JAKI, JOLAS ETA IRRIZ BETERIKO ATE IREKIAK!!!

Astean zehar ludokendoko haur, gazte eta hezitzaileok asanbladatxo baten elkartu ginen, guztion artean ate irekiak antolatzeko.

okendo 001

Haur eta gaztetxoek ideia anitzak izan zituzten, horien artean; patat tortila, zirkoa, madalenak,irabiatuak, ikuskizunak, jolasak asmatu… . Konturatu ginen jaki eta jolasetan gozatzeko gogoz geundela, ondorioz, bozka bidez jaki bat eta beste aukera bat bozkatu genituen. Emaitza irabiatuak eta ikuskizun anitzak egitea izan zen.

 

3,2,1… iritsi dira okendoko ate irekiak eta ateak zabaldun bezain laster, gure haur eta gaztetxoak pozez gerturatu dira ate irekiei hasiera emateko gogoz. Hau honela, batzuk herriko denda ezberdinetara irten gara behar genituen jakiak erostera eta besteak bitartean azoka plazarako materiala prestatzen aritu dira.

okendo 005

 

Azoka plazan gozatzeko unea iritsi da eta, ikuskizunak egin ez ditugun arren material berdinarekin jolas pila asmatu dituzte gure ludokendoko artistek! Bikain pasatu dugu irri,irabiatu eta jolas artean!!! Bizi pozez beteriko ate irekiak izan dira, eskerrik asko gure ludotekako artista kuadrillia, txikitasunien haundixak zarie!!!okendo 006

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude