www.legazpiko-udala.info - Legazpiko Udaleko berriak

Legazpi, Legazpiko Udala, Legazpiko Udaletxea, Ayuntamiento Legazpi, guipuzcoa, gipuzkoa, berriak, noticias

Legazpiko Iraunkortasun Adierazleak 2009

Ikus ondorengo lotura informazio gehiagorako  2010/06/17 - 13:42:04

Bidegorria bizikletarentzat!

Irakur ezazu liburuxka  2010/06/17 - 13:42:04

FOKATU UROLA GARAIA VII Argazki lehiaketa . Gaia: OINEZ

Ikus oinarriak ondorengo dokumentuan  2010/06/10 - 13:46:02

Haurren Uda Ikastaroa

Helburua: Opor garaian, haurren artean euskararen erabilera bultzatzea eta indartzea. Eskolaz kanpo haurren arteko harremanetan euskararen erabilera areagotzea: jolasean, kirolean, irteeretan,... Nortzuk: 2 eta 9 urte bitarteko haurrak (LH 3. mailara arte). Hasiera: uztailaren 1ean, osteguna. Amaiera: uztailaren 23an, ostirala. Ordutegia: 9:30etatik 12:30etara. Lekua: - 2 urte (2007an jaioak): Arantzazuko hexag. - 3 urte (2006an jaioak): Latxartegi. - H - 4 eta 5 urte (2005-2004): Haztegi ikastola. - LH-1, 2 eta 3. maila: D. Agirre eskola. Matrikula: Haur bakarra: 30 €. Bigarrena: 15 €. Hurrengoak doan. Epea: maiatzaren 24tik ekainaren 4ra. Informazio gehiago: euskara.le@legazpi.net edo 943 737191 telefono zenbakian.  2010/06/10 - 13:46:02

Uztaileko haurren uda ikastarorako begiraleen behin-behineko zerrenda

Hautaketa-prozesuari ekin ondoren, dagoeneko ikusgai dago aurtengo uztaileko haurren uda ikastaroan lan egiteko puntuazioen arabera aukeratuak izan diren begiraleen behin-behineko zerrenda  2010/06/10 - 13:46:02

Aste Berdea eta Nazioarteko Ingurumen Eguna (Ekainak 5)

Ikus egitaraua ondorengo dokumentuan  2010/06/10 - 13:46:02

Aranzadi Zientzia Elkartearekin mendi irteera bibulgatiboa, ekainak 12

Informazio gehiago ondorengo dokumentuan  2010/06/10 - 13:46:02

Saharar errefuxiatu kanpamenduetatik datozen haurrekin begirale moduan aritzeko aukera

Uda honetan esperientzia berri bat bizi nahi? Saharar errefuxiatu kanpamenduetatik datozen haurrekin begirale moduan aritzeko aukera duzu gurekin. Haur hauek bi hilabetez datoz gurera Oporrak Bakean programaren barruan uda igarotzera, indarberritu eta mediku ikuskapenak egiteaz gain, esperientzia berri bat bizitzera kultura desberdin batean, eta nola ez, ondo pasatzera. Proiektu honen partaide izan nahi baduzu udalekuetan begirale moduan parte hartuz, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan. Udalekuaren datuak: - Udalekuaren hizkuntza: gaztelera - Uztailaren 8tik irailaren 9a bitartean - Brinkolako aterpetxean (Gipuzkoa) Begiralearen profila: Gutxieneko adina 18 - gehienekoa mugarik gabe. Dinamikoa, haurrekin lan egitea gustatzea, arduratsua. Bestelakoak: egitasmoa hasi aurretiko topaketara joatea, saharar herriarekin erlazio zuzena izatea eta saharar herriaren gatazka ezagutzea baloratuko da. Lana boluntarioa da. Udaleku honetan zure disponibilitatearen arabera lan egin dezakezu! Asteburu bat, lau egun, bi aste... joaten zarenean, ostatua eta janaria ez dituzu ordaindu beharrik! Nola eman izena: Bildu zure datu pertsonalak eta CVa eta bidali e–mailez : maiatzak20sahara@gmail.com INFORMAZIO GEHIAGO: emaila: maiatzak20sahara@gmail.com telefonoa: 673707829 facebook.com/maiatzak20 Deialdi hau interesa izango duen pertsonari edo elkarte orori luzatzea eskertuko genizueke! Mila esker! Sucran!  2010/06/10 - 13:46:02

Uztaileko haurren uda ikastaroa - begiraleak kontratatzea

Gaur, maiatzak 20, zabaltzen da uztaileko haurren uda ikastaroan begirale gisa lan egiteko izena emateko epea. Izena emateko azkeneko eguna maiatzaren 31, astelehena izango da. Interesatuek eskabide orria bete beharko dute eta eskatzen diren agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte udaletxeko harrera-bulegoan. Eskabide orria harrera-bulegoan bertan edo gure Web orrian jaso daiteke (ondorengo dokumentuan oinarrien ondoren). Begiraleak hartzeko oinarriak arretaz irakurtzea gomendatzen dugu.  2010/06/03 - 13:49:02

Goimenek teknologia berrietan dinamizatzaile lanetan aritzeko 6 hilabeteko iraupena izango duen lanpostu bat betetzeko asmoa du.

Teknologia berrietan dinamizatzaile lanetan aritzeko 6 hilabeteko iraupena izango duen lanpostu bat betetzeko asmoa du Goimenek. Kontratazioa Goimenek egingo du eta helburua landa ingurunean Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) berriak txertatu eta hauen erabilera suspertzea izango da, horretarako behar den formazio, informazioa eta zerbitzu eskaintzaren berri emanez. Kontratatu behar den pertsonak, nahiz eta informatikako goi mailako ikasketak ez eduki, teknologia berrietan ezagutza eta manejua izan beharko du eta taldean lan egiteko gaitasuna ere bai. Atxikirik bidaltzen dizuegu lanpostuaren perfila. 15 eguneko epea (ekainak 4 arte) dago izena emateko.  2010/06/03 - 13:49:02