Neguari irri!!!

Kaixo lagunok!

Gaurkoan ere, hemen gaituzue gure ekintzen berri emanez. Gogotsu hasi dugu astea, aurreko asteburuko istorioa ahaztezinak atzean utziz.

Aurreko asteburuan neguak eta eguraldi kaxkarrak ongi etorria eman eta hainbeste itxarondako eguna goitik behera zapuztu gintuen. Larunbatean, Eskoriatzako eta Arrasateko lagunekin batera eskiatzera joatekoak ginen baina eguraldiak ez gintuen lagundu.

Ostiral arratsaldean, gazteon artean ilusio zen nagusi eta irteeraren nondik norakoak antolatzeari ekin genion. Sukaldean elkartu eta hurrengoko eguneko hamarretako goxoak prestatu genituen.

Ba al dakizue zer prestatu genuen?

Izugarrizko patata tortila. Gure helburua Arrasateko eta Eskoriatzako lagunei harrituta uztea zen. Horretarako suondoan lan eta lan ibili ginen atsalde osoan zehar.

IMG_20160226_200137

Larunbatean, eguraldiaren ondorioz Gaztelekuan geratu behar izan ginen eta eguraldiari irribarre bat atera genion ekintza desberdinak eginez, horien artean, afari merienda goxo goxoa antolatu genuen.

Asteburuari amaiera emateko, Gaztelekuari txoko lasaia gehitu diogu gure txokoari bizipoza eta kolorea emanez.

IMG_9369

Oraindik gauza asko ditugu egiteko, animatu eta parte hartu!!!

Gogoratu, oporrak ate joka ditugula. Gu iada Gazte Konkisean murgilduta gaude lan eta lan. Dagoeneko itxura ederra hartu dute Gazte Konkiseko bi egunek.

Gogoratu izena emateko azken eguna martxoak 16 izango dela. Ez galdu aukera eta etorri Gazte Konkisera.

Ondo izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude