Zumalakarregi Museoa

Just another WordPress weblog

H. J. Vinkhuijzen holandarraren irudi militarren bilduma

Francisco Jose Diago Museoaren lagunak, New York Public Library-ren galeria digitalaren erreferentzia eman digu. Bertan aurkitu dugu H. J. Vinkhuijzen holandarraren irudi militarren bilduma. Hona hemen aurkitu ditugun zenbait bitxikeri. ZM: “Carlist Infantry” NYPL: Carlistische Infanterie. NYPL: Carlistische Infanterie. 1835 NYPL: Carlistische Infanterie. 1836 ZM: “The Carlist Cavalry” NYPL: Carlistische Cavallerie.  2016/06/02 - 19:27:04

Bidaiari erromantikoak 2

Larraitz Arretxeak “Bidaiari erromantikoak” post-ean agertzen zen David Roberts artista britainiarrarenean inspiratutako beste grabatu baten berri eman digu. Gure bilduman ere liburu hau badugunez irudia ekartzen dugu hona besteekin parekatu dezazuen. L’Univers. Espagne. Tome II. liburuan agertzen da, Parisen Firmin Didot frères etxeak 1847an argitaratua.  2016/06/02 - 19:27:04

H. J. Vinkhuijzen holandarraren irudi militarren bilduma II

H.J. Vinkhuijzen bildumagile holandarraren eta gure bildumetako irudi militarren arteko konparaketarekin jarraituz, New York Public Libraryn Cabreraren zalditerikoa dena Koldo Mitxelena Kulturunean nafarra bihurtzen zaigu. Zumalakarregiren irudia ere aurki daiteke New Yorkeko liburutegian:  2009/12/03 - 14:20:02

Frantziar Aljeriako Legioa

Frantziar gobernuak Espainiarrarekin zuen hitzarmena betetzeko karlisten aurka borrokatzera Aljeriako legioa bidali zuen. 1835.eko abuztuan 5.000 bat beterano iritsi ziren penintsulara Aljeriatik. Bi irudi hauetan karlisten aurkako erasoa ikus daiteke. Zeintzu dira French legion eta Algierisch-franzosiche legion irudien arteko desberdintasunak?  2009/10/02 - 19:21:03

Beste erretratuak

Bost urtek bereizten ditu bi grabatu hauek, bata Parisen (1) argitaratua bestea Madrilen (2). Zein argitaratu zen lehenago? Ba al dakizue zer gertatu zitzaion Nazario Egiari eskuan?  2009/08/25 - 22:00:04

Boluntario karlistak

Orain arte erakutsi ditugun grabatuak kopia nabarmenak izan arren ez zuten aitortzen. Hilabete honetan bestelako kasuak egon bazirena erakutsiko dugu. Alegia, grabatu hauen egileek orijinala Ricardo Balaca pintorearena zela onartuko dute, batek 1874.ean argitaratu zuenean, zein besteak 1892.ean. Irudi hautetatik (1, 2 eta 3) zein da zein?  2009/07/27 - 23:32:02

Mugaren irudiak

Behobiako pasagunea maiz aurkituko dugu XIX. mendeko bidaiariek egindako irudietan. Aurkezten ditugun hauetatik (1, 2 edo 3a) zein dago aduana bertan kokatu aurretik egina (1841) eta zein ondoren?  2009/06/15 - 23:52:02

Hornbrook

XIX. mendean gurean ibilitako irudigile britainarren artean, Lehenengo Karlistaldian Royal Navy ala Britainiar Legio Laguntzailean aritutakoak nabarmentzen dira. Hauen artean Hornbrook aita-semeak, Richards eta Thomas aurki ditzakegu, irudi honen jatorrizkoaren egileak. Irudi hauen, artean zeintzu dira beraienak? View of the citadel and walls of San Sebastian , San Sebastian el año 1836 , San Sebastian. Part 1 , [...]  2009/05/12 - 22:15:05

Zumalakarregiren erretratuak

Isidore Magues margolari eta ilustratzaile frantsesa, 1836.go udan etorri zen Euskal Herrira. Don Carlos eta bere defendatzaileen erretratuak burutu zituen, Parisen liburu bat argitaratzeko. Zumalakarregirena, noski, bera aurrean izan gabe egin zuen erretratu bakarra izan zen. Halere egun bere irudi zabalduenetakoa da alboan ikus daitekeenez: Zumalacarregui, Zumalacarrégui ala izenbururik gabe. Zein da Maguesena?  2009/04/08 - 19:57:01

Bidaiari erromantikoak

David Roberts, bidaiari eta irudigile britainiarra, Egiptoko irudiengatik famatua, guretik 1832 eta 1833 urteetan pasa zen. Beretzat exotiko eta erakargarriago zen Andaluziarako bidean, Irun, Hondarribia eta Gasteizi buruzko ikuspegi erromantikoa eskaini zigun. Datozen grabatuetan ikus daitekeenez, maiz izan zen inspirazio bide: Irun , Vue d Irun , Irun, from the Bidassoa , El Vidasoa . Zein da bere grabatua? Edota, zein [...]  2009/03/20 - 12:48:06

Nabigatu euskaraz