2011ko kirolari onenak saritu dira

Hainbat sari banatu zituzten Xabi Urtzelaik gidatutako ekitaldian.
Markel Irizarrek eta Oihana Kortazarrek jaso zituzten bakarkako sari
nagusiak 2011n egindako lanarengatik. Kirol talde onena Mondrako
nesken futbol taldea izan zen. Herritarren saria Mikel Aristi ziklistak
jaso zuen. Bestalde, iaz zendu zen Manolo Muñozen familiak –semeak–
omenaldi hunkigarria jaso zuten.

Sarituak

  • Gizonezko kirolari onena: Markel Irizar
  • Kirolari anonimoaren saria: Javier Zelaia
  • Emakumezko kirolari onena (Elgetako Udalaren saria): Oihana Kortazar
  • Babesle fidelena: Oñatiko Sustrai fruta-denda
  • Herritarren saria: Mikel Aristi
  • Aretxabaletako Udalaren saria: Arlutz Xake taldea
  • Kirol talde onena: Mondrako nesken taldea
  • Entrenatzaile onenaren saria: Iker Sanchez, Lokatza Ziklismo Eskola
  • Kirol ibilbideari saria: Aitor Lopez Rekarte
  • Omenaldi berezia: Manolo Muñoz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude