Leintz Gatzagako albisteak

Leintz Gatzagako albisteak

Ekoferixa Mundumiran

Mundumira jaialdiaren barruan denetariko ekitaldiak eta ikuskizunak antolatu dituzte astebururako. Horietako bat Ekoferixa izena daraman produktu ekologikoen eta 'slow food' gastronomiaren azoka izango da. Bertaratutakoek dastaketa, hitzaldi eta tailer ezberdinez disfrutatu ahal izango dute. Horrez gain, akanpada eta karabana gune berriak egokitu dituzte.  2012/05/15 - 10:56:01

Mundumirako mendi ibilaldietarako izenematea zabaldu dute

Lau ibilaldi antolatu dituzte hilaren 19rako eta 20rako. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da.  2012/05/11 - 10:01:04

Eugenio Otsoa: "Leintz Gatzagak baliabide garrantzitsuak ditu turismoari begira"

Leintz Gatzagako alkate Eugenio Otsoa izan zen atzo Goiena telebistako Harira saioan eta herriaren gaineko kontuak ibili zituen Eneko Azkarate kazetariarekin. Ur deposituaren lanak bukatuta daudela iragarri zuen eta turismoa bultzatzeko dituzten asmoen berri eman. Hilabete honetan bertan Gatzagan ospatuko duten Mundumira jaialdiaren berri ere eman zuen.  2012/05/10 - 12:27:01

Herria koloreztatu dute loreekin

Berbenak, sasifragak, tageteak... askotariko loreak landatu dituzte Leintz Gatzagako herri inguruetako loreontzi eta lursail txikietan; haur eta heldu, 30 bat laguneko taldeak jardun du egiteko horretan. 35 bat lore ipintzea zen asmoa, baina eguraldi eskasa zegoela-eta, gutxi batzuk landatu dituzte gaur, domeka, azkenean eta gainerakoak aste barruan ludoteka orduan landatzeko utzi. Gurel guraso elkarteak antolatzen du ekimena, herria apaindu eta lore eta landareei buruz ikasteko helburuarekin. Landaketa lanei ekin aurretik, Toki Eder elkartean bazkaldu dute Atxorrotzetik bueltan.  2012/05/06 - 17:47:04

Hirunako Saskibaloi Txapelketa bigarren txanpan sartu da

Goizean 127 partidu jokatu eta gero, 90 inguru jokatuko dituzte arratsaldean. Orain artekoarekin gustura azaldu dira antolatzaileak, neska-mutilek kiroltasunez eta haserretu barik jokatu dutelako eta eguraldia lagun izan dutelako. 15:00etan ekin diete arratsaldeko neurketei. - ARGAZKI GALERIA  2012/05/05 - 15:39:05

Eugenio Otsoa Gatzagako alkatea Goiena telebistako 'Harira' saioan gaur gauean

Eugenio Otsoa Leintz Gatzagako alkatea Goiena telebistako Harira saioan izango da mgaur, maiatzak 8. Ur depositu berriaren lanak, turismoa bultzatzeko asmoak, Mundumira jaialdia … izango ditu berbeta gai, beste kontu batzuekin batera. Herritarrek ere parte hartu ahal izango dute saioan aurretik galderak bidalita edo egunean bertan zuzenean.  2012/05/04 - 11:45:07

Landareekin txukunduko dute herria domekan Gureleko kideek

Sukaldaritza energetikoaren gaineko ikastaroa egin zuten Gureleko hainbat lagunek joan zen astean. Teoria eskolen ostean jatekoak gertatu eta afari-merienda goxoa izan zuten Toki Eder elkartean. Domekan, ostera, herriko bazterrak txukuntzeko elkartuko dira.  2012/05/03 - 14:54:12

Dorleta pilota txapelketako hurrengo kanporaketa domekan

Dorleta pilota txapelketako final laurdenak dagoeneko jokatu dituzte eta domekan hurrengo kanporaketak izango dira. Poliki-poliki hasi dira faborito izango direnak agertzen.  2012/04/27 - 10:28:06

Goierri auzoko bidea konpontzeko lanak onartuko dituzte gaurko osoko bilkuran

Ohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak gaur, eguena, (18:00) eta beste gai batzuen artean Goierri auzoko baserrietarako auzobidea konpontzeko lanak eta Udalaren lursailak aisialdirako baratz gisa erabiltzeko araudia eztabaidatu eta onartuko dituzte.  2012/04/26 - 13:39:01

Katalanek Sant Jordi ospatu dute

Sant Jordi eguna da gaur – apirilak 23 – eta, urteroko ohiturari jarraituz, katalanek ospatu egin dute, baita Euskal Herrian bizi direnek ere. Euretako hainbat – 40 inguru – Leintz Gatzagan batu dira asteburuan, eurentzako hain garrantzitsua den eguna ospatzeko, elkarrekin. Seguru, euren artean ez dela gaur libururik eta arrosarik  2012/04/23 - 16:16:02

Nabigatu euskaraz