musikalegi
Just another WordPress weblog
Josetxo Anitua
Duela gutxi zendu zen Josetxo Anitua, Cancer Moon taldeko abeslaria. Oroitzen naiz, 90. hamarkadaren haseran, Cancer Moon, la Secta, Los Clavos, El Inquilino comunista, Ama Say, los Bichos bezalako taldeak entzuteak berpiztu egin ninduela. Posible zen Euskal herrian, punk giroko kalejirekin slogan sinpleak bezain hutsak botatzeaz aparte ( Un patriota un idiota , Sin pais mierda , odio ) [...] 2008/04/30 - 21:22:01
Nick Cave
Iritsi zen eguna eta Nikolas Euskal Herrira etorri zen. Nikolas eta bere hazi txarrak. Ezin ba hutsik egin. Lehenengo aldia nuen Nikolas ikusteko. Kontzertuan zehar txandakatuz joan zen abesti indartsuak eta pausatuagoak. Klasiko asko errepasatu zituen. Indarra transmititzen eta zerbait berezia dutenik ezin ukatu. Ni behintzat, amaieran nekatua baldin banengoen ere, nahiko gustora egon nintzen. Baina [...] 2008/04/26 - 02:54:03
ANIMAL COLLECTIVE
Zuzeneko latza erakutsi nahi dizuet, oraingo post honetan. Taldea ANIMAL COLLECTIVE da. Zer esan beraietaz, iazko diskorik hobenetariko bat argitaratu zutela? Beste mundu batekoak diruditela? Bere koktelera musika estilo askotaz betea dagoela? Zenbaitetan Beach Boys gogorarazten didatela? Dena dela, horrelako kontzertuak ikusita, soberan hitzak. Zirraragaria. Latza. Eta hemen, oraindik ere, zenbaitetan bakailoa entzuten.. manda-huevos P.D. Eskerrik [...] 2008/04/21 - 02:26:01
Desioak
Desioa, gogo edo nahiak ase edo betetzeko irrika omen da. Badut nik datorren hilabetetarako zenbait nahi betetzeko irrika eta horiei buruz pentsatzen ari nintzela, non bururatu zaidan desio doktorearengana joatea. Argi dut ez didala nire nahiak asetzen lagunduko baina bai denbora atseginagoa bihurtuko, urteetan egin duen bezala. 2008/04/17 - 20:11:01
Baterijolea
Musikak badu zerbait beste berezitasun artistikoek ez dutena. Sentimenduak inork ez bezala kanporarazten ditu. Bestela ikusi bateria jole Korear honek musika nola bizitzen duen, musikarekin bat nola egiten duen. Intentsoa. Baina musikaren ordez, pattarra edo psikotropikoren baten eragina ez ote den zalantza dut. Nolanahi ere, artista bere osotasunean. Taldeko izarra. 2008/04/14 - 01:55:02
DIABOLOGUM
Fraintzian bada talde eta bakarlari bikainik, eta asko gainera. Pertsonalitate berezia dute Rock-a tratatzean. Talde hauetako bat Diabologum da. Edo zen, hobetogo esanda, 1998-an utzi bai zioten talde bezala funtzionatzeari. Bere azken lana, #3 diskoa izan zen. Eta ez nolanahikoa. Latza!! oso-oso latza!! Hemen ez dago buen rollito -rik. Hau, latza da. Denbora igarotzeak ez dio minik [...] 2008/04/06 - 01:15:03
Hallelujah
Hiztegiaren arabera, Hallelujah, poztasun oihu bat da. Jeff Buckley-k, Leonard Cohen-en Hallelujah abestia, edertasun oihu bihurtu zuen. Ez zen poztasun oihu bat. Entzuteak sortzen zuen poztasuna. Grace disko guztiak bezala. Nik abesti hau aukeratu dut, bixi-poxa ematen didan pertsonari, bere urtebetetze egunean, eskaintzeko. Zorionak KARI!! 2008/04/02 - 00:55:42
JAH MASON
Lehengo batean, lankide bati nere hirugarren ahurra den Musikalegi bloga erakustean, reggae estiloko abestirik ez nuela ipini esan zidan. Egia esan behar badut, ez dit tilin berezirik sortzen reggae estiloak, agian abesti batzuek bai, zerbait esaten didate edo aurkitzen diet, baina orokorrean ez. Gaur, ostegunero berriak musikari eskaintzen dion atalean, hara non eta, Jah Mason [...] 2008/03/28 - 00:28:46
HITZAK ABERRI EGUNEAN
Gaur, aberri eguna den egun honetan, musika alde batetara utzi eta hitzei lekua eskaintzea pentsatu dut, Mikel Sorauren historialariaren hitzak hain zuzen. Nafarroaren izaerari buruz da. Sartu Nabarralde-n eta antzeko artikulu pila aurkituko duzue. Interesgarria delakoan 2008/03/24 - 00:02:11
Martxoak 15
Gaur egun handia da Larraitz nere ilobarentzat. 7 urte bete ditu. Zorionak eta muxu handi bat guapa. Badu aurretik bizia, bai horixe. Data hori dela eta, interneten nenbilela, gaurko efemerideak begiratzeagatik eman dit. Eta zein izan da sorpresa, taila ederreko artista batek gaur 40 urte bete dituela ikustea. 80. hamarkadan izan zuen ospea taila ederreko neska [...] 2008/03/15 - 23:11:25
