Kiroldegi
Beste WordPress weblog bat besterik ez
Euskaltel-Euskadi - Tourrerako zerrenda
Euskaltel-Euskadi taldeak jada jakinarazi egin du zeintzuk izango diren 2010eko Tourrerako eramango dituen txirrindulariak; Samuel Sanchez taldeko gidari izango dutelarik. Hona hemen zerrenda: Samuel Sanchez Inaki Isasi Juanjo Oroz Alan Perez Ruben Perez Egoi Martinez Amets Txurruka Ivan Velasco Gorka Verdugo Seguru Euskaltel-Euskadikoek ihesaldiren batean parte hartuko dutela; ea urtero bezala euskaldunok Frantziako Tourrean gauden gure kamiseta naranja nahiz ikurrinekin. 2010/07/01 - 06:57:03
Radio Shack - Tourrerako zerrenda
RadioShack taldeak jada jakinarazi egin du zeintzuk izango diren 2010eko Tourrerako eramango dituen txirrindulariak. Hona hemen zerrenda: Armstrong Leipheimer Klöden Popovych Horner Brajkovic Paulinho Rast Muravyev Azkenean badirudi RadioShack taldeko txirrindularien adina nahiko altua dela, baina seguraski zer esana izango dutela Frantziako Tourrean, pena Haimar Zubeldia bertan ezin egotea. 2010/07/01 - 06:57:03
Amador Palma XXV Krossa
Amador Palma XXV Krossa ospatuko da ekainaren 20an, igandea, Bizkaiako Sestaoko herrian. Doako lasterketa izango da, gizonezkoek 8 KMtako ibilbidea egin beharko dute eta emakumezkoek aldiz, 6.5 KMtakoa; bertan partehartzeko izen emate epea goizeko 10:00etan amaituko da eta lasterketa 10:30etan hasiko da. Iganderako plan zoragarria Sestaoko herrian kirol pixkat egiteko aitzakiarekin. iturria | Sestaoko Udala 2010/06/24 - 07:00:02
Forum Sport Kosta Trail 2010
Kirol-ekitaldi berezia dugu Kosta Trail. Izan ere, zailtasun maila desberdineko hiru proba egin ohi dituzte egun berean, eta, horregatik, edozeinek har dezake parte lasterketan. Hitz gutxitan esanda, goi mailako atletek, familiek zein lagun-taldeek Bizkaiko kostaldeko paraje ikusgarriez gozatzeko eta aldi berean natura-ingurunean kirola egiteko aukera aparta izango dute. Mendi Lasterketan parte hartzen duten korrikalariak Arrigunaga [...] 2010/06/10 - 07:06:04
Nazioarteko Martín Fiz Maratoia VII
Gasteizek Martin Fiz atletaren omenezko maratoia hartuko du zortzigarren urtez datorren igandean, maiatzak 9. Olagibel kalean hasi eta Eduardo Dato kalean amaituko da lasterketa, eta korrikalariek 18 urtetik gorakoak izan beharko dute. Lehendabiziko hamar kilometroetan parte-hartzaileak erdigunetik igaroko dira, eta Gasteiz hiribidea atzean utzitakoan, hegoalderantz abiatuko dira. Bertan, zirkuitu bati bi buelta eman beharko dizkiote. [...] 2010/05/06 - 07:21:04
San Miguel Ligako Egutegia 2010
Orain dela gutxi, ACT elkartearen urteko hirugarren batzar orokorra egin zen. Elkarteko kide diren klub guztiek parte hartu zuten batzar honetan, estropaden 2010ko San Miguel ligaren egutegia onartu zen: Uztailak 3 - Bilbo Uztailak 4 - Bandera Telefónica (Donostia) Uztailak 10 - Pedreña Uztailak 11 - Astillero Uztailak 17 - Moaña Uztailak 18 - Galizia Uztailak 24 - Pasai San Juan Uztailak [...] 2010/04/29 - 07:24:08
El Diario Vasco Euskal Bodyboard 2010 Zirkuitua
Datorren asteburuan apirilak 17 eta 18an, El Diario Vasco Euskal Bodyboard 2010 Zirkuitua hasiko da Sopelanako Atxabiribil hondartzan. 2009ko azken proba ospatzeko aukerarik egon ez denez, alegia, Zentraleko txapelketa, maila goreneko txapelduna dugu aurten ere Aritz Larrinaga sopeloztarra. Beraz, hastera doan zirkuituko buru eta faboritoa ere bada. Uda sasoian, Donostian garatuko da bigarren proba; urrian Zumaian eta [...] 2010/04/15 - 07:31:07
Mendi Lasterketen Egutegia, 2010
Euskal Mendizale Federazioaren eskutik, hona hemen aurtengo Mendi Lasterketen Egutegia: EUSKADIKO TXAPELKETAK Banakako Euskadiko Lasterketen Txapelketa II Ternua Arratzu Urdaibai Mendi Lasterketa 2010ko Maitzaren 2an Herria: Arratzu (Bizkaia) Distantzia: 30,000 Km. Desnibel positiboa: 2.000 m. Lasterketa koefizientea: 60 Antolatzailea: Arratzuko Arrolape Mendi Kirol Elkartea. Lasterketa zuzendaria: Iker Oleaga. Web: www.arratzu-urdaibai.com E-mail: info@arratzu-urdaibai.com Kluben arteko Euskadiko Lasterketen Txapelketa III Peio Rementeria Memoriala 2010ko Maitzaren 2an Herria: Arratzu (Bizkaia) Distantzia: 30,000 Km. Desnibel positiboa: 2.000 [...] 2010/04/08 - 07:34:05
Athletic - Racing partidarako deialdia
Gaur, martxoak 29, Athletic eta Racing taldeen arteko partida ikusteko aukera izango dugu San Mames futbol zelaian. Norgehiagoka arratsaldeko 21.00etan hasiko da eta Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Racing taldearen aurka jokatzeko: Iraizoz Toquero Koikili Ustaritz Amorebieta David Lopez Llorente Gabilondo San Jose Armando Susaeta Iraola Gurpegi Castillo De Cerio Javi Martinez Iturraspe Muniain 2010/04/01 - 07:38:02
Azkoitia-Azpeitia XVII. Maratoi Erdia
Martxoak 27an, Azkoitia-Azpeitia Maratoi-Erdiko hamazazpigarren edizioa egingo da. Lasterketa hau Gipuzkoako kirol-ekitaldirik ospetsuenetako bat da eta ia edonork har dezake parte proban. Izan ere, maratoi-erdian korrika egiteko baldintza bakarra bete behar dute atletek: 16 urte edo gehiago izatea. Aurreko edizioetan probak 1.000 korrikalari baino gehiago bildu izan ditu. Hori gutxi balitz, jendetza pilatu ohi da kalean, [...] 2010/03/25 - 07:41:02
