Zibergela

Berria egunkarian, Zibergela atalean argitaratzen diren artikuluak

Posta elektronikoa nola erabili eta nola konfiguratu

Aurreko asteko artikuluan komentatu zen zeintzuk ziren posta elektronikorako erabiltzen diren protokoloak eta nola ibiltzen da bakoitza. Halaber, posta elektroniko zerbitzu doako batzuk ere aipatu ziren. Honetan, aurrekoari jarraipena ematen, posta elektronikoa nola erabili azaltzen saiatuko da eta posta elektronikoa irakurtzeko aplikazio ezberdinak aipatuko dira. Webmail Erabiltzen den posta zerbitzua, webgune batean irakurri ahal bada, webmail [...]  2010/03/11 - 18:02:02

Googlek Picnik online irudi editorea erosi du

Picnik, http://www.picnik.com/, irudiak editatzeko online aplikazio bat da. Doakoa da eta oso erraza erabiltzeko. Izan ere, izena ematea ere ez da derrigorrezkoa zerbitzua erabiltzeko. Ordainpeko bertsioaren bitartez, aukera gehigarriak eskaintzen badira ere. Picknik 2005ean eratu zen eta egun, 20 langile ditu eta milioika bisitari igarotzen dira zerbitzuaren webgunetik hilero. Hala, bada, Googlek online zerbitzu hau erosi du. [...]  2010/03/11 - 18:02:02

Opera 10.5 MS Windowserako eskuragarri dago

Opera nabigatzailearen 10.5 bertsioa eskuragarri dago honezkero Microsoft Windows XP, Vista eta 7 sistemetarako. Bi azken bertsio hauetan, gainera, Aero-Glass lehio bat zabaltzen da era egoki batean sistemarekin integratzeko. Beren berrikuntzarik garrantzitsuenak, webak renderizatzeko Carakan izeneko motore berria nabigatzailean sartzea eta HTML5 zein CSS3 estandarrekin bateragarria izatea dira. Honez gain, nabigazio pribatuaren funtzionalitatea gehitu zaio. Mac [...]  2010/03/11 - 18:02:02

MS Internet Explorer 6 soporterik gabe hainbat webgunetan

MS Internet Explorer zortzigarren bertsioa egonda dagoeneko, oraindik badaude Microsoften nabigatzailea erabiltzen duten erabiltzaile asko seigarren bertsioan gelditu direnak eguneratu gabe. Marketshare estatistiken arabera, ia Internet erabiltzaileen %20k erabiltzen du oraindik MS Internet Explorer 6 nabigatzaile bezala http://marketshare.hitslink.com/browser-market-share.aspx?qprid=2. W3C-ren estatistiken arabera, ez da %10era heltzen: http://www.w3schools.com/browsers/browsers_stats.asp. Dena dela, kopuru dezente da eta honezkero webgune eta web [...]  2010/03/09 - 18:37:02

MS Windows 7n sistemaren kopia piratak antzemateko eguneraketa

Microsoftek abiatu du eguneraketa bat Microsoft Windows 7 sistemetarako, sistema eragilearen kopia piratak antzemateko. Eguneraketa honek kopia pirata aurkitzen duen sisteman, erabiltzaileari jakinaraziko dio ez dela araua betetzen. Eguneraketak 1,2 MB pisatzen du eta garrantzitsu bezala markatuta dago. Microsoft-en arabera eguneraketa honek, sistema eragilea era ez zilegi batean instalatzeko 70 era ezberdinak antzemateko gauza da. Hala ere, [...]  2010/03/09 - 18:37:02

Posta elektronikoa

Webguneak arakatzearekin batera, posta elektronikoa da Internet zerbitzurik erabilienetarikoa. Mezu elektronikoak hainbat eratan idatzi eta irakur daitezke, sakelako telefonotik, webgune batetik nabigatzaile baten bitartez (webmail deitzen dena) edo mahaigaineko aplikazio batekin. Posta elektronikoa izenarekin baino, munduan zehar ezagunagoa da bere anglosaxoniar hitzarekin, e-mail . Eta bere ikurrik ospetsuena @ da, a bildua, ingelesez at hitzetik datorrena. Posta [...]  2010/03/09 - 18:37:02

Kaspersky etxeak hardwar bidezko antibirus sistema patentatu du

Kaspersky ziurtasun enpresa ezagunak iragarri du ABEn patente bat lortu duela malwarearen kontrako irtenbide bat garatzeko. Karsperskyren hardware irtenbidea sistema eragiletik kanpo lan egingo luke, CPU eta biltegiratze euskarriaren artean. Irtenbide hau automatikoki eguneratuko litzateke, birusak eta beren sinadurak kudeatzeko datu base propioak izango lituzke. Era independente batean edo aplikazio batekin batera lan egin ahal [...]  2010/03/02 - 14:39:20

Photoshop aplikazioak hogei urte bete ditu

Irudiak eta argazkiak aldatzeko Photoshop aplikazio ezagunak 20 urte bete ditu dagoeneko. Photoshop 1990 saltzen hasi zen Adoberen eskutik. Bere historiaren 20 urte hauetan bilakaera izugarria izan du Photoshopek. Hasiera batean, ia soilik irudiak ikusteko gai zen eta pixkanaka-pixkanaka bertsio berri bakoitzean joan dira gehitzen funtzionalitate izugarriagoak eta benetan teknologikoki aurreratuak. Horrela joan da lortzen gun [...]  2010/03/02 - 14:39:20

Segurtasun kopiak

Jakina den bezala, zergati askorengatik ordenagailuan gordetzen diren datuak galdu daitezke. Datu horiek gordetzen dituen euskarria hondatu daiteke edo arazo elektrikoren bat egon daiteke, nahigabe zerbait ezabatu ahal da, malwarearen batek kalteak eragin ahal ditu, eta abar. Kontuan hartzen badugu, gero eta gehiago, ordenagailuak eta bertan gordetzen diren datuak, bakoitzaren bizitza pertsonala zein profesionalaren zati [...]  2010/03/02 - 14:39:20

Bideo plataformak sarean

Nolabait, bere garaian, irratiari gertatu zitzaion bezala telebistarekin, gaur egun, telebistari lehiakide sendoa atera zaio, Internet, alegia. Eta ez soilik jada, erabiltzaileek, bereziki gazteek, denbora dezente ematen dutelako Internetek eskaintzen duen informazioa ikusten edo komunikatzeko eskaintzen dituen tresnak erabiltzen. Baizik eta Interneten bitartez, era interaktibo batean eta publizitate etenik gabe, bideoak ikusi eta kudeatu ahal [...]  2010/02/23 - 22:36:05