KATUOINAK.TV albisteak
Pou anaiak Yosemiten 2008/05/04
7 pareta, 7 kontinente proiektua amaituta, Iker eta Eneko Pouk erronka berrien bila dihardute. Apirilaren 28an AEBetara abiatu ziren munduko inguru ikusgarrienetako batean eskalatzeko asmoz. Yosemiteko bailara (Kalifornia) eskalatzaileen paradisua da. Granitoan erabiltzen diren teknikak hobetzea da asmoa , azaldu dute gasteiztarrek. Iturria: www.pouanaiak.com 2008/05/04 - 14:45:01
Chris Sharma bederatzigarren graduan 2008/05/04
Fuck the system , Mercenaris del passat eta orain La victima perfecta . Denboraldi honetan Chris Sharmak berderatzigarren graduan kateatzen duen hirugarren bidea da. Ematen duenez, ez da azkena izango Santa Linyan Neanderthal bideari ekin baitio. Víctima perfecta (9a) Margalefen kokatua dago. Victim del passat -en hasten da lerroaren erdian Gancho perfecto -rekin (9a+) lotzen da. Iturria: Dani Andradaren bloga 2008/05/04 - 14:45:01
Eskalada eta glaziareetako alpinismo ikastaroa 2008/04/30
Antolatzailea: Gipuzkoako Goi Mendi Eskola Noiz: Maiatzak 10 eta 11 (eskalada) Non: Egino Noiz: Maiatzak 17, 18, 24, 25 (Glaziareetako alpinismoa) Non: Gavarnie Informazio gehiago: 943461440 2008/04/30 - 20:24:04
Karalusek zortzigarren mailako bidea kateatu du 2008/04/30
Dorotea Karalus eskalatzaile alemaniarra 8a zailtasuneko bide baten gailurrera heltzen den lehenengo aldia da. Zortzigarren graduko "Tabasco" bidea Frankenjuran kokatua dago. 2008/04/30 - 20:24:04
XXIII. Badalonako Mendi Astea 2008/04/30
Maiatzaren 6tik 8ra bitartean hainbat ekitaldi antolatuko dituzte. Antolatzailea: Agrupació Excursionista Bufalá Non: Badalonako antzokia Egitaraua: Maiatzak 6 Deportiva extrema hitzaldia Edu Marinen eskutik. Maiatzak 7 Elisabeth Vérgesekin hitzaldia eta La muntanya i el temps proiekzioa. Maiatzak 8 Alpinismo de dificultad , Mikel Zabalzarekin. http://www.aebufala.entitatsbadalona.net 2008/04/30 - 20:24:04
Trekkinga Pirinioetan 2008/04/30
Antolatzailea: Plentziako Matrako Mendi Taldea Noiz: maiatzak 31 eta ekainak 1 Informazio gehiago: 946 77 55 41 2008/04/30 - 20:24:04
III. Erroten ibilaldia
Antolatzailea: Ipizki taldea eta Joko ALAI Irteera: Udaletxeko plazatik (Zeanuri), 09:00etan Noiz: Maiatzak 4 Informazio gehiago 653 01 61 17 2008/04/30 - 20:24:04
Hiru handiak 2008/04/30
Antolatzailea: Arrasateko AED Noiz: Maiatzak 1 eta 2 Informazio gehiago: 943 71 21 17 2008/04/30 - 20:24:04
Daniel Woods eta Metamorphosis 2008/04/29
Amerikarrak Metamorphosis (8b+) bidea zabaldu du Magic Woodsen. Hori gutxi balitz, Woodsek Deep Troat (8b) errepikatu du eta flashean beste bi 8a eskalatu ditu. 2008/04/30 - 02:20:05
Melloblocco, nazioarteko topaketa 2008/04/29
Val di Mellon 1200 lagunek blokean jardungo dute. Mellobloccoren bosgarren ediziora eskalatzaile ezagunak gerturatuko dira. Dino Lagni, zailtasuneko munduko txapelketako irabazlea 1999an, Gabriele Moroni Dreamtime (8b+) kateatu duen eskalatzailea, Mauro Calibani eta Patxi Usobiaga, zailtasuneko munduko txapelduna dira maiatzaren 8tik 11ra bitartean Italian izando diren kirolarietako batzuk. Jerome Meyer, Toni Lamiche, X-Toneko txapelduna, Adam Ondra, Lucas Preti, Mauro Calibani, Michele Caminati eta Luca Zardini ere bertan izando dira. Emakumezkoen artean Muriel Sarkany eta Jenny Lavarda dira parte-hartzea baieztatu duten izen ezagunetako batzuk. www.melloblocco.it 2008/04/30 - 02:20:05
