Baleike. Zumaia.
Baleike Kultur Elkartearen eskutik Zumaiako berriak.
Apustu makinak zumaiako bi tabernetan
Atzo zumaiako taberna batean sartu eta hara, apustuak egiteko makina ikusi nuen. Tabernariari galdetu nion ea nola funtzionatzen zuen eta nondik atera duten etab... Azalpenak azalpen, herriko beste taberna batean ere makina jarri dutela esan zidan. Derrepente horrelako bi makina izatia herrian bitxia iruditzen zait. Ze iruditzen zaizue? 2008/09/24 - 22:02:11
Bertso Eskolako klaseak haur eta gazteentzat
Zumaiako Bertso Eskolak 3 talde eratu nahi ditu 10 eta 18 bitarteko neska-mutilekin. Saioak astean ordubetekoak izango dira eta Foronda kultur etxean emango dira. Iazkoak oinarritzat hartuta, 3 talde osatzeko asmoa dago: Aurkezpen-bilera irailaren 26an, OSTIRALA, arratsaldeko 5:30ean, Forondan. Aurkezpen-bilera irailaren 26an, OSTIRALA, arratsaldeko 5:30ean, Forondan. Aurkezpen-bilera irailaren 25an, OSTEGUNA, arratsaldeko 6:30ean, Forondan. Azken talde horretan Jokin Uranga arituko da irakasle. Ikastetxeetako idazkaritzan eman daiteke izena, edo bestela Forondan bertan. 2008/09/24 - 13:55:12
Baleike.com berria aurkeztuko dugu ostiralean
Goitik behera berritu dugu Baleike.com eta ostiral honetan aurkeztuko dugu Foronda Kultur Etxean. Berrikuntza zuekin batera ospatu nahi dugu, eta aurkezpen ekitaldira gonbidatzen zaituztegu. Oraintxe bete ditu lau urteBaleike.com-ek eta proiektua abiatu genuenetik eboluzio bat izan du. Komunikazio proiektua aldatu egin da, hasiera hartanalbiste laburrak zirenak, audio, bideo etaargazkiez hornitutako albiste oso bilakatuz. Webgunea urtez urte aldatzen eta hobetzen joangara, baina urte hauetan zaharkituta gelditu zaigu. Horregatik duelaurtebete berritze prozesua jarri genuen abian eta aste honetanaurkeztuko dizuegu emaitza. Ostiralean jarriko dugu abianBaleike.com berria Webgunea goitik behera eraldatu dugu, gure ustezZumaiak behar duen komunikazio proiektu integralerako egokia den webberria osatuz. Proiektu honek zuen guztion beharra dauka, etahorregatik ostiralean Forondan arratsaldeko 18:30etan egingodugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan web berrianolakoa den erakutsiko dizuegu eta bertaratzen zaretenontzat oparitxiki bat ere izango dugu. Aste honetan weba geldirik Web berria ostiralean abian jartzekolanetan gabiltzanez aste honetan baleike.com izoztuta egongo da. Ezdugu informazio berririk sartuko, migrazio prozesuan informaziorik ezgaltzeko, beraz, ostirala bitartean pazientzia eskatzen dizuegu. 2008/09/24 - 01:48:01
Zumaian hasiko da euskal kanten Gipuzkoako Txapelketa
Irailaren 30ean amaituko da izena emateko epea Ohar hau jaso dugu Euskal Kantuzaleen Elkartetik: Kaixo guztioi! Euskal Kantuzaleen Elkartetik idazten dizuet eta urriaren 11n Zumaian hasita ospatuko den Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketaren berri ematea da nire asmoa. Izena emateko epea irailaren 30ean amaitzen dela azpimarratu nahiko nizueke eta hiru sailetan har daitekeela parte: banakakoan, binakakoan eta taldeka, beti ere 12 lagun baino gutxiago izanda. Herri kantakera bultzatu nahi da eta abesbatzek taldetxo modura eta zuzendaririk gabe aukera izango lukete sartzeko. Esan bezala, herri kantakera bultzatu nahi da eta, horregatik, kantari edo kantuzalea den edonori dei egiten diogu parte har dezan. Kanta berri batekin, galtzear dagoen bat errekuperatuz, bertsio bat eginez... Aukerak zabalak dira eta euskaraz abestea da eskatzen dugun baldintza bakarra! Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketa zuen gustukoa izango delakoan, jaso agur bat eta laster arte! Parte hartzeko baldintzak 2008/09/23 - 19:43:01
Gorka Olaizola berriz ere irabazle
Beasaingo lasterketa irabazi du Astebete falta da denboraldia bukatzeko eta Gorka Olaizolak azken aukerak ere aprobetxatu nahi ditu bere maila erakusteko. Martuteneko kriteriunaren atarian, Beasainen igandean onena izan zen, eta bakarrik helmugaratu zen gainera Viveros San antoneko txirrindularia 26 segundo atereaz bigarrenari. 62 txirrindulari heldu ziren helmugara eta guztien artean Gorka Olaizola nabarmendu zen. Viveros San Antoneko bigarren txirrindularia Aritz Elustondo izan zen 39. tokian. 2008/09/23 - 19:43:01
Kutxa Ikasgelak Zumaian antolatu dituen zenbait ikastarotan izena emateko aukera dago
oraindik
Golfeko hastapena, DVDa sortu eta Munduko sukaldaritza ikastaroetan matrikula epea zabalik dago Kutxa Ikasgelak antolatzen dituen aisialdi programako zenbait ikastarotan izena emateko aukera dago oraindik. Ikastaroak Zumaian egingo dira eta sei hilabeteko iraupena daukate. Hain zuzen, hiru ikastaro hauetan eman daiteke izena: Golfeko hastapen ikastaroan, Oporretako argazkiekin DVDa sortzeko ikastaroan eta Munduko sukaldaritza ikastaroan. Azken honetan Indiako eta Arabiako sukaldaritza izango dituzte hizpide. Ikastaro hauek Foronda Kultur Etxearen, Aita Mari elkartearen eta San Migel entrenamendu zelaiaren kolaborazioarekin egingo dira, eta Kutxako Gizarte Ekintzaren diru-laguntza jasoko dute. Ikastaroen gaineko informazioa Kutxako bulegoetan eskura daiteke. Ikastaroetan izena eman ahal izateko bi baldintza bete behar dira: 16 urte beteta izatea eta Kutxan kontu korrontea izatea. Urrezko Txartelaren edo Gaztekutxa Txartelaren titularrek %20ko beherapena izango dute. Izen-ematea egiteko 902 540040 telefono zenbakira deitu (goizeko 8:00etatik eguerdiko 14:30ak bitartean) edo www.kutxasocial.net web helbidera sartu eta formularioa bete behar da. 2008/09/23 - 19:43:01
Haur eta gaztetxoentzat pintura tailerra
Urritik aurrera izango da, 9 eta 16 urte arteko gaztetxoentzat Pintura Tailerra Noiz: urriaren 14etik abenduaren 18ra. Astearte eta/edo ostegunetan, 17:30etik 19:00etara. Non: Alondegia eraikineko lehen solairuan. Izen ematea: urriaren 1etik aurrera, Foronda kultur etxean (943-861056). Matrikula eta gainontzekoak antolaketa bileran zehaztuko dira. Bilera: urriaren 9an, 18:00etan Foronda kultur etxean. 2008/09/23 - 19:43:01
12 ordu (edo 24) euskaraz hobeto idazteko
2008/09/23 - 19:43:01
Arrangoletako haurreskolan izena emateko epea zabalik dago
2008/09/23 - 19:43:01
Olarro eguna ospatuko da bihar
2008/09/20 - 02:42:02
