Erredakzio mahaia
Zergatik ez dago polizia-katurik?
Jaume Perich (1941-1995) marrazkilari kataluniarrak esaten zuen katuak gustukoago zituela txakurrak baino, polizia-katurik ez zuelako ezagutzen. Perichek, agian, bestelako iritzia izango luke Mossoen erakustaldia ikusterik izan balu , diote nobela beltzari buruzko Bartzelonako BCNegra asteko kideek.Jardunaldion baitan Per què no hi ha gats policia? (Zergatik ez dago polizia-katurik?) galderari erantzun zioten atzo Jordi Marí García inspektoreak [...] 2012/02/08 - 12:11:01
Ingelesari beldurrik ez?
Otsailaren 4ko El Paísen idatzi zuen artikulua Antonio Valdecantos Filosofia katedradunak. Ondokoa zuen izenburu azpikoa: Periferiako hizkuntza politikei aurre egin eta gaztelania defendatuz egindako kanpainetan parte hartu duen inork ez du txintik ere esan ingelesa eskolan eta unibertsitatean inposatzeaz . Nafarroako hezkuntza sistema etorri zait burura. Gogotik ari dira ingelesaren alde; euskararen kontra eta gaztelaniaren alde [...] 2012/02/07 - 12:15:04
Leilaren iturri begiak
La source des femmes / Emakumeen iturbegia. 2011. Zuzendaria: Radu Mihaileanu. Aktoreak: Leïla Bekhti, Hafsia Herzi, Biyouna, Sabrina Ouazani, Saleh Bakri. Hiam Abbass. Generoa: Komedia dramatikoa. La source des femmes filma komedia dramatikoa da. Radu Mihaileanu, bere zuzendaria, Bukaresten jaio zen 1958an. 1980an, Nicolae Ceausescu-ren Errumaniatik ihes egin zuen Israelera, aitaren sorlekura, errefuxiatzeko. Alta, bada, [...] 2012/02/07 - 12:15:04
Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
Urtarrileko LARRUN gauzatzea neuri egokitu zitzaidan eta bizi dugun krisialdi ekonomiko sakona izan da jorratu dugun gaia, krisiak dituen sustraiak eta alternatibak. Nondik datorren jakin barik, nekez uler eta alda bailiteke ezer, eta ekonomian ere berdin. Gehienetan alternatibarik ez dagoela saltzen zaigu, berdin unibertsitatean edo hedabideetan, bizi dugun egoera zerutik eroritako madarikazio bailitzan, ekaitz edo [...] 2012/02/04 - 12:27:09
Hezkuntza erreformaz hitz (itsusi) bi
Rajoyren Gobernuak, boterera iritsi eta berehala erabaki du hezkuntza ereduan eskua sartzea. Lege berria atera baino, errazagoa (eta azkarragoa) da erreformak egitea, eta hala bideratu du, di-da batean. Nahiz eta zalaparta gehien sortu duena Heziketa Zibiko eta Konstituzionala delako ikasgai berria izan (Herritartasunerako Hezkuntza ikasgaiagatik ordezkatu dute, balio ideologiko batzuk bestetzuengatik, azken finean), ez da [...] 2012/02/02 - 12:33:13
Tere
III. Neguko Poesia kari heldu zen Hendaiara joan den larunbatean. Bere lehen poesia liburua kaleratu zuenean (Gabeziak, 1980) Teresita zen. Egun Tere da. Tere Irastortza poeta (Zaldibia, 1961). Alta, bada, etxekoentzat Teresita da oraindik ere, baita jaioterrian halaxe deitu ere. Poesia liburu sorta esanguratsua irun du harrezkero. Akelarre elkarteko Literaturaren menturan taldekoen eskutik heldu da [...] 2012/02/01 - 12:37:02
Cervantes: Gaztelania barreiatzeko multinazionala
Nork esan du krisia dela-eta euskara sustatzeko dirurik ez dagoela? El País egunkariak joan den asteburuan elkarrizketa egin zion Cervantes Institutuko zuzendari berriari, Víctor García de la Conchari. Galdera-erantzunak hasi aurretik, kazetariak, gaztelania munduan zehar bultzatzea helburu duen Cervantes Institutuaren datuak ematen ditu: 1.160 langile, bost kontinenteetako 77 herrialdetan banatuta. 2011ko aurrekontua 103 milioi eurokoa. [...] 2012/01/31 - 12:40:08
Susta dezagun euskaraaahh!
Ze demontre da hau? Euskararen erabilera sustatzea omen du xede bideo bero honek. Leizaola fundazioak egin du. Edonor plazerez urtzeko modukoa Puf, bideoak gustu txarreko hainbeste txiste merke egiteko aukera ematen du, eta oso zaila da tentazioari eustea. Berriro diot, badaezpada ere: bideoan ageri diren bi film laburrek (Mendekua eta Euskaltegi bitxia izenekoek) euskararen erabilera [...] 2012/01/31 - 12:40:08
Merkurioa zure platerean
Ia seguru, RASFF hizkiek ez dute esanahi berezirik zuretzat, niretzat orain dela bost minutura arte ez zuten bezala. Europar Batasunaren (EB) Elikagai eta Pentzuen Alerta Azkar Sistemaren ingelesezko siglak dira. Bada, 2011n RASFFek merkurioz kutsatutako arrainen 76 kasuren berri eman du. Arrain eta bestelako itsaskien kutsaduraren kausa nagusia da merkurioa, izan ere. 76 kasu diogunean, [...] 2012/01/27 - 12:56:02
Igande bat ziklismoaren infernuan
En Forårsdag i Helvede. Igande bat infernuan. Izenburu hori du Jorgen Leth daniarrak 1976an filmatutako dokumentalak. Askorentzat txirrindularitzari buruz sekula egin den filmarik onena da, eta urte hartako Paris-Roubaix klasiko handiaren ingurukoak biltzen ditu, ziklista, antolatzaile eta ikusleen ahotik. Iparraldeko infernua ere deitzen zaio galtzadarrizko zati, lokatz, matxura eta erorketek markatutako lasterketa horri, eta handik [...] 2012/01/21 - 13:21:02
