Leire Larrañaga

Argazki bloga

Udaberria hemen da

Eguraldia zoratu xamar dabilela nabarmena da. Otsailak 23 da gaur eta udaberria hemen da dagoeneko. Aurten Corte Inglesera baino lehenago etorri da gainera. Batzuentzat, Berotegi Efeketuaren kontua da; besteentzat, ziklikoa da, beti izan dira holakoak: neguan manga motzetan eta udaberrian elurteak. Zergatiaren adostasunik inoiz izango den ez dakit, baina egia da ingurumena asko ez dugula zaintzen. Nik nere aldetik Kyotokoaren zain egon gabe neure konpromiso batzuk hartzeko asmoa dut. Hauexek: - Ahalik eta ur gutxien erabiliko dut. - Argia beharrezkoa denean bakarrik piztuko dut. Eta kontsumo txikiko bonbilak jarriko ditut. - Gaur baino ganora gehiagorekin birziklatuko dut. Yogurt poteak nora botatzen dira, kartoietara edo ontzietara? - Kotxea beharrezko dudanean ibiliko dut. Buenooooooo, hau ez dakit ba egingo dudan. Baina ez da nere kulpagatik bakarrik izango eh! Paseoko bizikleta bat erosi nuen orain urte batzuk, Gloria bataiatu nuen (marka horretakoa zen), eta bi hilabete ez nuen iraun bizikletarekin. Harzubiko tabernara ia-ia sartu nintzen Eusko Treneko autobus bat gainera etorri zitzaidalako. Harrez gero ez dut Azpeitian gehiago erabili. Nik uste kotxea ahalik eta gutxien erabiliko dut jarrita egokiago izango dela. - Beharrezko denean bakarrik inprimatuko dut. Ordenagailuan dudan guztia paperean ez dut behar. - Nire konpromisoak publiko egin eta ingurukoak ere norberaren konpromisoak hartzera bultzatuko ditut. Listo, azkena behintzat egin dut.  2011/10/07 - 17:50:07

Nun bitu?

Atzo gure attek etxera onddoak ekarri zituen. Lagun batek eman omen zizkion, kilo mordozka bildu zuela eta. Urtero izaten ditugu gurean onddoak, beti atten lagunen batek emanda. Eta estimatzen dira. Mantzoagatik jaten ditugu! Baina nik jateko horrez gain, behingoagatik nahi nuke zelaira joan eta onddo 'alfonbra' bat topatzea, eta kontuz-kontuz otarran batzea. Jatea baino ederragoa izango da hori. A zer emozioa! Baina jai dut. Neri ez dit balio Murumendin badirela esateak. Zein langatatik abiatu eta zenbagarren pinuazpian dauden jakin nahi dut nik. Alper xamarra ere banaiz eta. Inork esango al dit?  2011/10/07 - 17:50:07

Kontxako bandera - zaletuak

Kontxako Banderako lehenengo igandea zen atzokoa, ez dut zaletasun berezirik estropadetako, baina egun pasarako aitzaki polita eta han izan nintzen. Arraunean ari zirenei begira baino entretenimendu gehiago izan nuen ingurukoekin, zaletuekin. Haiek bai interesa jarri! Horko irrati txiki, horko 'kataleju', denborak apuntatzeko libretatxoak, bozina eta bestelakoak...  2011/10/07 - 17:50:07

Hauekin Abitainea seguru!

Bai, nik ere nahi nuen ba onddo batzuk etxea ekartzie, baina basuen barrena pare bat ordu ibiliatiken'e alperrik. Begiye txarrea ohitute izengo det, ze onetik ez nuen ezer ikusi! Polittek bai, kuriosuek perretxikuek, baino jateko tentaziyoik batez. Hauei mokau bat in eta Abitainea seguru! P.D.: Juan Joxe, perretxikuen izenak zein dien jartzie zuretzako uztet.  2011/10/07 - 17:50:07

Irisgarritasuna?

 2011/10/07 - 17:50:07

Moda berria? Umekotxeen matrikulak ez dira modan jarri

Josuren 'Moda berria?' irakurri dudanean iaz ateratako argazki honekin akordatu naiz. Kuadrilako bat bisitatzen izan nintzen Goteborg-en (Suedian) eta atentzioa eman zidan umekotxeek matrikula zutela. Umearen izena eta jaiotze data zuten matrikulek. Ia denek zuten gainera. Eta grazia egin zidan. Pentsatu nuen laster Azpeitira alleako zela moda hau. Batek matrikula jartzea nahikoa. Baino oraindik ez dut halakorik ikusi. Mila xelebrekeri ikusteko gaude oraindik, baino danake ez ditugu azpeitiarron gustokuek itxurie. Bueno, igual ixiltzie hobe. Akaso argazkiye ikusite umien izena eta zenbat hilebete ditun esaten nazkaute daonen batek jarriko du eta.  2011/10/07 - 17:50:07

Poteo lagun xelebrea

Email kate luze horietako baten ondoren bi argazki hauek jaso ditut gaur. Niri anaiak bidali dit, hari laneko batek, lanekoari lagun batek, hari beste lagun batek, hari auskalo nork. Honez gero Azpeiti erdiak ikusita izango ditu argazkiak, baina blogean jartzeko modukoak direla iruditu zait. Egilearentzat oharra: Saiatu naiz zure aztarna ateratzen, baina ez da erraza. Blog hau ikusteko kasualitatea tokatzen bada, estimatuko nuke noiz eta nola atera zenituen argazkiak eta taberna barruko 'giroa' komentatuko bazenuke.  2011/10/07 - 17:50:07

Urtegian Madison County-ko zubia?

- Aspaldi izen al haiz pantanuen? ikusi al den bide berriye? - Azkena neguen eta orduen iten ari hitunan - Oso politte jarri dinebe. Ni lasterka joaten naun, eta bide berri horretan ez zegon aldaparik. Bankuek, heziyek bide ertzien eta Madisoneko zubi bat'e jarri dinebe. - Madisoneko zubiye? - Bai, egurrezko zubi polit bat. Aterpe ta guzti. - Ikusi ber dinet hori! P.D.: Clint Eastwood-ek politto ateako zuen zubitxue.  2011/10/07 - 17:50:07

Jakinekoa zen

Bai, jakinekoa zen. Jakinekoa zen Perez Arregiko plazatxoak kotxerik gabe etzuela asko iraungo. Azpeitiarrak bi pausu ematea baino nahiago dugulako edozer egin eta kotxea delako gure 'patroi handia'. Non dugun 'errena' ere ezaguna da, eta plazatxoan kotxerik ez aparkatzeko piboteak jarri dituzte, baina nahikoa ez. Plazatxora kotxea sartu daiteke eta lotsa handirik gabe erdi-erdian uzten duenik ere bada. Azpeitiko hiri zintzo eta leiala omen gara, halaxe dio Udalak bere oharretan. Azpeitiko hiri alper eta nagia jarri beharko luke, zuzenagoa litzateke. Argazkiak gaur, ostirala, goizean 10:30ean ateratakoak dira. Damason, Soreasun, Zelai luze inguruan ordu horretan aparkatzeko arazorik ba al da?  2011/10/07 - 17:50:07

Baserritarren Eguna, uztailak 22

Atzoko eguneko argazki batzuk.  2011/10/07 - 17:50:07

Nabigatu euskaraz