Ondopasa

Beste WordPress weblog bat besterik ez

Saturday Night Fever musikala

Saturday Night Fever, gaur egungo musikalik ezagunenetako bat, Euskadin izango dugu aurki. Oraingo honetan Karen Brucek egingo ditu zuzendari lanak, izen bereko pelikula ospetsuan oinarrituta. Juan Pablo Di Pace (musikal askotan aritu izan da, baita Mamma mia filmean ere) Argentinako aktoreak Tony Manero gorpuztuko du, bere garaian John Travoltak egin zuen bezala. Bi ordu baino gehiagoko [...]  2010/03/11 - 08:26:03

Sinkro Festival 2010 Gasteizen

Arabako hiriburuak musika elektroakustikoa eta teknologia berriak uztartzen dituen Sinkro jaialdiaren edizio berri bat hartuko du, otsailaren 22tik 27ra bitartean. Jesus Guridi Musika Eskolak hartuko ditu jarduera guztiak, eta doakoak izango dira. Salbuespen bakarra egongo da: azken kontzertua ARTIUM museoan egingo dute, eta sarrerak 6 eurotan eskuratu ahalko dira. Egitarauari hasiera emateko, Aristides Llaneza Mexikoko musikariak [...]  2010/03/04 - 08:30:01

Sevatur: Turismoaren eta Aisiaren Azoka

Martxoaren 12tik 14ra bitartean egingo dute Sevatur, Donostiako Turismoaren eta Aisiaren Nazioarteko Azoka, Kursaal Jauregian. Urtero, 65 erakusle inguru biltzen dira azoka-esparruan, tartean, Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila eta turismoaren inguruko beste erakunde publiko batzuk, garraiobide enpresak, ostatuak, handizkariak, touroperadoreak, bidaia-agentziak, turismo aktibo eta abentura-kirolen enpresak, parke tematikoak eta hedabideak. Sevatur guneak 7.000 metro karratuko azalera hartuko [...]  2010/03/04 - 08:30:01

Bermeoko Arrain Azoka

Maiatzaren 21etik 23ra bitartean, Bermeoko Arrain Azoka egingo da bizkaiko udalerri ospetsu honetan. Bermeoko Arrain Azokaren 16. edizioa hartuko du maiatzaren bukaeran. Hiru egunez 30 erakusketari baino gehiago elkartuko dira Lamera parkean euren produktuak saltzeko. Produktu horietako batzuk ohiko dendetan aurkitzea ez da lan erraza. Edizio bakoitzean gai bati arreta berezia eskaintzen dio azokak, eta Bermeoren [...]  2010/02/25 - 08:33:01

Bilbao-Bilbao Zikloturisten Martxa

Milaka lagunek hartu ohi dute parte urtero Bilbao-Bilbao Zikloturisten Martxan, eta, ezbairik gabe, Bizkaiko hiriburuko kirol ekitaldirik ospetsuenetako bat da. Deustuko Zubian, Zubiarte merkataritza-gunearen ondoan, hasi eta Bilboko Kale Nagusian bukatuko da proba. Zikloturisten Martxa, Martxoaren 14an izango da, bost irteera mailakatu antolatu dira (hamabost minuturo) eta, proba amaitutakoan, ez da inolako sailkapenik egingo. Hau [...]  2010/02/25 - 08:33:01

Zinemastea 2010

Zinemastea Gasteizera itzuliko da, garai berrietara egokituta. Hori horrela, Zinemastea v.2 sei eguneko topaketak ikus-entzunezko mundua ulertzeko era berriak izango ditu ardatz. Besteak beste, lengoaia berriak, formatu digitalak eta ikus-entzunezkoen eta beste diziplina artistikoen arteko harremana aztertzen duten proposamenak jorratuko dituzte. Profesional gazteekin topaketak ere antolatu dira, eta, noski, Euskadin egindako zinemak oso tarte berezia [...]  2010/02/18 - 08:36:02

Gasteizko Inauteriak 2010

Otsailaren 13tik 16ra bitartean, inauteriak ospatuko dira arabako hiriburuan. Gasteizko Inauterien aurtengo egitaraua hauxe izango da: OTSAILAK 13, LARUNBATA 13:00 Gasteizko margolariak Geltoki plazara iritsiko dira trenez. 13:15 Ibiltariari mozorroa janztea, Arka plazan. 13:30 Inauterietako pregoia Indarra Euskal Kultur Elkartearen eskutik, Espainia plazan. 16:30 Gasteizko VIII. Mozorro Lehiaketako parte hartzaileak elkartzea eta desfilatzea, Probintzia plazan. 17:00 Gasteizko VIII. Mozorro Lehiaketa, Andre [...]  2010/02/11 - 08:39:03

Gaubeako Patata Azoka

Haste The Day egingo dute aurten Espejon. Goiz osoan zehar, Arabako herrixka horretara bertaratzen direnek kalitate handiko patatak erosteko parada izango dute. Gainera, eskualdeko pertsona ezagun bati omenaldia egingo diote. Halaber, Boilur Arabako Elkarte Gastronomikoen Federazioak dastatze-saioa prestatu du, gastronomia onaren zaleen gozamenerako. Baina Patataren Azoka ez da bakarrik gastronomia alorrera mugatzen: artisau-lanak ere eskura daitezke [...]  2010/02/11 - 08:39:03

Bilboko Aratusteak 2010 - Bilbo Sutan, Bilboko konpartsekin

2010eko aratusteak hortxe bertan ditugu eta Bilboko Kopartsak, Bilbo Sutan lelopean, egun hauetarako egitaraua iragarri dute: Osteguna 11. TRAPU ZAHARRAK 19:30 Arriaga plazatik txorizoen banaketa eta Zazpi Kaleetatik KALEJIRA Larunbata 13. JAITSIERA 17:30 Jaitsieraren hasiera Hurtado de Amezagatik: Fanfarreak, Bilboko Erraldoiak, Goloka, Ibon Koteron eta bere albokariak, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, Txan magoa, joaldunak, batukadak, El mentón de [...]  2010/02/11 - 08:39:03

Dantzaldia 2010

Otsailaren 6tik Martxoaren 10era bitartean, Dantzaldia 2010 ospatuko da Bilboko zenbait lekutan. Dantzaldia-ri nazioarteko jaialdi izaera ematen dioten ezaugarri guztiak bizi-bizirik daude: alde batetik, bertoko sorkuntzari laguntzea, profesionalen arteko komunikazioa eta gogoeta bultzatzea eta, bestetik, aurkezpen-lekuak eta proposamen koreografikoak askotarikoak izatea. Hona hemen aurtengo Dantzaldiaren egitaraua: OTSAILAK 6 - Masterclass-ak - Euskalduna Juaregia OTSAILAK 7 - MAL PELO [...]  2010/02/04 - 08:43:01