De Rerum Natura
ZaldiEroak bere burua eta lana saltzeko (eta barreiatzeko) erabiltzen duen webgunea duzue hau. Euskararen aukera eskaini ez didatenez, katalanez jarri dut.
Joxemiel Bidador
Halako batean hutsune handia sentitu dugu gure inguru maitatuenean. Norbaiti buruz behin irakurri nuen idatzi zutela: "Berarekin egotea oporretan egotea bezalakoxea zen". Eta horrela zen Joxemiel maitearekin. Gure errealitate askotan ozpindu eta sufrituan berak egiten zuen dena eramangarriago eta gozagarriagoa. Besarkada handi bat hutsune mingarri honi aurre egin beharko dioten guztiei. 2010/03/03 - 15:53:02
Salinger hil da
2010/01/28 - 19:54:06
Badator edo ez dator?
2010/01/26 - 10:04:02
Bertso-Hop Herria
2009/12/20 - 18:32:04
Bizifobia
Lizarratik Iruņera. Bizikletak estellesan sartu genituen (12 euro ordaindu genituen bi bizikletengatik, eserlekua 3 eurotan dago), eta, hala eta guztiz ere txoferrak "mmm....uste dut ez dagoela tokirik bizikletendako" esan zuen. Atea irekitzeko esan genion eta hara!! Hartzak "lekua"!! hemen gure bi bizikletak ageri dira eta espazioaren %70a bete gabe. 2009/08/03 - 12:20:03
GUZURRA!!
Basagoitik Euskal Herriko mapa guzurra politikoa eta geografikoa dela esan omen du eta ETBtik kanpo uztea ona dela. Gezurrekiko sentsibilitateak hainbat daude. Nirea ez da Basagoitirena bezain fina, nik guzur handiak besterik ez ditut ikusten ahal. Euskal Herriko mapa etzait guzurra iruditzen, kasu, oso guzur sotila baita. Baina irudi hau bai GUZURRA IRUDITZEN JATA!! eta ETBn egunero-egunero sei bider edo jartzen dute dolar/euroaren kanbioa zertan den azaltzeko. Bada.....hasteko Euro/euro....jartzen dute eta ez dolar/euro (EEBBtako banderari lotua: EURO!), eta euroaren bandera Britania Handikoa jartzen dute, kar kar kar, han libera daukate eta ez euroa!!. Lopez, Basagoiti: politikoki eta administratiboki oker dauden irudiak aldatzeko ordua da!! zuzendu dezatela behingoz! 2009/07/03 - 09:59:02
Euskadi 3000
2009/06/10 - 09:40:01
50 urte. Logotipoa
2009/06/01 - 12:49:06
UPN/PSOE kultura: Del Baluarteko Plaza
Nafarroako bi alderdi hauek behin baino gehiagoetan esan dute: ez daudela elebitasunaren alde. Hitz gogorrak iruditzen zaizkit baina egia esan eufemismo bat dira. Egia berdaderoa euskararen kontra daudela da. Erabat (bueno ez beti: Folklorearen mailan gelditzen den bitartean onartzen dute). Euskara gutxietsi eta desagertarazteko politika bat aurrera daramate. Eta hauxe da adibide bat. Kaleen izenak "elebiz". 2009/06/01 - 12:49:06
Zaldieroaren letratipoa
Interneteko zerbitzu bat ezagutu nuen lehengoan SUSTATUren bidez.Funtsean zure letrarekin tipografia berri bat sortzeko aukera ematen zizuten (10 euro ordainduta). Nire lanerako baliagarria delakoan zaldieroatipoa sortu nuen. Norbaitek erabili nahi badu hementxe du eskura. Ez dago oso ongi garatua baina graziosoa suertatzen da teklatuan pikatu eta zure letrarekin pantailan idaztea, eta zinten zuzenketak egiteko oso ongi dago. 2009/05/27 - 11:14:01
