oihanguren
Nire burua sarean.
Etxe aldaketa
Oso denbora gutxi egin du blog honek, eta ez dut askotan idatzi, baina zer egingo diogu. Etxez aldatzea erabaki dut. Eskoriatzako blog komunitatea, Eskohitza, izango da nire etxe berria. Logikoa da, izan ere ni naiz garatzailea, eta orain weba guztiz berritzear gaudenean, erabaki dut bertan jartzea nire bloga eta horrela gertuagotik zaintzea Eskohitza, akatsak eta [...] 2009/04/11 - 18:38:08
Hotmail euskaraz erabiltzeko pausuak
Gauza asko esan daitezke euskaraketari buruz (nork ordaindu duen, Microsofti eman dizkioten sariak, etab.), baina une honetan ez naiz horrekin sartuko, Hotmail erabiltzen duzuenoi posta-bezero hau euskaraz erabili ahal izateko zein pausu jarraitu behar dituzuen azalduko dizuet. Izan ere, hala da, azkenean erabil dezakegu Hotmail euskaraz! (orain GMail falta da eta hori euskaraketa eginda dagoela) Sartu [...] 2009/03/07 - 18:47:01
Zorionak Librezale!
Gaur, ostirala, banatu dira aurtengo Argia Sariak. Euskarazko aldizkari ezagunak 90 urte betetzen dituen honetan, Sareko Argia Saria Librezale taldeari eman diote; edo eman digute esan beharko nuke, ni ere talde horretako kide bainaiz, beste asko bezala. Eskertzekoa da Argia Sariek euskararen alde lanean dihardutenei ematen dieten errekonozimendua, eta bide batez aukera daukagu Librezaleren lana eta [...] 2009/01/31 - 02:42:04
Ortzia negarrez ari da
Goizean esnatu naiz, eta euria ari zuen. Ez dut ulertu mezua. Berandu jakin dut albistea, Laboa joan zaigu. Ortzia negarrez ari zen. Egun beltza gaurkoa. Mikelen soinuak aditu aurretik niretzat musika musika zen, ez zuen ezer berezirik suposatzen, sentimenduekin zerikusi gutxi zuen. Berak erakutsi zidan musika ulertzen, sentimenduekin lotzen. Laboa hil zaigu, eta nire barruko zati [...] 2008/12/01 - 21:15:02
Gnomeren panela: disko-muntatzailea
Artikulu hau eta jarraian etorriko diren beste batzuk Gnome mahaigainaren panelak ematen dizkigun aukera interesgarrienak aipatzeko erabiliko ditut. Panel honi esker oso ingurune pertsonalizatua lor dezakegu, eta lan batzuk egiteko askoz denbora gutxiago beharko dugu. Ondo antolatzea da gakoa. Windowsetik GNU/Linuxera (zehazki Ubuntura) pasatu nintzenean faltan bota nuen aukera bat USB diskoak era errazean desmuntatzeko aukera [...] 2008/11/15 - 19:19:02
Nola konpondu Ubuntuk Hotmail berriarekin dituen arazoak
Ubuntu GNU/Linux banaketaren erabiltzaileok azkenaldian arazoak eduki ditugu Hotmail berria erabiltzeko. Alde batetik, Hotmail ireki orduko nabigatzailea eguneratzeko eskatzen digun mezu bat erakusten zaigu, eta, beste munduko arazoa ez izan arren, nahiko gogaikarria da aldiro orri hori ikusi beharra. Bestetik, Hotmail webposta zerbitzu berriarekin ezinezkoa da mezu baten testua idaztea, eta hau benetan arazo larria da. Kontua [...] 2008/11/12 - 14:08:01
