Euskalbar

Euskara hiztegiak

Euskalbar 100.000 aldiz deskargatu da Mozillaren hedapenen webgunetik

Hiru urte eta erdi igaro dira Euskalbar Mozillak hedapenetarako duen webgunean (addons.mozilla.org edo AMO) sartu genuenetik. Lehenago Euskalbar Internet & Euskadi elkartearen webgunean egon zen denbora luzez, eta 1.x eta 2.x serietako bertsioak bertan daude oraindik. 2007ko urriaren 5ean Euskalbar 3.0 jarri genuen AMOn, eta ordutik eduki dituen deskargak 100.000 izatera iritsi dira. Une egokia, beraz, Euskalbarren [...]  2011/05/05 - 21:06:02

Euskalbar 3.9: Firefox 4 bertsiorako egokitua eta itxura berriarekin

Firefox 4 labetik irteteko zorian dago, eta Euskalbar garatzen dugunok ere lanean aritu gara euskarazko hiztegi eta baliabideak kontsultatzeko sortu dugun aplikazio txiki hau egokitzeko eta haren aurpegia garbitzeko. Oraingoan gure helburua Euskalbar Firefox berrira egokitzea izan denez, erabiltzaileok ez duzue funtzionaltasun berri askorik aurkituko. Bertsio honetarako lana batez ere Euskalbarren barruan dagoen kodea txukuntzera [...]  2011/03/19 - 02:55:04

Euskalbar 3.8: bost hiztegi berri eta botoi guztiak ezkutatzeko aukera

Bertsio berri honetan hiztegi gehiago gehitu dizkiogu Euskalbarri. Hain zuzen, bost gehiago dira oraindik aurrera kontsultatu ahalko diren hiztegiak: Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa Energia Hiztegia Telekomunikazio Hiztegia Lexikoaren Behatokiaren Corpusa Consumer Corpusa Lehen hirurak, botoien bidez edo Enter sakatuz kontsultatzeaz gain, bilaketa konbinatuetan ere erabili ahal izango dira. Bestalde, barran dugun botoi-kopurua gero eta [...]  2010/09/29 - 22:36:03

Euskalbar 3.7 bertsioak Zehazki hiztegia dakar

Euskalbarren bertsio berri honetan Zehazki hiztegia kontsulta daiteke barran kokatutako botoi baten bidez. Horrez gain, aldaketatxo bat egin dugu testu-kutxan eta orain haren tamaina aldagarria da: kutxaren eskuineko aldea eskuinera edo ezkerra mugituz, txikitu edo handitu egin daiteke, eta horrela barran botoi gehiago edo gutxiago erakuts daitezke. Bestalde, lehendik zeuden hurrengo akatsak konpondu dira: Hiztegi [...]  2010/05/04 - 21:59:04

Euskalbar 3.3: Firefox 3.1erako prestatutako bertsioa

Firefox 3.1 kaleratzeko oraindik denbora asko falta bada ere, bertsio horrekin bateragarria den Euskalbarren bertsio berria prestatu dugu. Hiru aldaketa txiki egin dizkiogu, besterik ez. Alde batetik, Euskaltzaindiak bere webgunea berritu duenez, moldaketatxo batzuk egin behar izan ditugu Euskalbarrek Hiztegi Batuaren kontsultak modu egokian egin ditzan. Bestetik, Open-tran datu-baserako kontsultak orain kontsulta konbinatu gisa ere [...]  2010/02/13 - 15:11:04

Euskalbar 3.3 AMOn argitaratu dute jadanik

Hilabete igaro ondoren, azkenik Mozillaren addons.mozilla.org (AMO) webguneko editoreek oniritzia eman diote Euskalbarren bertsio berriari. Aurreko bertsioa egun batetik bestera gainbegiratu baziguten ere, oraingoan denbora gehiago behar izan dute. Kontuan hartu behar da AMOren editore gehienak boluntarioak direla, eta hedapenak gainbegiratzeko lana ez dela lanik gustagarriena ere. Hala ere, pixka bat azkarrago egin zezaketen, ezta? [...]  2010/02/13 - 15:11:04

Euskalbar 3.4 euskara-japoniera hiztegiarekin dator

Euskalbarren bertsio berri honek Goihata enpresak egindako eskakizun zehatz bati erantzun dio. Goihataren laguntzarekin garatuta, argitaratu berri den Euskalbar 3.4 bertsioak euskara-japoniera hiztegian kontsultak egitea ahalbidetzen du. Horrez gain, japonierako lokalizazioa erantsi zaio Euskalbarri. Euskalbar moldatuko genuela baliatuta, beste aldaketatxo bat sartu dugu: orain Ereduzko Prosa Gaur webguneko kontsultak beste metodo bat erabiliz egiten dira, baliabide [...]  2010/02/13 - 15:11:04

Euskalbarren 3.2 bertsioak frantsesa, ingelesa eta latina dakartza

Elhuyarrek bere hizkuntza-zerbitzuak on line jarriko zituela baliatuz, Euskalbarren bertsio berria prestatu eta kaleratu dugu. Euskalbar 3.2 bertsioaren berrikuntza nagusia frantsesezko hiztegiak kontsultatzeko aukera da. Orain Euskalterm-ek eskaintzen duen frantsesezko terminologia eta Elhuyarrek sarean jarri duen euskara-frantsesa-euskara hiztegia erabil daitezke. Horrez gain, frantsesezko lokalizazioa erantsi zaio Euskalbarri, Firefox frantsesez duen edonork Euskalbarren interfazea ere hizkuntza berean [...]  2010/02/13 - 15:11:04

Euskalbar 3.5 eta 3.6: bi eguneraketa batera

2009ko ekainean Gmane posta-zerrenden biltegiko arduradunengandik jasotako eskari baten ondorioz, aurrerantzean ItzuL posta-zerrenda Gmanen ez kontsultatzea erabaki dugu. Irtenbide gisa, ItzuLen kontsulta Google Search bidez egiten du orain Euskalbarrek. Aldaketa hau egingo genuela baliatuta, beste hobekuntza batzuk sartu genituen bertsio berrian. Erabiltzaileentzako nabarmenena Labayru hiztegiaren kontsulta gehitu izana da. Orain bizkaiera eta batua uztartzen dituen [...]  2010/02/13 - 15:11:04

Euskalbar 3.5 eta 3.6: bi eguneraketa batera

2009ko ekainean Gmane posta-zerrenden biltegiko arduradunengandik jasotako eskari baten ondorioz, aurrerantzean ItzuL posta-zerrenda Gmanen ez kontsultatzea erabaki dugu. Irtenbide gisa, ItzuLen kontsulta Google Search bidez egiten du orain Euskalbarrek. Aldaketa hau egingo genuela baliatuta, beste hobekuntza batzuk sartu genituen bertsio berrian. Erabiltzaileentzako nabarmenena Labayru hiztegiaren kontsulta gehitu izana da. Orain bizkaiera eta batua uztartzen dituen [...]  2009/10/31 - 04:09:04

Nabigatu euskaraz