Erredakzio mahaia

Hiesaz hitz egitea

Horren garrantzia azpimarratu zidan Udiarraga Garciak, Bilboko Itxarobide Elkarteko kide eta CESIDA Espainiako Estatuko Hiesaren Koordinakundeko presidenteak, hiesari buruz egindako erreportajean: gaixotasunaz hitz egiteak, bistaratzeak, tabu izateari uzteak zenbateko mesedea egiten dion gaitzaren normalizazioari: Politikariek kontu handia izaten dute gaia ez aipatzeko, hiesaz hitz egitea delako sexuaz hitz egitea, substantziekin dugun harremanaz, gizartean tabu diren [...]  2012/12/03 - 13:35:05

Navajoen harmonia (2/3)

[Bestelako Navajo (1/3) sarreraren jarraipena] Baina, funtsean, Nashibittik ez zion sekula irakatsi garraztasun hori. Yeibichaia irakatsi zionean Gauaren Bidearen azken gauean, izentzat ezarria zioten Galderak Dagitzan Hori. Baina Leaphorn, hirutan hogei urte beranduago, Erantzuten duen Hori izendatu zuten. Nashibittik berak erakutsiak zizkion Leaphorni Bedeinkapenaren Bidearen hitz eta elezaharrak, berak azaldu zion Jainko Jendeak erakutsi ziola [...]  2012/11/30 - 13:43:08

Aitonaren konposta

2009ko maiatzaren 25ean Gipuzkoako Zaldibiako Errekabeltzen 82 urteko gizona galdu zen. Arrantzara joana, haren ingurukoek berehala igerri zioten Arkakako kanalera erori eta urak eramana izango zuela. Ilunduta gero eten zituzten bilaketa lanak. Adin horretako aitona erreka-zulo malkartsu hartan bakarrik nola ibili zitekeen erreprotxuz galdetu zuen ertzain buruak entzun behar izan zuen desagertuak bila zebilkion bat [...]  2012/11/28 - 13:47:22

Frackinga: gezurrak eta lobbyak

Klima aldaketaren ondorioak gero eta agerikoagoak eta mehatxuak gero eta larriagoak diren honetan, hidrokarburoen industriak tematuta jarraitzen du: paradigma aldatzeaz pentsatzen hasteko baino, erregai fosilen belakia azken tantaraino estutzeko unea da. Energiaz egarri den mundua gero eta edabe kaxkarragoekin konformatzeko prest denez, kalitate txarreko erregai garestiagoak eta lortzeko zailagoak eskaintzen dizkigute. Estalki ederretan bilduta, hori [...]  2012/11/28 - 08:32:02

Bestelako Navajo (1/3)

Tony Hillerman polizi-nobela etnikoen idazle yankia Itxaro Bordari esker ezagutu nuen, hura hil berritan Berrian 2008an idatzitakotik. Hillermanek famatu egin zituen bi zakur indigenetatik bat Joe Leaphorn da. Hilendantzaleku (hola euskaratu daiteke frantsesez Là où dansent les morts ipini zioten Dance Hall of the dead ) txit politaren 81. orrialdean aurkezten ditu honen sustraiak. Dio Hillermanek: [...]  2012/11/26 - 13:43:07

Zestoan auzo-konposta egiten hasi gara

Atez atekoa, 5. kontenedorea Joxe Aittolak baratzean hondakin organikoa ongarri nola bihurtzen zuen ikusi nuenetik auto-konposta eta auzo-konposta baino ez nituen buruan. Zestoako erdigunean (auzoak sakabanatuta daude) elkarren gainean bizi gara eta zelaiak/belardiak ondo-ondoan dauzkagu. Etxe ondoan, herritik atera gabe, hondakin organikoa ongarri bihur badezakegu zergatik aterako dugu kanpora? Gutxi jakinda ari naiz, baina Zestoa [...]  2012/11/26 - 13:43:07

CiU-ERC, ezinbestean

Artur Masek CiUren ohiko zalantzekin egin zion aurre irailaren 11ren manifestazioari. Azkenean, CiU egon zen eta Mas ez. Baina Masek ez zuen galdu nahi izan tren jendetsu hura eta baliatu nahi izan zuen bere indarra biderkatzeko. Helburu horrekin aurreratu zituen hauteskundeak eta sekulako danbatekoa jaso du. Gehiengo osoa helburu zuenak, 12 eserleku galdu ditu, politikaren [...]  2012/11/26 - 02:50:09

CAF: argazki panoramikoa

Trenak egiten dituen CAF enpresak 750 langilerentzako erregulazio espedientea irekiko omen du. Euskal Herriko enpresa sendoenetako batek halako neurria hartzeak harridura sortu du, kontratu milioidunak sinatzen dituela irakurtzen ohituak baikaude egunkarietan. 2011n 100 milioi euroko irabaziak izan dituen enpresa batek nola bidal ditzake aldi batez langileak etxera? Ea datu sorta honekin zerbait argitzen dugun. Zeinek [...]  2012/11/23 - 20:52:09

Israelen erradiografia laburra

Israelgo gizartearen erretratu gordina egiten du Alberto Pradilla kazetariak El judío errado (2010) liburuan. Bere garaian Pradillari egindako elkarrizketan, Israelgo Estatuaren oinarrian dauden ezaugarriez mintzatu zitzaigun. Hona, bere hitzak berreskuratuz, ezaugarri horien zerrenda laburra, Ekialde Hurbilean bizirik dagoen gatazkaren argigarri. Estatu zatikatua. Mundu guztitik etorritako juduen immigrazioa bultzatu da Israelen eta horrek ezberdintasun sozial handiak [...]  2012/11/21 - 13:26:02

Zabortaje

Nekez aurkituko dituzu Europako beste inon partidu nagusietako ordezkariak herritarrak sutzen kutsadura mugatzeko arauak bete ez ditzaten. Gipuzkoan, ordea, hori eguneroko ogia da XXI. mendean ondo aurreratuak izanagatik. Mikel Jaka Sasieta hernaniarrak 2010eko otsaileko gutunez kontatu zuen -Diario Vascon Basura y materias primas , Hernaniko Kronikan Zaborra edo lehengaia - berari gertatua herrian hondakinen kudeaketa sistema berriaz [...]  2012/11/20 - 13:29:06

Nabigatu euskaraz