Debagoienako albisteak

Debagoienako albisteak

Elurra euri bihurtu da behean, baina egunotan baino gehiago egingo du goietan

 2012/02/05 - 09:52:08

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du Kutxako Gizartekintza planean parte hartuko "bazterketa politikoari eusten" zaion artean

Gipuzkoako Kutxako Gizartekintzaren lau urteko plangintzan parte hartzeari "uko egingo" dio Foru Aldundiak, entitate horretako erabaki guneetan "bazterketa politikoa indarrean" dagoen heinean. Halaxe eman du aditzera ohar bidez Gipuzkoako Foru Aldundiak.  2012/02/04 - 18:39:01

Elurrarekin disfrutatuz, herritarrak pozik

Elurrak utzitako paraje politez disfrutatzen ari dira herritar ugari. Gaztetxoenak han hemenka ikusi ahal izan ditugu elur pelotak botatzen jolasean, edota baita trineo edo plastikozko poltsa erraldoiez aldapetatik behera joaten. Eskiatzea gustuko dutenek, berriz, mendi aldera egin dute Euskal Mendi Federazioak emandako gomendioari muzin eginez. Beste barik, elurraz disfrutatu nahi zutenak ere gustura ibili dira. - ARGAZKI GALERIA  2012/02/04 - 16:41:08

Elurra hasi du goizean, eta bideen egoera unean-unean alda daiteke

Gauean ateri egon eta gero goizean hasi du berriro elurra, eta horixe iragarri dute datozen orduetarako. Dena dela, ez da prezipitazio asko espero. Arratsaldean ipar haizeak atzera egingo omen du, baina 300 metroan jarraituko du elur mailak. Errepideak garbi daude oraingoz, baina izotza egon daiteke han-hemenka eta gogoan izan elurrak une batetik bestera aldarazi dezakeela egoera. - EGURALDI IRAGARPENA HEMEN - MENDATEEN EGOERA HEMEN  2012/02/04 - 10:53:01

Iñaki Murua: "Etorkizunak esango digu bertsolaritzak ze iturritik edaten duen eta ze aniztasun duen"

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 25 urte bete ditu. Zapatuan ospatu zuen Bertso Egunean. Liburua eta DVDa ere kaleratu ditu. Elkarteaz, eta lehengo eta gaurko bertsogintzaz dihardugu elkarteko Lehendakariarekin.  2012/02/04 - 01:17:01

"Beldurra emateko moduko eguraldia" datorkigu astebururako

"Beldurra emateko moduko eguraldi mapa" datorrela esan digu Peio Zabalak. Bihar, zapatu iluntzerako etorriko da fronte gogorra. Domeka eguerdian sekulako nahas-masa etorriko dela gaineratu digu frantziskotarrak. Maluta handiko elur ekaitza izango dugu domekan. Hona Pello Zabalaren iragarpena.  2012/02/03 - 19:36:02

Txamarra eta mendiko boten salmentek gora egin dute egunotan

Tenperatura hotza dela-eta, kirol dendetan eguraldiari aurre egiteko hainbat arropa eta osagarri saldu dituzte egunotan: txanoak, eskularruak eta baita trineoak ere, esaterako. Aurtengo neguan orain arte ez du horrenbesteko hotzik egin, eta orain igo dira salmentak, esan moduan, kirol dendetan.  2012/02/03 - 15:45:04

Elur gehiago zapatu iluntzerako eta domekarako

"Bildurra emateko moduko eguraldi mapa" datorrela esan digu Peio Zabalak. Bihar, zapatu iluntzerako etorriko da fronte gogorra. Domeka eguerdian sekulako nahas-masa etorriko dela gaineratu digu frantziskotarrak. Maluta handiko elur ekaitza izango dugu domekan. Eguraldiaren iragarpen zehatza gaur ilunzteko zortzi t'erdiak inguruan izango duzue Magazinea -n Pello Zabalaren eskutik. - Mojategiko partidu guztiak bertan behera asteburuan - Gora-beherak hainbat autobus lineatan - Leintz-Gatzaga eta Kurtzeta itxita, osterantzean, errepide nagusiak ondo daude - Elgetan errepidea zabalik, kontuz baina izotz plakekin - Ehizan egitea debekatu egin dute elurtea dela-eta - Egoera nahiko ona da, baina Umezaintzarako bidea, adibidez, arriskutsu dago Arrasaten - ELURRETAKO ARGAZKIAK  2012/02/03 - 15:45:04

Elurteak eragina izango du kirol hitzorduetan

Elurtea dela-eta Mondrak aditzera eman du bertan behera utziko dituztela asteburuan Mojategin jokatu beharreko norgehiagokak. Arrasateko taldea izan da erabakiaren berri ematen lehena, baina baliteke Debagoieneko gainontzeko futbol taldeek ere berdin jokatzea, astebururako elur gehiago iragarri dutelako. Ikusteko dago, baita ere, kantxa barruan jokatzen diren kirol jarduerekin zer gertatuko den. Bestalde, Eskola Kiroleko hitzordu guztiak ere bertan behera geratu dira. Joango gara zehazten.  2012/02/03 - 13:42:06

Baionako Lizeokoak gurean

Arizmendi ikastolak eta Baionako Lizeoak lehen trukea egin dute oraingo egunetan. Baionarrak gurera etorri dira eta hemendik hara joango dira hurrengo. Eguraldiak, halere, ez die laga aurreikusita zituzten ekimen guztiak burutzen. Baina egin dituzte batzuk. Esaterako, eguenean, Goienan izan ziren, bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten Arrasateko egoitza. Erredakzioa, telebistako platoa eta abar, eta Magazinea -n parte hartu zuten.  2012/02/03 - 13:42:06

Nabigatu euskaraz