ertza
software librea eta euskararen arteko ertzean.
Nola biratu mahaigaina 90 gradu
Dell 2408WFP erosi berriak (hainbeste ordu pantailaren aurrean ) pantaila 90 gradu biratzeko aukera ematen duenez, probatzeko gogoa neukan. Antza denez Windows eta Mac OS X sistema eragileetan pantaila biratzearekin irudia ere automatikoki biratzen da. Ohiko moduan, GNU/Linux erabiltzaileak beste multzo batean gaude eta, beraz, pixka bat saltseatu beharra dago aipatu efektua lortzeko. Gakoa X.Orgen RandR (Resize and [...] 2008/05/09 - 00:33:09
GSoC 08: abentura berri baten hasiera
Aspaldi nabil hemen ezer idatzi gabe, hain zuen nahia eta ezina elkartzen diren ertz horretan bainabil, lanez gainezka. Dena pilatzen zaigunean denboraren makina asmatu nahi genuke, baina ezinezkoa denez makina barik asmatu beharko dut denbora. Izan ere, zortea lagun, Google Summer of Coderen (GSoC) aurtengo edizioan parte hartuko dut! Ahoa bete hortz geratu nintzen nire [...] 2008/04/25 - 17:27:04
Eusko Jaurlaritzak ez du argitaratuko software librea eta jabedunaren kostuak alderatzen
dituen txostena
Software librea erabiltzeko lizentzien kostuen gaineko ekonomia-txostenari buruz Eusko Jaurlaritzak erantzuteko epea atzo amaitzen zen eta dagoeneko irakur dezakegu emandako erantzuna. Besteak beste, ondorengoak nabarmendu daitezke: En el mes de enero del presente año, se han formulado sendas solicitudes de información documentada por las que se solicita la remisión, por un lado, del estudio completo realizado [...] 2008/03/06 - 15:29:14
Firefox 3 (III): integratutako aplikazioen eraberritzea
Firefoxen bertan integratuta dauden laster-marken, deskargen eta gehigarrien kudeatzaileek aldaketa sakonak jasan dituzte azkenaldian eta erabiltzeko aukerak zabaltzeaz gain erabiltzeko erraztasuna hobetu da. Azter ditzagun banan-banan. Laster-marken eta historiaren Biltegia Biltegia izango da hemendik aurrera gure laster-marka eta nabigazio-historiaren erdigunea. Bertan biltzen dira arakatu ditugun gune eta orri guztiak, baita laster-marka egin diegunak ere. Izaera dinamikoa du [...] 2008/02/12 - 13:06:22
OpenID estandarra bilakatzeko bidean?
Galderaren erantzuna inoiz baino gertuago egon daiteke, oraingoan Google, Yahoo!, IBM, Microsoft eta Verisign bezalako enpresa handiak izan direlako OpenID fundazioari babesa ematea erabaki dutenak. Aurretik izan dira urrats esanguratsu bezain garrantzitsuak, batez ere Google eta Yahoo!-ren aldetik. Gaurko urratsa haratago doa baina, behin betiko haize-ufada izan daitekeelako norantza horretan arraunean dabiltzanentzat. Hori gutxi balitz, [...] 2008/02/08 - 03:49:07
Klasiko baten heriotza
Fitxategi potolo bat jaitsi nahi nuen konexioari kaña apur bat emateko eta orduan akordatu naiz linuxiso.org gunearekin. Idatzi dut ba helbidea, baina segundu erdira sorpresa! hori ez da nik beti ezagutu dudan gunea! Antza Netcraft-en arabera beti ere, inork memoria freskoagorik baldin badu , aspaldi desagertu zen nik ezagutzen nuen hura: GNU/linux banaketa pilaren ISO irudi [...] 2008/02/01 - 03:22:26
Kodean aldaketak desegitea CVS erabiliz
Gure kodea VCS baten bidez kudeatzen badugu CVS, SVN, git, hg, behin baino gehiagotan aurkituko gara egoera honen aurrean: fitxategi batean aldaketak egin ditugu edo beste edonork egin ditu baina konturatu gara aldaketa horiek ez daudela ongi eta atzera egin nahi dugu. Aldaketak desegin daitezke? Noski, zerbaitengatik erabiltzen dugu ba halako kontrol-sistema bat! CVSrekin suertatu [...] 2008/01/26 - 14:02:33
Hamar urte Mozillarekin
Denbora hegan doa. Dagoeneko hamar urte pasa dira Netscape Communications-ek bere nabigatzailearen iturburu-kodea askatu zuenetik. Hori izan zen Mozilla proiektuaren abiapuntua. Oroitzapen gozoak datozkit kaskezurrera: lehenik Netscape zaharrarekin, 2.x bertsioren bat izan da inoiz ikusi dudan lehen nabigatzailea Windows 3.1ean eta gero 4.x erabili nuelako KDE 1.1.2-ekin batera. Gero Mozillarekin, suitearen bertsio asko pasa baitziren [...] 2008/01/23 - 15:52:07
Wireless kontrolatzaile berriak 2.6.24 kernelean
Ateratzear den Linux 2.6.24 kernelak nobedade asko eta garrantzitsuak izango ditu, esaterako hobekuntzak hainbat zalaparta eragin duen CFS schedulerrean edo tickless moduaren hedapena arkitektura gehiagotara. Baina batez ere nabarmentzekoa da hainbat buruhauste ematen dituzten wireless gailuentzat kontrolatzaile berriak izango ditugula. Aspalditik nabil hauen garapena jarraitzen, bereziki prism chipseta dutenena. Aurretik bazuten euskarria kernelean prism54 kontrolatzailearekin, baina [...] 2008/01/22 - 18:47:44
Wireless kontrolatzaile berriak 2.6.24 kernelean
Ateratzear den Linux 2.6.24 kernelak nobedade asko eta garrantzitsuak izango ditu, esaterako hobekuntzak hainbat zalaparta eragin duen CFS schedulerrean edo tickless moduaren hedapena arkitektura gehiagotara. Baina batez ere nabarmentzekoa da hainbat buruhauste ematen dituzten wireless gailuentzat kontrolatzaile berriak izango ditugula. Aspalditik nabil hauen garapena jarraitzen, bereziki prism chipseta dutenena. Aurretik bazuten euskarria kernelean prism54 kontrolatzailearekin, baina [...] 2008/01/22 - 18:47:44
