentatu zidaten. Ulergarria guztiz, bizkaiko kostaldeko euskara erabil zuen Iñaki Zabalak eta den dena ulertu zitzaion. Edozein kasutan ezin ahaztu, Inma Shara (Inmaculada Saratxaga) orkestra zuzendari prestigiotsua den euskal emakume gaztearen eskerrak, bere euskaltasuna arroz azpimarratuz, ezta ere Errealeko presidentearena, bere taldearen ehunurterrena goraipatuz. Zorionak beraz Sabino Arana Fundazioari!. Aurten ere emandako sariekin berriz asmatu dute, dudarik gabe.  2010/02/01 - 20:26:02

Getxo Antzokia eta Telefonicaren eraikuntza

 2010/02/01 - 14:31:02