2011ko DKS kirol sariak banatuko dira urtarrilaren 20an

2011ko Debagoieneko kirolari onenei sariak banatuko zaizkie aurten ere. Sari banaketa Elgetako Espaloia Kafe Antzokian egingo da
urtarrilaren 20an, egubakoitza, 19:00etan. 

8 sari banatuko dira. Horietatik bat izango da ‘Herritarren saria’ eta horretarako hautagaiak aukeratu ahal izango dituzte herritarrek.

Ekimenaren helburua

Debagoieneko kirol sarien helburu nagusia da Debagoienean kirol esparruan lanean diharduten pertsona eta erakundeak saritzea eta errekonozitzea publikoki.

Onarpena jasoko dute:

  • 2011an kirol emaitza aipagarriak lortu dituzten kirolari eta taldeek.
  • Kirol sistema hau sostengatzen, egunero, ezkutuan lanean diharduten pertsona eta erakundeek saritu nahi dira: teknikariak, zuzendaritza taldeetako kideak, babesleak, boluntarioak,…
  • Orokorrean, kirol esparruko pertsonak jasoko dute errekonozimendua.

Ezaugarriak

  • Zabala: kirol esparruko eragile guztiak kontutan hartu nahi ditu.
  • Irekia: edonork izango du bere hautagaiak aurkezteko aukera webgunean.
  • Anitza: eragile publiko zein pribatuen artean/partaidetzarekin burutuko den ekimena: udalak, kirol elkarteak, kirolariak, kazetariak, enpresa pribatuak,…
  • Parte-hartzailea: hautagaiak proposatzerako orduan eta “sari herrikoia” proposatzerako orduan.
  • Bailarako ikuspegia: Orain lau urte egin zen lehenengo edizioa Aretxabaletan, 2009koa OƱatin egin zen, 2010koa Aramaion eta aurten Elgetako Espaloia Kafe Antzokian egingo da.

Antolakuntza

Aurten Debagoieneko Udalek ez diote babesik eskainiko DKSri, eta horrek aldaketak eragin ditu antolakuntzan. GOIENA komunikazio Taldeak antolatuko du, Arteman Komunikazioa kooperatiba Elkartearen koordinazioarekin eta Mondragon Unibertsitatearen, Kanpanzar Harrobiak enpresaren eta La Caixaren babesletzarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude