Txuma Murugarren
Txuma Murugarren Bloga
DISKO BERRIA BIDEAN
Disko berrirako abestiak bildu ditut jada, eta orain haien artean entresaka egiteko garaia heldu da. 15 kantu daude lehian, horietatik 10 bat joango dira diskoan. Maketa etxean grabatu ostean bandarekin egin ditugu lan-saioak, eta martxoaren 22ko astean azken lau entseguak egin ostean, 26an sartuko gara grabatzera Lamiņak producciones estudioan, Lastra soinu-teknikariarekin. Saltsa horretan, Rafa Aceves [...] 2010/03/08 - 15:06:04
Mirande Kabareta
Aurtengo Korrika Kulturalerako Edorta Jimenezek testu bat atondu du Jon Mirande idazle eztabaidagarriari buruz. Testu jostaria eta garratza da. Gilkitxaro antzerki-taldeak antzeztuko du eta Rafa Acevesek eta biok jarri diogu musika. Kabareteko giroan murgilduta, nola ez, Bob Fose-k 1972an zuzendu zuen filmaren musika erabili dugu sarrerarako. Marlen Dietrich ere izan dugu kontuan Lili Marleen kantuaren [...] 2009/02/18 - 06:04:06
FLORES UHARTEA
Sestaon egin dugun kontzertuan aspaldiko lagun bat ikusi dut. 86an egin genuen erakusketa baten esku-orria eman dit eta harrituta gelditu naiz horrelakorik oraindik gorde izanagatik. Kultur sustatzaile dabil, eta hizketan egon gara kontzertuaren ostean. Euskal Herrian formatu txikiak direla hobekien mugitzen direnak, esan dit. Banekien. Talde batean aritzetik bakarka aritzera doan pausuak badu zerikusia horrekin. Talde [...] 2008/11/02 - 21:10:07
Ordizia, toki gozoa
Hamarretan hasten zen kontzertua eta ni hamarrak laurden gutxitan ailegatu nintzen. Kalkulo arazoak. Hasiera ezohikoa izan zen, beraz, baina lagunarte gozoan geundenez horrek ez zuen axola. Emanaldia txikitik handira joan zen, intentsitatean irabaziz. Une gogoangarriak egon ziren. Ordiziako publikoa gustura egon zen eta konplizitate puntu ederra hartu genuen atzoko arratsean. Koruak egin zizkidaten, debalde, eta [...] 2008/10/11 - 19:39:04
Urriaren 10ean Ordizian
D Elikatuz zentroan egongo gara formatu akustikoan, Ordizian, beti bezala, gogoz eta ardura pixka batekin. Honen emaitza kontzertu ondorengo egunetan idatziko dut hemen. Ordizian edo inguruan bazaude, heldu eta egin bat gurekin. 2008/10/06 - 19:27:18
BANDERA
Marjinalia diskorako kanta batzuk gelditu ziren kanpoan. Batzuk diskoaren tonuarekin bat ez zetozelako, beste batzuk erabat borobildu ez genituelako eta apunte hutsean gelditu zirelako. Azken kasu horri dagokion kantu bat jarri nahi dizuet gaur hemen. Harkaitz Canoren letra daraman kantua da, eta horren atzean Rafa Aceves zoragarriaren lana entzuten da. Bibolina Rafa Aceves beraren lagun [...] 2008/09/23 - 18:56:01
Bermeon intentsitatez
Bermeoko gaua ona izan zen. Kontzertu indartsua eman genuen. Badira egun bereziak eta asteazkenekoa horrelakoa izan zen. Horren testigantza Joseba Barrenetxeak egin dituen argazkietan ikus daiteke hemen http://www.flickr.com/photos/barrenetxea/sets/72157607247063358/ Eskerrik asko, bide batez, argazki sorta ederrarengatik. Eta eskerrik asko, halaber, bertaratu zineten guztioi. Hurrengora arte. 2008/09/13 - 18:36:04
Bermeora bihar
Bihar, irailaren 10ean, Bermeon egongo gara. Talde osoa, Marjinalia zirkuaren beste eraso batekin. Eguraldiak lagun, gogoa eta energia gure esku. Hantxe ikusiko dugu elkar. 2008/09/09 - 18:29:03
Gordexolan ez ginen egon
Bai, bai, badakit Ez ginen Gordexolan agertu. Arazoak egon ziren, gaizki-ulertuak, ezin zen kontzertua egin han planteatzen ziguten bezala. Beste baterako izango da. Ez nuen post-a kendu edo berritu kanpoan nengoelako eta ezin izan nuelako, zinez. Kontzertua beste baterako utzi dugu. Barkatu haraino hurbildu zinetenoi. 2008/09/02 - 18:19:19
Gordexolan 31an
Hile honen azken egunean Gordexolan egongo gara akustiko bat egiten. Natxo Beltran, Rafa Aceves eta hirurok ekingo diogu kontzertuari. Errepertorio zabala, Marjinalia, nola ez, Gauak neskak, Hegazkinen arima, eta Nire leihoak, denak agertuko dira ukitu berezi batekin, formatu honetan, beste batzuetan esan dudan bezala, oso aske sentitzen baikara, inprobisazio eta bat-batekotasunari leku handia emanez. Abuztuari [...] 2008/08/28 - 18:11:09
