EKINTZA EZBERDINEZ BETERIKO ASTEBURUA AZKEN HAU

Aste santutako oporren ostean indartsu hasi dugu hiruhileko berria Eskoriatzako Gaztelekuan. Udaberriko Gaztekonkisaren ondoren eta asteburuan izandako eguraldi ona aprobetxatuz ekintza ugari egin ditugu asteburu honetan gure txokotxoan eta inguruetan.

HINKA HINKA

Azpaldiko jokoa izanik ere, gure gazteek jokoa berhartu dute. Jokoak makilak lurrean “Hinkatzean” datza, batak bestearena kenduaz. Hasiera batean egurrezko makilen bila ibli ziren arren amaieran burdinazko estaka batzuekin berritu zuten jokoa. Gainera sormena bor bor zutela “hinka-hinka” jokoaren modalitate ezberdinak asmatu zituzten!!

40cfb8f7-bf45-41be-bc82-d816772d5df2 (1) AhTsOxnxekmLmNmDEOPK3CKLlL39CN7_Vl1FfWV4DlRr

GOXOTASUNA EZ DA BAKARRIK AZUKARRA

Eskoriatzako Osasun astearen baitan guk ere gure aportaziotxoarekin parte hartu izan nahi genuen eta Udaletxetik izekiteko pankarta egin genuen. Gazte askorentzat, tinta eta plastikoa erabiliz sortzen zuten lehen kartela izan zen eta buru belarri ibili ziren lanean! benetan gustora ikusi zitzaien!

AhBrN0REZXzVxjTnbJjXxKdsePeJjIMgEJtLMAqYfn21

Av1SXcOOcdzZxXggrsrFlIyEIXoewPJefBtBVGDWyPbm

 

GAZTE SUKALDARIAK!

Eta jolas eta lan ugari egin ostean, zer hobe tripa betzea baino eta hortarako ere gure gazteak prest!! Crepe ezin hobeak egin genituen txokolaten platano ur,.. denetarik zeukaten. Sukaldariz jozi zitzaigun gaztelekua!!

AjRc2B8slhFnOWT_4gAwdB7pmNdK7zl8D9Usc_fSI6IR

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude