Hezkuntza Telebista Bloga
Bonbardaketak hemen eta han
1936.an hasitako Gerra Zibilean bonbardaketa ugari izan ziren: hemen, Euskal Herrian, eta Espainiako beste leku guztietan. Adibidez Madrilen, hainbat gertatu ziren, hiriburua hartzeko asmoz. "Bombardeamiento de Madrid" Francoren tropek Madril eskuratzeko ahaleginetan grabatutako irudiekin egindako dokumentala izan zen. GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO: Jarraitu Gerra Zibilaren etiketa 2008/05/08 - 10:18:04
Bizkaia erasotzeko frontea
1937. urteko udaberrian altxamendu nazionalean parte hartu zuten tropek, Bizkaia eraso egin zuten, "el frente norte" zeritzon ekimenarekin. Gerra Zibilaren lehen urtean, Lekeitio, Markina, Zornotza eta nola ez Gernika eta bere bonbardaketa... ez parkatu: gorriek erre zutela! Bere bertsioa gezurtia kontatzen dute lehenengo minutuan, atzekaldean Iparragirreren Gernikako Arbolaren soinua entzuten 2008/05/07 - 10:12:05
Errepublikaren alde Terueleraino
Gerra Zibilean negu krudela pasatu zuten 1937. urtean Errepublikaren alde borrokan zebiltzanak. Teruel ber-eskuratzera joan ziren gudariek, Francoren tropaz gain, negu hotz eta krudela pasatu behar izan zuten, erreportai honetan ikusi daitekeenez. 2008/04/28 - 09:22:03
Nafarroako brigadak erasoan Bizkaian
Gerra Zibilean "Ipar Frontea" eraotzen Mola generalaren agindupean, Nafarroako Brigadak etorri ziren. Agirreren gobernua menperatu ondoren, Franco beraren omenaldia jaso zuten, Iruņan bertan: Homenaje a las Brigadas Navarras izenarekin, hona hemen orduko erreportai bat, Noticiario Espaņolek egina. 2008/04/25 - 21:08:04
Gerra Zibilean Catalunyan babes
1937. urtean, Agirre lehendakaria, penintsulako iparraldean Gerra Zibila aurrera egin ahala, Euzkadiko Gobernuaren ordezkari bezala, Catalunyara joan zen, babes bila. Zein harrera ona euki zuen eta Generalitateko President-a zen Lluis Companys-ek eman zion babesa, bideo honetan ikusi daiteke. TVE2ko La Guerra Filmada saioa emititu zuten 2006.ko udan. Gerra Zibilari buruz gehiago jakiteko 2008/04/25 - 21:08:04
Ikastetxeetan portaera txarra betidanik
1933. urtean, portaera "ez-egokia" eukitzeagatik, nota txarrak jartzen ziren ikastetxeetan. Hemen eta Frantzian ere! Kasu honetan Jean Vigo zuzendariak egindako filma daukagu: Zero de Conduite izenarekin, ikastetxe batean mutikoek duten portaera "kritikoki" islatzen da. Hementxe ikusi dezakegu. 2008/04/25 - 15:07:04
Berrikuntza egiteko telebista behar
Euskadin berrikuntza puri-purian dago: 2.008 izendatu dute helburu horren aldeko urtea. Eta zein izango da bide garratzitsu bat? Telebista bat martxan jartzea! Begira bestela toki hau: Euskadi Innova programaren ekintza garrantzitsu bat da. IDEIA BIKAINA! Bi puntu positibo oso garrantzitsu ikusi ditut, toki horretan ongi uztartuta: berritzaileek lehen pertsonan hitzegiten dute, eta beraien 2008/04/25 - 15:07:04
Sestaoko CIPa gizartea kohesionatzen
Sestaoko CIPean kohesio soziala lantzen dute; eta soldadura zikloan bezala, gizartean ere, gauzak (eta pertsonak ondo lotu nahi dituzte. Begira bestela! 2008/04/23 - 14:57:02
Errezeta bat bazterketa gainditzeko
Sestaoko CIP delakoan, errezeta berezia asmatu dute bazterketa soziala saiesteko eta ezberdintasunak gainditzeko. Iratxe Molinuevok kontatzen digu. Gaia jarraitu dezakezu CIP+Sestao etiketa Technoratin begiratuz 2008/04/21 - 20:50:09
Sestaoko CIPa kalean dago!
Iratxe Molinuevok kontatzen digu zergatik gaurko egunez, Sestaoko CIPa kalean dagoen (Julen Iturbe ere, bertan egon zen arratsaldean. Ahala baduzu, ez galdu aukera bertara joateko, eta zure begiekin ikusteko. :::::::::::::::::::::::::::::: Technoratin jarraitu dezakezu CIP+Sestato etiketa. 2008/04/18 - 20:37:01
