Berriki
Berriki
Erronka berriak
2008/05/08 - 13:29:02
Callejeros
Callejeros horrela deitzen da azkenaldian zorioneko sorpresa eman didan telebista programa. Gustoko dudan programa dela ez dut ukatuko, gustokoa dut gainera arrazoi anitzengatik: - Ez duelako kamara ezkutua erabiltzen - Pertsonak errespetuz tratatzen dituelako - Ez duelako off-narratzailea erabiltzen dramatismoa emateko baizik eta gauzak azaltzeko - Arazoak zuzenean azaltzen dituelako - Hitza hiritarrei edo arazoan zuzenean inplikaturik dauden pertsonei ematen dielako inolako aurreritzirik gabe - Oso programa hurbila delako Arrazoi gehiago eman ditzazket baina horiekin gutxi gora behera balio du. Kuriosoa da baina programa horrek estilo liburuek esaten dutena errespetatzera mugatzen da, hor, testu batean idatzirik dauden gomendioak ez ditu apurtzen eta horrek kalitatea ematen dio. Orain arte, estilo liburuak ezer gutxirako balio zutela erakutsi zidan praktikak (gehienek ez baitituzte errespetatzen), baina programa honek balio dezakela demostratu dit. Gainera aurkezleek kazetari gazteak dira, bertatik bertara egiten dituzte erreportaiak kamara lagun dutela inoiz berau ezkutatu gabe. Umeen aurpegiak ez dituzte ateratzen, aurpegia ez ateratzea eskatzen duten guztiei aurpegia estaltzen dizkiete, mikrofonoa hiritarrei eskaintzen diete, arazo sozialak salatzen dituzte (prostituzioa, drogak...). Badituzte erreportai "lasaiago" batzuk (dirudunen etxeak, hotel garestiak...) baina gehienetan gure ondoan dauden miseriak erakusten dizkigute. Miseria horietako asko, programa honi esker ez balitz, ez nituzke nik ezagutuko. Gaur apostu erakargarri horri utzi diot lekua. Propaganda irudi du nire post hau baina merezi dutela uste dut. Medio gutxirekin kalitatezko produktuak egin daitezkeela demostratu dute Callejeros programakoek. 2008/05/03 - 13:03:03
Bologna prozesua nire bizitzan (III)
2008/04/30 - 12:46:01
Aurreikuspen apokaliptikoak prentsa idatziarentzat
2008/04/30 - 12:46:01
Etorkizunko kztrik orela idtziko al dut?
2008/04/30 - 12:46:00
Iturrien babesa arriskuan?
Frantziako diputatuak lege proiektu bat lantzen ari dira gaur. Kazetariek beren informazio iturriak babestea arautu nahi dute. Berez, informazio iturriak sekretupean atxikitzeko eskubidea ez da arautua. Orain, eskubide hori legean ezarriko dute. Funtsezkoa da. Hori gabe, nola lortu hainbat informazio, iturri anonimoetatik edo sekretuetatik lortzen direnak? Baina salbuespenak ere gehitu nahi dizkiote diputatuek, hala nola kazetarien etxe-miaketak eta atxiloketak aipatzen direnean. Hots, iturriak sekretupean atxikitzeko eskubidea gal daiteke "interes publikoak justifikatzen duen premia handietan". Kazetarien sindikatuek baldintza hori "lausoegia" dela kritikatu dute. Zer kasutan justifikatuko du "interes publikoak" kazetari baten sekretua urratzea eskatzea? "Terrorismoa" aipatzen da, besteak beste. Horrek zer erran nahi ote du euskal kazetariontzat? Inkesta baten baitan atxilotuak izan gaitezkeela? Gure etxeak mia ditzaketela? 2008/04/30 - 12:46:00
XX. Ricardo Arregi Kazetaritza Saria abian
Ricardo Arregi Kazetaritza Sarian parte hartzeko epea zabaldu dute. Joan den martxoaren 31n deialdia aurkeztu zuten Andoaingo Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak . Sariaren xedea urtez urte euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da. Aurtengo ediziora aurkezteko, lanek 2007ko maiatzaren 16tik 2008ko maiatzaren 15era bitartean egunkari, aldizkari, irrati edo telebistetan euskaraz argitaratutakoak izan behar dute. Epea maiatzaren 23an amaituko da. Sariak hiru izango dira: Sari Nagusia, Xabier Laka eskultorearen garaikurra eta 9.000 euro; Kazetari Berria Saria, garaikurra eta 3.000 euro; eta Epaimahaiaren Sari Berezia, 4.000 euro. Aurtengo sarituen berri ekainaren 28an emango dute, Andoaingo Bastero Kulturgunean egingo den ekitaldian. 2008/04/30 - 12:46:00
Bologna prozesua nire bizitzan (I)
2008/04/30 - 12:46:00
Luzatu bostekoa
2008/04/30 - 12:46:00
Bologna prozesua nire bizitzan (II)
2008/04/30 - 12:46:00
