GABONETAKO OPARIEN ESTREINUA!

Gogor hasi dugu bigarren hiruhileko hau gaztelekuan, mahai jolasen maratoiarekin!!

Mahai jolas berriak ekarri ditugu gaztelekura eta jo ta su ibili gara hauek probatzen. Benetan gomendagarriak!

  1. SPEED CUPS

999-CRA01_spelproductGure azkartasuna eta abilezia neurtzeko jokua, momentu dibertigarri bat pasatzeareki batera. Banaka jokatzen da eta jokalari bakoitzak kolore bakoitzeko kopa bat izango du, guztira bost kopa. Karta multzo bat egongo da eta karta bat aterako da partidako, honela karta hontan agertzen diren objetuen koloreak ordenatu beharko dira kopekin eta azkarren hau egiten duenak irabaziko du partida. ( argazkian ikusi daiteken moduan). Azkarren egiten duenak erdian aurkituko duen txirrina jo eta karta beretzako!!

descarga

Gaztelekuan edarto pasa dugu asteburu hontan joko honekin jolasean eta gazteen artean benetako arrakasta izan du. Adin guztietako gazteek jokatu dute mahai jolas berri hontara, bakoitzak bere abilezia erakutsi ahal izan du eta giro bikaina sortu da!

1

2. FANTASMA BLITZ

Fantasma-Blitz

Benetan entretenigarria iruditu zaigun beste mahai jolas bat. Hemen ere koloreekin jolastuko dugu baina kasu honetan kolore eta objetuekin. Guztiok batera jokatuko dugu eta kartak banan banan aterako dira. Mahai gainean irudian ikusten diren bost objetuak izango ditugu eta aldiro karta bat aterako da. Jokoaren xedea kartan agertzen ez den kolore eta objetua bateratzen duen objetua hartzea da azpiko irudian ikus daiteken moduan.

fantasma-blitz-juego-de-cartas-de-reaccion-y-atencion

Hartu beharreko objetua: BESAULKI GORRIA

Hartu ezin direnak: LIBURUA ( objetu moduan agertzen da kartan)

MAMUA ( objetu moduan agertzen da kartan)

BOTILA ( kolore berdea agertzen da kartan)

XAGUA ( kolore grisa agertzen da kartan)

Abilezia eta azkartasuna neurtzen dituen jokua, baina buruari buelta pare bat eman behar zaizkio objetua hartzera joan baino lehen. Joko honekin ere edarto pasa dugu.

3.JUNGLE SPEED SAFARI

i23673-jungle-speed-safari-asmodee

Mahai jolas zoro eta benetan dibertigarria!! Lehengo Jungle Speed jokoari bueltatxo bat eman diote eta azkartasunaz gain imaginazioa ere lantzen duen jokua. Animaliak imitatuz haurtzarora eraman digun jokoa.

23

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude