Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bidean . . . / Buztan luzea

Buztan luzea

Mikel Lizarralde 2008/01/20 22:49

Duela aste pare bat Amatiñok Eibartarrak posta zerrenda zioen hainbat liburutegi bixitatu ostean ez zuela Verneren Miguel Strogoff liburua aurkitu. Gero, hortik egun batzuetara pegora honetako beste bizilagun batek zioen Bilintx Donostiako liburudendak 30 urte bete zituela. Dendaren zalantzazko etorkizunaz hitz pare bat botatzen zituen, eta ohituren aldaketa eta kanpoko talde handien (hots, FNAC adibidez) etorrera aipatu egoeraren arrazoitzat.

Ideiak pixkat nahastu eta duela urte eta erdi inguru Bilbon egondako hitzaldi bat etorri zitzaidan burura. Chris Anderson-ek Buztan Luzearen teoria azaldu zigun bertara gerturatu ginenoi. Sustatun laburpen ona agertzen da eta Wikipedian ere artikulu sakona aurki daiteke.

Funtsean, dioena zera da, dendek espazio fisiko mugatua daukatela eta ezin dituztela erakutsi saltzeko dauden liburu guztiak (liburuak edo beste edozer gauza). Dendek saltzeko aukera gehien dituzten produktuak erakusten dituzte, zertarako eduki ia-ia salduko ez den produktu bat? Nahiago dute asko salduko diren produktuak eduki.

Aldiz, interneteko denda batean, ez dago espazio fisikoaren arazorik. Nahi beste liburu erakutsi diezazkiogu bezeroari.  Nahiz eta liburu bat azken bi urteetan ez saldu, litekeena da hurrengo urtean saltzea.

Teoria honek dioenaren arabera denda fisioak eta internetekoa alderatzen ditugunean, eta batean eta bestea salgai dauden produkutuak aztertuz gero, denda fisikoetan erakusten ez diren produktuek internetekoen salmenten ehuneko garrantzitsua suposatzen du (musikan %40a, DVDetan %21a, liburuetan %25a, ...).

Horretaz gainera internetek beste aukera batzuk eskaintzen dizkio dendari. Aste honetan, adibidez, lanean liburu intesregarri baten aipamena irakurri ostean Amazon dendara joan gara zuzenean. Zer egiten du denda honek? bada liburuaren informazio emateaz gain (salneurria, laburpena, orri kopurua, ...), erosi duten bezeoen informazioa ematen du. Horrela, gainerako bezeroek liburuaz ondo hitzegiten zutela ikustean erosi egin dugu. Baina Amazonek ez du hori bakarrik egiten, liburu hori erosi dutenek zein beste liburu erosi duten ere erakusten dizu (eta ziur naiz horrela liburu extra asko saltzen dituztela).

Hau da, laburbilduz, Amazonek denda fisikoek egiten ez dituzten hiru gauza egiten ditu: katalogo handiagoa eduki, irakurleen iritzia eman eta erlazionatutako beste liburu batzuk erakutsi.

Nere uste apalean, euskal kulturak merezi duen denda sarean egon beharko litzateke. Egon, badago, baina hobetzeko asko dauka, tartean, larriena iruditzen zaidana da askotan ez dela liburuaren informaziorik agertzen, horrela, liburua ez baduzu ezagutzen, zaila izango da erosten bukatzea. Espero dudana da Donostiako Fermin Calbeton kaleko denda, Eibatarra tabernaren parean, aldatzeko behar izan duten diruaren zati txiki bat interneteko denda eraldatzeko erabiltzea.

etiketak: amazon, buztan luzea, elkar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut.

Hemengo eduki guztiak CC-BY-NC-SA lizentzia dauka.