Elgetako albisteak

Elgetako albisteak

San Blas ospakizuna Elgetan: hotzari salda beroaz eta txorizoaz aurre egiten

Elgetako Arantzeta auzoko San Blas ermitan gaur egin dute San Blas eguneko ospakizuna. Elgetako parrokoak esan du meza, 13:00etatik aurrera. Mezaren ostean, hotzari aurre egiteko, salda eta txorizoaz gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Aurten Zezeaga baserriak izan du ermitako giltza eta haren ardura, eta beraz, eurak antolatu behar izan dute ospakizuna.  2012/02/05 - 21:40:07

Frontenis txapelketa eta Arantzeta San Blas jaiak aste bukaeran

Guraso elkarteak jakinarazi du ez direla zapatu goizean umeekin Santa Ageda bezperako koplak abestera irtengo.  2012/02/03 - 17:53:01

Errepidea zabalik, kontuz izotz plakekin

(11:00 eguneratua): Gi-2632 errepidea zabalik eta garbi dago, arazo gabe; Baserri bideak eta herriko espaloiak ere garbi. Izotza dagon guneetan gatza botatzen dihardute udaletxeko brigadakoek. Herritarrei gomendioa izotzarekin kontuz ibiltzeko. Gura duenak gatza eskatu dezake udaletxean eta baita palak ere atariak garbitzeko. Dena den izotz plakak daude bazterretan eta kontu handiz gidatzea gomendatu du Herrizaingo Sailak. Bestetik, Donostia-Tolosa-Beasain-Zumarraga-Bergara-Elgeta-Durango-Bilbo Kanpanzarretik doan autobus zerbitzuak ez du Bergara-Elgeta tartea egingo. Zapatu iluntze eta domekarako barriz be edurra ei dator. Udaletxeak martxan dauka elurraren protokoloa astebukaeran ere elurra iragarri dutelako. Esan ere domekako bisita gidatua bertan behera geratu dela. Argazkiak  2012/02/03 - 11:33:04

Bide guztiak zabalik

Izotza da gaur kontuan hartu beharrekoa.  2012/02/03 - 11:33:04

Bergarakoa izan ezik bide guztiak itxita

Haurrak dira orain protagonista: lerak, elur bolak eta elurretako panpinak.  2012/02/02 - 18:20:02

Uste baino arazo gutxiago goizeko lehen orduetan

Txapa istripu bat egon da Bergarako errepidean, gainerakoan ez da arazo larririk egon. - Argazki Galeria  2012/02/02 - 12:27:06

Hasi dira lehen istripu txikiak errepidean

 2012/02/02 - 10:20:10

Elurraren gaineko protokoloa martxan

Udalak abisua jaso du eguaztenetik barikura bitartean elur eta izotz arriskua dagoela.  2012/02/01 - 17:20:02

Hil honetan hasi gura dute Domingo Iturbe eraikina botatzeko lanekin

Goitu enpresak egingo ditu lanok, Udala Iberdrolarekin akordio batera iritsi bezain laster. Domingo Iturbe patronatuaren eraikina botatzeko lanek 49.850 euroko aurrekontua dute.  2012/02/01 - 13:26:09

Domingo Iturbe eraikina nork botako duen erabakiko dute gaur

Udalbatza 19:00etan batuko da Domingo Iturbeko bigarren faseko lanak esleitzeko.  2012/01/31 - 14:25:02

Nabigatu euskaraz